detalle dokuteka-generico-fitxa

Kerman, mintzalagun bila: Kerman sagardotegian

Kerman sagardotegira joan da. Txotx!

Ez nahastu erdizka eta erdibana. Ahoskerak garrantzia du euskaran, ez baitira gauza bera atzo eta atso, hotz eta hots, eta ikusi eta ikuzi.
Transcripción:[+] Transcripción:[-]
KERMAN:    Aizu!, gizon!, gizon! Beteko didazu edalontzia, mesedez?
SAGARDOTEGIKOA: Noski.
KERMAN:    Zer, zer moduzko sagardoa izan da aurtengoa?
SAGARDOTEGIKOA:Oso aromatikoa eta zapore atsegina
KERMAN:    Txot! Bete pixka bat gehiago. Zeren, nire lagun batek eta biok erdizka edango dugu.
SAGARDOTEGIKOA:Ekar itzak bi basoak, mutil!
KERMAN:    A, noski! Hurrengoan bi basoak ekarriko ditut. Bueno, txuleta, bai. Txuleta, nire lagunak eta biok erdizka jango dugu.
SAGARDOTEGIKOA: Badakik, e? Asko edan eta gutxi jan, zer gauza dakarren horrek, e?
KERMAN:    Horretan ere, arrazoia daukazu. Zeren, dagoeneko erdizka egiten dut hitz, ba, edaten jarraituz gero, ez dut egingo hitzik.
NESKA:Kerman, zu hitzik egin gabe? Ez da egia izango!

Ez nahastu "erdizka" eta "erdi bana". Kontuz, beraz. Izan ere, ez da gauza bera izango txuleta ERDI BANA jango dugula esatea, edota, ERDIZKA jatea.

KERMAN:    Aizu, gizon, botako didazu beste txuleta bat? Eske, aurrekoa lurrera jauzi zaigu
SAGARDOTEGIKOA:    Zertan ibiliko ote zineten zuek!
KERMAN:    Ai! Eskerrik asko, e? Zer nolako beroa daukazuen hemen! Hemen ez duzue hotsik pasatuko!
SAGARDOTEGIKOA:    Kontuz ibili txuleta horrekin, e?
KERMAN:    Bai. Ei!, ei! Entzun!, entzun!, entzun! Joan da atzo bat medikuarengana  eta esan dio:
-Mediku jauna, mediku jauna, nire puzkerrek ez dutela hotzik!
Eta medikuak esan dio:
-Ez da posible.
Eta, atsoak:
-Baietz, baietz, ikuzi!, ikuzi!
Eta, orduan, puzkerra bota du atsoak! Eta, orduan, medikuak esan dio:
-Aizu, hori oso larria da, e? Ebakuntza egin behar dugu!
Eta esan du  atsoak:
-Non, ipurdian?
Eta medikuak:
-Ez, belarrian!

 Ahoskerak badu garrantzia. Izan ere, ez da gauza bera "atzo" edota "atso" esatea. Era berean, "hotza" eta "hotsa" ere desberdinak dira; baita "ikuzi" eta "ikusi" ere. 

KERMAN:    Begiratu, gazta jarri digute. Jango dugu erdi bana?
NESKA:    Begiratu, jan ezazu zuk osorik, baina ez kontatu txiste gehiago, mesedez.
KERMAN:    Entzun!, entzun! Tipo bat badoa autoan erabat aitzurtuta eta poliziak geldiarazi dio eta poliziak esan dio:
-Aizu, ez zara konturatu kontrako norabidean zoazela? Ez dituzu geziak ikusi?   
Entzuten didazue? Zeren, hemengo hotsarekin...
NESKA:    Bai, Kerman. Eta bukatu behingoz!
KERMAN:    Ba, hori, ba, hori. Poliziak esan dio, poliziak esan dio:
-Ez zara konturatu kontrako norabidean zoazela? Ez dituzu geziak ikusi?
Eta tipoak erantzun dio, egundoko ardo hatsarekin:
-Ez ditut geziak ikusi, ez ditudalako indioak ikusi!
NESKA:    Egingo dugu topa Mikel Pabloren omenez? Ezin izan du etorri eta.
KERMAN:    Bai! Mikel Pablorengatik. Topa!
LAGUNAK:Topa!
KERMAN:    Topa! Mikel Pabloren omenez! Aupa Mikel Pablo!

 A zer nolako txisteak kontatu dizkigun gaur Kermanek! e? Bueno, gainera, "erdi bana" eta "erdizka" nahastu egin ditu. Gogoan izan ez dela gauza bera txuleta ERDI BANA jatea, eta, txuleta ERDIZKA jatea.  
Bestalde, euskaraz, ahoskerak duen garrantzia ere ikusi dugu. Ez baita gauza bera "atzo" edo "atso", "atsoa". Edo, ez da gauza bera "hotza" eta "hotsa". Ados?

Bueno, ba, zuek, betikoa, e?  honekin edo harekin, baina egin!

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

A2
14-04-2010

x61pRelaContWAR

16499120
00:04:56

x61pViewCountWAR

5911

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR