Dokuteka
Kerman, mintzalagun bila: Kerman aguazilarekin
Kerman Idiazabaletik barrena paseatzen ari da eta ustekabean kartera bat aurkitu du lurrean. Barruan begiratu du eta hara, zazpiehun euro!!!
ZAZPIETAN, ZORTZIETAN eta BEDERATZIETAN esango dugu, baina HIRURETAN ETA LAURETAN. Hiru eta lau dira salbuespenak. Ez nahastu HOBE eta HOBETO: "Hobe dugu zerbait egin", ez "Hobeto dugu zerbait egin"
Transcripción:[+]
Transcripción:[-]
KERMAN: Ba, gustatu zait Idiazabal, e? Hara, kartera bat. Ziur hutsik dagoela. Bueno, agian, ez. Pentsatu seirehun euro dituela. Zer diot nik seirehun, bota... bederatzirehun!
Ai! Bostehun euro! Itxoin, itxoin, itxoin. Hemen, gainera... zazpirehun euro! Aberatsa naiz! Begiratu, arratsaldeko seiretan pobrea nintzen, eta orain, arratsaldeko zazpiretan, aberatsa naiz.
AGUAZILA: Kaixo! Zerbaitetan laguntzea nahi duzu?
KERMAN: Bueno... bai. Kartera bat topatu dut eta bere jabeari itzuli nahi diot.
AGUAZILA: Ba, ondo iruditzen zait. Emadazu eta neuk egingo ditut gestioak udaletxetik.
KERMAN: Bai, bueno, tori. Seiretan pobrea nintzen, zazpiretan aberatsa, eta zazpirak eta bostean, berriz ere pobrea.
KERMAN: Zazpirehun euro daude, e?
AGUAZILA: Zazpirehun euro? Hori diru pila!
KERMAN: Bai. Hasieran pentsatu dut diruarekin ni geratzea, baina, gero, pentsatu dut: hobeto jabeari bueltatzea.
AGUAZILA: Hombre! Eske, diruarekin zu ezin zara gelditu.
KERMAN: Hobeto genuke munduan ni bezalako pertsona gehiago izatea, e? Bueno, karteraren jabea bezala. Agian, alproja bat da, e? Eta, agian, dirua lapurtu egin du. Begiratu, hobe genuke dirua guk gordetzea.
AGUAZILA: Hori ezin dugu egin.
KERMAN: Bueno, baina jabea ez bada azaltzen, dirua nik gorde dezaket, ezta? Pst! Hobe dut udaletxera zurekin joan eta nire datuak zuri ematea.
AGUAZILA: Bai. nik uste dut topatuko dugula karteraren jabea, baina, hala ere, goazen udaletxera eta hantxe hartuko dizkizut datuak
KERMAN: Agur, zazpiehun euro eta agur, Kubako bidaia!
AGUAZILA: Ea ba Kerman, emango dizkidazu zure datuak? izena, abizena, nongoa zaren
KERMAN: Bai. Kerman Ugarte. Algortakoa naiz. Bueno, Euskal Herriko herririk ederrena.
AGUAZILA: Eta esan didazu kartera topatu duzula Kale Nagusi inguru horretan , ezta? Baina, zer ordutan, gutxi gora behera?
KERMAN: Arratsaldeko seietan. Bueno, ez, utzi pentsatzen. Arratsaldeko zazpietan, bai. Eta hasieran, uste nuen hirurehun euro zeudela, baina, gero, ondo begiratu dut eta... zazpiehun euro daude!
AGUAZILA: Eta, zeinena da kartera? Ikusi duzu?
KERMAN: A! Ez dakit. Zeren, pentsatu dut hobe zela sudurra gehiegi ez sartu.
AGUAZILA: Bueno, ba, nik begiratuko dut . Amagoia Lertxundi. Ezagutzen duzu?
KERMAN: Ez, baina, zer emakume polita! Aizu, tratu bat egingo dugu; zazpiehun euroak zuretzat eta neskaren helbidea niretzat, e?
AGUAZILA: Kerman, hori ez dago egiterik. Dirua ez da gurea.
KERMAN: Ai! Ez zaitut engainatu!
Badakizue, honekin edo harekin, baina egin!

| "Zazpietan", "zortzietan" eta "bederatzietan" esango dugu. Eta
"zazpiehun", "zortziehun" eta "bederatziehun". Ez da gauza bera gertatzen "hiru" eta "lau" zenbakietatik eratorritako formekin: "hirurehun" eta "laurehun", edota, "hiruretan" eta "lauretan". |
KERMAN: Zazpirehun euro daude, e?
AGUAZILA: Zazpirehun euro? Hori diru pila!
KERMAN: Bai. Hasieran pentsatu dut diruarekin ni geratzea, baina, gero, pentsatu dut: hobeto jabeari bueltatzea.
AGUAZILA: Hombre! Eske, diruarekin zu ezin zara gelditu.
KERMAN: Hobeto genuke munduan ni bezalako pertsona gehiago izatea, e? Bueno, karteraren jabea bezala. Agian, alproja bat da, e? Eta, agian, dirua lapurtu egin du. Begiratu, hobe genuke dirua guk gordetzea.
AGUAZILA: Hori ezin dugu egin.
KERMAN: Bueno, baina jabea ez bada azaltzen, dirua nik gorde dezaket, ezta? Pst! Hobe dut udaletxera zurekin joan eta nire datuak zuri ematea.
AGUAZILA: Bai. nik uste dut topatuko dugula karteraren jabea, baina, hala ere, goazen udaletxera eta hantxe hartuko dizkizut datuak
KERMAN: Agur, zazpiehun euro eta agur, Kubako bidaia!
| "Hobe dugu zerbait egin"esango dugu. Agitura honetan, "hobe" erabiliko
dugu eta ez "hobeto". Kontuz, horrenbestez, eta ez ipini "hobeto" duzu
zerbait egitea. |
AGUAZILA: Ea ba Kerman, emango dizkidazu zure datuak? izena, abizena, nongoa zaren
KERMAN: Bai. Kerman Ugarte. Algortakoa naiz. Bueno, Euskal Herriko herririk ederrena.
AGUAZILA: Eta esan didazu kartera topatu duzula Kale Nagusi inguru horretan , ezta? Baina, zer ordutan, gutxi gora behera?
KERMAN: Arratsaldeko seietan. Bueno, ez, utzi pentsatzen. Arratsaldeko zazpietan, bai. Eta hasieran, uste nuen hirurehun euro zeudela, baina, gero, ondo begiratu dut eta... zazpiehun euro daude!
AGUAZILA: Eta, zeinena da kartera? Ikusi duzu?
KERMAN: A! Ez dakit. Zeren, pentsatu dut hobe zela sudurra gehiegi ez sartu.
AGUAZILA: Bueno, ba, nik begiratuko dut . Amagoia Lertxundi. Ezagutzen duzu?
KERMAN: Ez, baina, zer emakume polita! Aizu, tratu bat egingo dugu; zazpiehun euroak zuretzat eta neskaren helbidea niretzat, e?
AGUAZILA: Kerman, hori ez dago egiterik. Dirua ez da gurea.
KERMAN: Ai! Ez zaitut engainatu!
| Kermanek Idiazabalen diru-zorroa topatu du eta barnean, zazpiehun euro
zeuden. Gogoratu "hirurehun" eta laurehun" esaten badugu ere,
gainontzeko guztietan, seiehun, zazpiehun, zortziehun esan behar dugula.
Eta, orduekin gauza bera, e? "hiruretan" edo "lauretan" esango dugu,
baina gero, seitan, zazpietan, zortzietan, bederatzietan. Ados? Bueno, gogoratu, bestalde, "hobe duzu dirua bueltatu" esan behar dugula, eta ez, "hobeto duzu dirua bueltatu". Ados? Bueno, ba, argi geratu bada, |