detalle dokuteka-generico-fitxa

Uxue, santutegi eta gotorleku

Uxue herriaren eta inguruaren gaineko deskribapena.

Nafarroako Erresumak makina bat gaztelu eta gotorleku eraiki zituen Erdi Aroan bere mugak zaindu eta musulmanen balizko erasoen aurrean babesteko. Horietako asko eta asko muinoetan eraiki zituzten.

Zangozatik hego-mendebalera garai hartan eraikitako hainbat herri daude, Galipentzu, Oibar eta Kaseda, esate baterako. Hala ere, mugako eta defentsarako adibiderik hoberena Uxue da. Bertatik Aragoi ibaiak ureztatzen duen eskualdearen ikuspegi ederrak goza daitezke.

Tontor baten gainean eraiki zuten nafarrek Uxue herria, eta hirigunea kale aldapatsuz betea dago, Santa Maria eliza-gotorlekuaren azpian, hain justu. Santutegiak erromanikoa du aldare ingurua, hiru absidekoa eta dorreari lotuta dago. Elizako habeartea eta atzeko aldea, berriz, gotikoak dira.

Karlos II.ak bultzatu zuen obra hori. Almena, pasabideak eta kontrahormak ere haren aginduz eraiki zituzten. Elementu horiek guztiek itxura eraso ezina ematen diote multzo arkitektoniko paregabe horri. Elizaren aurrealdeak hainbat eszena erlijioso jasotzen ditu, eta barruko aldean, berriz, eraikinaren balio historikoa irudikatzen duten hainbat bitxikeria. Inguruko herritarrek erromeriak egiten dituzte udaberrian Uxuera.

Erriberriko bideari jarraituz, Unxeko San Martin elizara irits daiteke. Bertan kripta erromanikoa dago.

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

B2
14-11-2005

x61pRelaContWAR

16444116

x61pViewCountWAR

1152

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR