Frantzia aldeko hainbat ekonomialarik manifestu bat idatzi zuten joan den udan ekonomia krisia aztertuz eta egoera txarretik irteteko proposamenak eginez. Geroztik bide egin du eta ehunka ekonomialarik eman dute beren atxikimendua. Orain euskaraz argitaratuko dute. Itzultzailea Inma Errea izango da eta irratsaio honetan manifestu horren zertzelada batzuk ematen dizkigu.