detalle dokuteka-generico-fitxa

Nahasmendu bipolarra

Psikiatraren saioan gaixotasun berezi honen ezaugarri eta terapiak aztertu dituzte. Gaitz honen eraginez gaixoak goraldiak eta beheraldiak izan ohi ditu, batzuetan ikaragarri aktibo dago; bestetan, ordea, lur jota azaltzen da.


Hiztegi lagungarria



Ahalguztitasuna. Ahalguztiduna izatearen nolakotasuna. Ahalguztiduna: ahalmen guztien jabe dena. Adibidez: Politika ez da ahalguztiduna. Beste bat: Lehengusua eramanezina egiten zaie, euforiaren ahalguztitasuna duenean.

Akidurarik. Nekerik. Adibidez: Zenbat neke eta akidura zu konkistatzeko!

Ardura falta. Ardurarik eza. Adibidez: Lur jota dago, ez dio ezerk ardura, eta ardura falta horrek ez du kezkatzen.

Asaldura. Medikuntzan, ohiz kanpoko aldaketa gorputzean, trastornoa. Adibidez: Droga batzuek sortzen duten asaldura zaila da sendatzen.

Bat-batean. Halako batean. Ezustean. Adibidez: Basurdea bat-batean sartu zen errepidean.

Darion. Jario aditza. Likido batek ihes egitea nonbaitetik. Adibidez: Iturria itxi du, baina ez dabil ondo: darion ura handia da.

Eldarnioa. Delirioa. Adibidez: Psikologian eldarnioa hainbat gaixotasunen sintoma da.

Etsipena. Itxaropenik eza. Adibidez: Etsipena txarra da, txarragoa gehiegizko itxaropena. 

Goibeltasuna. Tristura. Adibidez: Zein jarrera bitxia: goibeltasunetik euforiara pasatzen da oso denbora gutxian.

Izugarrizko kalteak. Kalte beldurgarriak, oso handiak. Adibidez: Buruzagi hark ez zekien ezer, eta dena zekiela uste zuen: uste horrek izugarrizko kalteak sortu zituen.

Lekuko. Zerbait ikusi duelako, entzun duelako, edo zerbait dakielako horren berri eman ahal duen pertsona. Adibidez: Epaileak lekukoa deitu du lan-istripua azaltzera.

Lotura aztoratua. Lotura nahasia, ez barea. Adibidez: Errealitatearekin lotura aztoratua du, edo gehiegizko poza edo depresioa: biak txarrak.

Neurriz kanpokoa. Neurriz gainekoa. Adibidez: Futbol-talde horrek finala galdu du: neurriz kanpokoa da egin dioten harrera, galdu eta gero.

Oinaze eramanezina. Min jasangaitza, ikaragarri handia. Adibidez: Glaukoma gaixotasuna du, eta beraz, itsu dago begi batetik: oinaze eramanezina du batzuetan begian.



Bajar

detalle2

Docuteca

C1
25-01-2010

x61pRelaContWAR

16499703
00:06:58

x61pViewCountWAR

5628

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR