Aurkitutako dirua

Diru mordoa kalean aurkitu eta itzuli egin duen pertsona baten kasua kontatzen dute Euskadi irratiko pasarte labur honetan, "Itzuli ez itzuli" eztabaida piztuz.

Garikoitz Udaberen arabera, ez zuen dirua itzuli behar. Arantxa Iturbek, berriz, ondo egin duela uste du.

 

 

 

 

 

 

Irudia: martaposemuckel, Pixabay


Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]
Arantxa Iturbe.- Hamabiak eta hamalau minutu.
Garikoitz Udabe.- Arrazoi duzu, bai, e, Arantxa. Kontatu kontatzen ditut nik horrelakoak, baina gertatu sekula santa ez.
Arantxa Iturbe.- Zer gertatzen zaizu orain, Garikoitz, ea ba.
Garikoitz Udabe.- Zuk inoiz kalean aurkitu al duzu dirurik, Arantxa?
Arantxa Iturbe.- Lurrean esan nahi al duzu?
Garikoitz Udabe.- Bai, lurrean edo bazterren batean edo…
Arantxa Iturbe.- A, bai, bai, bai. Akordatzen naiz behin, behin mila pezeta aurkitu nituen.
Garikoitz Udabe.- Bueno, gutxienez zerbait bada.
Arantxa Iturbe.- Ja, baina beste batean bost galdu zitzaizkidan, beraz… eta gainera, zergatik galdera hauek?
Garikoitz Udabe.- Hara, Barbastroko kale-garbitzaileen arduradunak zorte hobea izan duelako. Barbastro Huescako herri bat da eta atzo, goizeko zortzietan, bere lana egiten ari zela…
Arantxa Iturbe.- Kalea garbitzen ari zela, alegia.
Garikoitz Udabe.- Ez! Lokal bat ari zen garbitzen. Eta hara non aurkitzen dituen hogei milioi pezeta poltsa batean.
Arantxa Iturbe.- Hogei milioi! Alajaina!
Garikoitz Udabe.- Hori bai dela zerbait aurkitzea, ezta? Gainera, diru guztia kartazal ezberdinetan banatuta zegoen eta aurrealdean norentzat zen dirua jartzen zuen, argi eta garbi.
Arantxa Iturbe.- A, bada, jabeei itzultzeko ondo, orduan.
Garikoitz Udabe.- Hor dago bada, koxka!
Arantxa Iturbe.- Ez zien bueltatu?
Garikoitz Udabe.- Bai, Arantxa, bueltatu zien. Tonto halakoak ez zuen bada, poltsa hartu eta guardia zibilen kuartelera eraman!
Arantxa Iturbe.- Eta zer egitea nahi zenuen, bada?
Garikoitz Udabe.- Zuk ere ertzaintzara eraman al zenituen kalean aurkitu zenituen mila pezeta horiek?
Arantxa Iturbe.- Bueno, Garikoitz, ez konparatu! Gainera… gainera, nire mila pezetek ez zeukaten izenik.
Garikoitz Udabe.- Hogei milioi hauek ere ez, hala izan nahi bazuen Antonio Arillak... Gainera, ez da okerrena hori. Santuen aldarera ez dute bada, igo gizarajo hori!
Arantxa Iturbe.- Hori da, ez da gutxiagotarako!
Garikoitz Udabe.- Santuen aldarera? Tontoen aldarera bai igo beharko luketela, tontoen aldarera!
B1
18-10-2000
16438229
0:01:35
2530