detalle dokuteka-generico-fitxa

Hizkuntza txikien desagerpena

Munduan zenbat hizkuntza dauden eta beraien desagerpena nola ari den gertatzen azaltzen ditu Unescorekin lanean ari den irakasleak. Euskara ere aipatzen du.

 

 

 

 

 

 

 

 

Irudia: Sabine Kroschel, Pixabay

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Esataria. Esanguratsua al da mende berriko lehen urtea Hizkuntzen Urtea izendatzea Europan?  

Irakasle aditua. Bai. Nire ustez bai, ezta?  

Esataria. Kezka asko egongo da, ezta?, mende-hasieran?  

Irakasle aditua. Bai. Bai.  

Esataria. Eta kezketako bat… Bai? 

Irakasle aditua. Beharbada mendea izendatu beharko genuke, ez?, eta ez urtea, ezta? Baina…   

Esataria. Bueno, tira, hasteko modu bat da, lehendabizi urtearekin, ezta? 

Irakasle aditua. Bai.  

Esataria. Kezketako bat, Andoni, hizkuntzen bizi-iraupena izan liteke?  

Irakasle aditua. Bai. Bai. Bueno, hori ja(da) aitzinetik datorren kezka da, ezta?  

Esataria. Aurreko mendetik?  

Irakasle aditua. Bai. Eta bueno, nik esango nuke daturik optimistenak esaten dutela hizkuntza erdiak desagertuko direla mende honetan. Eta daturik, optimistenak, e!  

Esataria. Hori optimista jarrita. Animo! 

Irakasle aditua. Bai. Bai. Datu… 

Esataria. Eta ezkorrenek zer diote?   

Irakasle aditua. Ezkorrenek % 90.   

Esataria. % 90? 

Irakasle aditua. Ez, ezkorrenak ez, errealistenak. Bai.  Bai. Nik uste dot (dut) egoera oso, oso iluna dela eta oso… 

Esataria. Beraz, baikor jarrita hizkuntzen erdia galdu egingo dira.  

Irakasle aditua. Bai. Bai.  

Esataria. Eta errealista jarrita eta gauzak dauden daudenean begiratuta, hizkuntzen %90a galduko da? 

Irakasle aditua. Bai. Bai. Bai. Bai. Hori badakigu. O sea, esate baterako, bada, badago datu bat, eta nahiko datu zehatza da, ba munduko % 30en, hizkuntzen % 30ak ez dira hau da, erakusten, gurasoak ez dira, ez diete seme-alabei erakusten, ez da transmisiorik gertatzen eta etena dago. Orduan ba orain hitz egiten dutenak, 50, 60, 70 edo 40 urtetako belaunaldi hori hiltzen denean, ba bueno, hori ja(da)… 

Esataria. Adios hizkuntzak.  

Irakasle aditua. Eta horiek dira ja(da)  ehuneko, % 30a seguru dakiguna. Eta hor ere…  

Esataria. Zenbat hizkuntza daude une honetan munduan?  

Irakasle aditua. Bueno, hola(n) zehatz inork ez daki, baina erabiltzen den kopurua 6.000 izaten da, 6.000 inguru dira. 

Esataria. 6.000… Eta hor, albistarian ateratako datu hori? Alegia, bi astez behin hizkuntza bat galtzen dela? 

Irakasle aditua. Nik behin egin nuen holako extrapolazio bat, eta niri ateratzen zitzaidan astero behin, ezta? Zuk 6.000 badituzu, 2.000 dira galtzen direnak, 25 urtetan desagertuko dira. Egiten baduzu biderkaketa, ba bueno, ikusten duzu…  Ez dakit, ez naiz gogoratzen astero bat edo bi ziren, nire kontuen arabera. 

Esataria. Uf! Eta nola neurtzen da hizkuntza baten galera-maila? Esate baterako, zenbat hiztunetik beherakoa ikusten da ja(da) galtzeko arriskuan?  

Irakasle aditua. Hiztun-kopurua baino inportantea da…  

Esataria. Belaunaldiz belaunaldiko transmisioa…  

Irakasle aditua. Hori, transmisioari eustea edo ez eustea, ezta? Hizkuntza batek nahiz eta hiztun-kopuru gutxi baldin badu, baina transmisioa badu, eta bere inguruan bizi bada eta betiko moduan eta betiko antzera bizi bada, ba horrek iraupena segurtatuta du, ezta?  Badaude oso hiztun gutxi dituzten hizkuntzak, orain burura etorri zaidan bat eta nik askotan aipatzen dudan bat, izan da Kolonbiako pisamirera duen izena, izena duen hizkuntza bat, hor, Amazoniarantz doan erreka baten, Paez errekaren itsasertz, edo itsasertza nik, errekaren bazterrean bizi, bizi diren herrietan hitz egiten dutenak, eta 42 hiztun dira, ezta? Baina badakigu mende-hasieratik, bueno, mende-hasieratik, joan den mendearen hasieratik ere oso hiztun-kopuru gutxi zutela eta gaur egun ere baita… Egoera larrian dago, baina transmisio, transmisiorik ez da eten. Eta orduan, ba bueno, nolabait euren estatusa edo euren egoera edo kultura mantentzen den neurrian, ba bueno, bizi-irauteko aukerak dituzte. 

Esataria. 42 hiztunekin? 

Irakasle aditua. Bai. Normalean hori ba oso egoera larrikoa izango litzateke, ezta? 

Esataria. Um. Um. Unesco albistariko txostenak dio inoiz baino azkarrago ari direla gainera hizkuntzak desagertzen, ezta? 

Irakasle aditua. Bai. Hori da… 

Esataria. Eta zergatik?  

Irakasle aditua. Ba gehienetan globalizazioaren kontua aipatzen dugu, ezta? Hori aipatzen da, eta globalizazioak dakarren guztiarekin. Guztia oso inportantea dela, eta bueno, batez ere, nik uste dot (dut) hizkuntza gehienak beste inguruko kulturetakoen inposaketaz desagertzen direla, ezta? Eta ba bueno, europarrak oso konkistatzaileak izan gara mundu guztian zehar eta gure hizkuntzak zabaltzen ari gara… Ez europarrak bakarrik, e! Eta ba bueno, ba kolonizatu eta konkistatu ditugu hainbat tokitako hizkuntzak eta kulturak, ba desagertzen doaz.  

Esataria. Um. Um. Beraz, berez hizkuntza baten galera ez da gertaera natural bat? 

Irakasle aditua. Gertaera naturala da hizkuntza bera bilakatzea, ez dakit, latinarekin gertatu zen bezala, ezta? Ba bueno, bilakatu egiten da, eta denboraren zehar, ez dakit latina hil zen edo seme-alabak, edo seme-alabak edo ondorengoak bizi, ezta?, jaio ziren, ezta? Baina transformazio bat gertatu, gertatu da latinaren kasuan, ezta? Hori izango litzateke naturalena, ezta?  

Esataria. Bide naturala.  

Irakasle aditua. Ez da naturala nire ustez ba herri bat suntsitzea, edo nik ez dakit, edo bonbardaketaz edo masakre batez, eta denak hiltzea. Ez dakit naturala den hori, ezta?  

Esataria. Eta batez beste zenbat urte iraun dezakeen hizkuntza batek… 

Irakasle aditua. Zelan? 

Esataria. Zenbat iraun? 

Irakasle aditua. Baina bueno… 

Esataria. Zenbat iraun ohi duen.  

Irakasle aditua. Baina iraun zeri deitzen diozu? Zuretzat zer da, esate baterako, gaur egun gure inguruan hitz egiten den euskara eta orain 2 mila urte edo 3 mila urte hitz egiten dena hizkuntza bera da? Orduan gaztelaniarekin berdin gertatuko litzateke, eta latina eta gaztelania hizkuntza bera izango lirateke zuretzat? 

Esataria. A, ez dakit, Andoni. Nik galderak egiten ditut.  

Irakasle aditua. Eta… 

Esataria. Zuk dakizu.  

Irakasle aditua. Ez dakit, baina nik uste dut hori ez dugula guk planteatzen, ezta? Zenbat urte irauten duen hizkuntza… 

Esataria. Bale. Kendu galdera orduan.  

Irakasle aditua. Bai. Bai.  

Esataria. Hiztun gehien dituen hizkuntza? 

Irakasle aditua. Ba txinera. Gaur egun ia mila milioi hiztun ei ditu txinerak. Bai. Bai. Eta bigarrena antza denez ingelesa da… Beti lehen hizkuntzatzat dutenen kopurua hartuta, ezta? Eta gero, hirugarrena badirudi gaztelania dela.  

Esataria. Txinera, ingelesa eta gaztelera.  

Irakasle aditua. Bai. Bai. Bai. Hori esaten omen da. Badaude 60 bat hizkuntza, 70 hizkuntza, 10 mila dauzkate… 10 milioi hiztun baino gehiago dituztenak. Eta konturatzen bazara 60 hizkuntza, 70 dira ia, ezta? Baina 6.000 hizkuntzatik %1a uste dot (dut) dela, ezta? Bai. %1ak... Ba praktikoki, munduko populazioaren hiru laurdenaren hizkuntza da. Eta beste 5.930, 40 hizkuntzak ba munduaren, munduko populazioaren laurdenak hitz egiten du. Hitz egiten ditu, edo…  

Esataria. Um. Um. Hizkuntza-aniztasuna eta hizkuntzen ikasketa.         

detalle2

Docuteca

C1
29-01-2001

x61pRelaContWAR

16434382
0:06:35

x61pViewCountWAR

6254

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR