detalle dokuteka-generico-fitxa

Karaokea

Gustuko al duzu kantatzea? Eta jende aurrean kantatzea? Hala bada, ez du axolarik letrak gogoratzen ote dituzun, orain aukera dago kantu ezagunak publikoan kantatzeko.
Saio honetan karaoke emanaldiak antolatzen dituzten bi lagunek nola egiten duten azalduko dute eta, gainera, kantu ezagun batzuk ere kantatuko dituzte.




Hiztegi lagungarria



Bozgorailu. Hitzak dioen bezala, boza goratzeko gailua, bozgorailua. Adibidez: Haur bat galdu dela esan dute  bozgorailuetatik.

Gehienbat. Batez ere, endemas. Adibidez: Gehienbat neskak ausartzen omen  dira karaokean dauden kantuak abesten. 

Itzulpen. Hizkuntza batean dagoena, beste batean jartzea. Adibidez: Liburu onek itzulpen onak merezi dituzte.

Estreinako aldia. Lehen aldia, lehendabizikoa. Adibidez: Estreinako aldiz erabat maitemindu da.

Duela astebete. Orain dela astebete. Adibidez: Agustin duela astebete jaio da.

Tximetatik tira. Iletatik tira. Adibidez: Tximetatik tira egiteak min ematen du.

Atximurka. Behatz-puntak erabiliz norbaiten azala, haragia, bihurritu, estutu. Adibidez: Nire alabak atximurka eraso ditu haurtzaindegiko hainbat laguntxo.  

Herriz herri ibili. Herri batetik bestera ibili.  Adibidez: Fermin Leizaola herriz herri ibili da baserritarren lanabesak biltzen.

Helduentzako. Jende helduarentzako. Adibidez: Kirol elkartekoak helduentzako Ikastaroak antolatu dituzte.

Gehien eskatu. Gehienbat eskatu. Adibidez: Itoitz taldearen "Lau teilatu" da gehien eskatzen den karaoke kanta. 

Gehienok. Ia guztiok. Adibidez: Japonen gehienek Home cinema dute etxean.   


Bajar

detalle2

Docuteca

B2
08-10-2009

x61pRelaContWAR

  • Urbieta , Jon
  • Ezkerra , Sonia
16500452
00:07:40

x61pViewCountWAR

4523

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR