detalle dokuteka-generico-fitxa

Igarleak eta mediumak

Donostian ospatzen ari den esoterismoari buruzko jardunaldia dela-eta, Mikel Lizarralde euskal mediumarekin hitz egin dute Euskadi Irratiko Ekioste irratsaioko kazetariek. Gai honek beti pizten du jende askoren interesa, nahiz eta askotan lotsa ematen digun aitortzeak.

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]
Mediumak eta igarleak
Transkripzioa
Euskadi Irratiko Ekioste irratsaiotik hartua. 2010/08/04

Kazetaria 1: Zer diferentzia dago igarleen eta mediumen artean?

Mikel: Grazia egiten dit, eta oso ondo dago argitzea, baina beti galdetzen didazue galdera bera. Mediuma da igarlea, baina igarlea ez da, derrigorrez, mediuma; hau da, igarleak badauka abildadea, ba, guztiok energia bat daukagu, ez, eta aura du izena energia horrek, eta hor dagoen informazio hori irakurtzeko, ezagutzen ez dituen lekuak deskribatzeko; igarleak, gainera, etorkizuneko gauzak esan ditzake, gertakariak aurreratu ditzake, iraganekoak ere bai. Baina mediumak horretaz gain, egiten duena da lurrean, ja, gurekin ez daudenekin, zeruan dauden hildakoekin, kontaktatzen du eta beraien bidez, ba, komunikazioa sortzen du. Eta komunikazioa sortzen da, betiere, datu zehatzak eta konprobatu daitezkeen datuak emanez. Hau da mediuma da igarlea eta, gainera, espirituekin hitz egiteko ahalmena du, baina igarleak ez dira beste arlo horretan sartzen.

Kazetaria 2: Mikel, hau dena nondik sortzen da? Niri horrela entzunda, espirituak erreparoa ematen dit.

Mikel: Bueno, izen hori zuk ahaztu; zuk pentsatu direla zeruan daudenak, nik horrela deitzen diet, ze, politagoa da. Eta ez diet deitzen hildakoak, ze ez daude hilda: hilda dagoen bat ezin da komunikatu, hilda dagoen batek ezin ditu emozioak plazaratu, ezin du informazioa eman. Hilda dagoen batek ezin digu adierazi gertatu ez diren gauzak noiz eta nola gertatuko diren; eta batzuetan ere ematen duten informazioa jasotzaileak ere ez daki, baina gero konprobatu daiteke. Medium batek, benetako medium batek hori egiteko ahalmena du; orduan, hilda daude mundu honetan, ez daukate gorputz fisikorik, baina ez daude hilda.

Kazetaria 2: Gure entzuleak ohartuko ziren zure ahotsa entzunda, gaztea zarela, hogeita hamabi urte dituzu, oker ez banago, euskalduna... Nola murgiltzen da pertsona bat horrelako mundu batean? Edo ez da murgiltzen, jaio egiten da, dohaina dauka, gaitasuna dauka eta dena etorri egiten da? Hori nola da?

Mikel: Urretxuarra, gainera, 6.300 bizilagun, pentsa. Ba, nire kasuan jaio egin nintzen, eta beti, txiki-txikitatik izan ditut bai esperientzia bitxiak, eta adierazten nituen gauzak eta esaten nituen gertakariak gertatu egiten ziren. Landu daiteke hori, badaukagu eskola bat ere horretarako, hori lantzeko, ez, Izarpen, hemen Donostian, baina jaio egiten da. Ni ez nintzen horren bila joan, bai zorteduna izan nintzen, eta aukera eman zidaten kanpora joateko hori lantzera; hasieran 6 hilabeterako, baina ia bi urtez egon nintzen kanpoan.
Kazetaria 1: Guk saio-hasieran aipatu ditugu kristalezko bolak, kartak, kafe-hondarrak ere bai, eskua... Hori ere dena kanpora? hori ere estereotipoa da, Mikel?

Kazetaria 2: ... edo erabiltzen da?

Mikel: Erabiltzen da, bai, bai. Guk ere badauzkagu hori erakusten duten irakasleak. Denarekin, hau da, mediumitatearekin, tarotarekin, eskua irakurtzen, runekin, kafearekin, tearekin... Ikasi behar da nola egiten den, formazioa beharrezkoa da. Hau da badaude pertsona ugari dohain berezi bat dutenak, eta kapazitate hori daukate hori irakurtzeko, baina formazio egokia ere behar dugu, ze, bestela, ez dugu askotan jakingo zer esan, nola esan eta mina ere egin dezakegu. Formazioa da oso, oso beharrezkoa kasu honetan. Ez da estereotipoa. Badaude batzuk hori erabiltzen dutenak, eta hori da beraien instrumentoa, nik ere tarota erabiltzen du batzuetan, baina egiten duguna da askotan, tarotean dauden arketipo horiek edo eskuetan daude marra horiek irakurri beharrean, egiten duguna da eskuen bidez edo taroteko irudi horien bidez... hori da guretzat portal bat bezala, zubi bat bezala, pertsonaren energian sartzen eta pertsonaren etorkizunerantz salto egiten; eta, egia esan, kasu askotan ez dugu irakurtzen kartak zehatz-mehatz esan nahi duena, baizik egiten duguna da intuizioa esnatu sinbolo horren bitartez.

Kazetaria 3: Ikusi dut stand batean eskua irakurtzen zutela ordenagailuan bitartez, eta orduan pentsatu dut "tekonologia berriak hemen ere".

Mikel: Hombre, nik uste dut pertsona batek egiten badizu, beti hobeto dela, ze gu gara desberdinak denok, denok ditugu matizak. Eta hori interesgarria da, ez dakit nik jarriko nukeen eskua hor; igarle on batengana joatea nahiago dut, ze, ez da berdina guk izan dugun heziketa, izan ditugun gurasoak -gurasoekin hazi baldin bagara edo gurasoekin-, edo aita galdu badugu 12 urterekin, kondizionamendu sozialak eta herrialdekoak eta kulturalak asko eragiten dute, bai.

Kazetaria 3: Gero, ere bai, honekin lotuta, teknologia berriekin-eta lotuta, topatu dut nanoteknologia jartzen zuen stand bat, eta bazirudien osasunaren inguruko kontuak egiten zituztela, ja gaixotasun batzuk aurrez ikusiz partxe batzuen bitartez. Hori ere harrigarria iruditu zait.

Mikel: Hori ez dut probatu nik, baina badauzkat ikasle bat baino gehiago horretan aritzen direnak, eta badirudi emaitza oso onak izaten ari direla. Gero badago, baita ere, aparatu bat jartzen dizutena, lehen NASAk erabiltzen zuena, eta maila emozionalak, espiritualak, gaixotasun fisikoak... denak orekatzen dizkizu; chakrak, aura... Eta hori ere uste dut maila energetikoan, oso barrenean sartzen direla partxe horiek ere.

Kazetaria 3: Kuriosoa iruditu zait, gizon gutxi ikusi dut, hori bai, oso gutxi.

Kazetaria 1: Emakume gehiago.

Kazetaria 3:... emakumeak, bueno, mordo bat zegoen hor, baina gizonak gutxi.

Mikel: Hori beti gertatzen da. Zorionez, gaur egun -nire kasuan, behintzat, neu ere gaztea naizelako-, euskaldun gazte asko ari zaizkit etortzen, eta horien artean mutil gazte asko. Baina 35 urtetik gora gehienak emakumeak.

Kazetaria 1: Etorkizuna aldatu daiteke?

Mikel: Gauza batzuk bai; dena ez. Nik beti deskribatzen dut hori koloratzeko koaderno hauetako bat bezala. Txikiak ginenean izaten genuen horrelako koadernotxo bat marrazki desberdinekin eta margotzeko ematen ziguten, eta guk, ba, gutxi gorabehera, margotzen genuen. Ba, hori da, gutxi gorabehera, ematen digutena jaiotzen garenean, baina  orrialde batzuk, ja, margotuta daude: batzuk urdinez, beste batzuk gorriz, beste batzuk beltzez... Orduan, azkeneko orrialdera iristerako, e, pasa behar ditugu kolore horiek. Beste kolore batzuk guk aukeratzen dugu nola margotu, edo urdina, edo gorria edo beltza. Iritsi gaitezke hirugarren orrialdera bi astetan edo bi urtetan, baina, bai, badaude gauza batzuk ezin direnak aldatu, eta jaiotzatik daudenak oso markatuak. Egin dezakeguna da makillatu, beste kolore bat jarri diezaiokegu gainetik, baina ezin dugu ezkutatu.

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

B2
09-08-2010

x61pRelaContWAR

16498445
00:07:25

x61pViewCountWAR

4441

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR