Dokuteka
Elefanteen komunikatzeko era
Elefanteek urrutira mezuak bidaltzeko lurrean ostikadak ematen dituzte. Hori nola egiten duten eta zein mezu bidaltzen dituzten azaltzen da entzungai honetan eta bestelako animalien komunikatzeko erak ere aipatzen dira.
Esataria. Donostian, Aquariumean, eta orain gurean lehoiak ez, elefanteak. Eneko Imaz, Elhuyarreko kidea, arratsalde on.
Eneko Imaz (Elhuyar). Bai. Arratsalde on.
Esataria. Bueno, elefanteen portaera aztertu dute eta zera ikusi dute, era berezian komunikatzen direla. Nola egiten dute beraien artekoa?
Eneko Imaz. Ba lurrari ostikoa joaz.
Esataria. Hara, begira, ze erraza!
Eneko Imaz. Bueno, bitxia da. Lehendik ere bagenekien elefanteek ultrasoinuak eta sortzen zituztela euren artean, komunikaziorako…
Esataria. Bai.
Eneko Imaz. Bueno, ultrasoinuak ez dakit… Ultrasoinuak dira guk entzuten ez ditugun frekuentzia batzuetako soinuak. Eta bueno, animalia batzuek entzun ditzakete… Eta bueno, elefanteek erabiltzen zituzten ultrasoinu horiek elkarri komunikatzeko. Eta bueno, problema… Problema ez, nik uste dut distantzia nahikoa bada, baina ultrasoinu horiek 10 kilometrora edo iristen dira. Eta antza, orain ikusi dute zenbait ikerketatan eta hola, portaera arraro samarrak eta ikusten zituzten, eta zer pasako, zer pasako? Eta bueno, badirudi lurreko bibrazioak ere jasotzeko gai direla, eta bueno, gainera, 10 kilometro baino distantzia urrunagotik.
Esataria. Askoz ere urrunagotik. Bai.
Eneko Imaz. Hori da. 20-30 kilometrora aitatzen dituzte. Eta bueno ba, bibrazio horiek noski, beste elefante batzuek sortutakoak.
Esataria. Eta beraiek nola jasotzen dituzte?: hanken bidez?, azazkalen bidez?
Eneko Imaz. Hori da. Bueno, ikerketak nahiko hasiberriak eta dira. Eta hor bi hipotesi zeratzen dituzte, ez? Bata da, bueno, hanketan lurra mugitzen bada eta bibratzen badu sentitu egiten dutela, eta halako transmisio mekanikoa edo izango litzatekeela, ez?, bibrazio, bibrazioa sentitzea hank(e)an, eta bestea akaso sentsore berezi samarren batzuk edo izango dituztela oinen azpialdean. Eta orduan, ba bueno… Edo, edo biak batera.
Esataria. Bai. Bai.
Eneko Imaz. Hori ere izan liteke. Eta horien bidez, ba bueno, dardara horiek nolabait identifikatu, deskodifikatu, eta bueno, mezua jaso edo egin…
Esataria. Ze(ren), gainera, Eneko, era guztietako mezuak bidaltzen dituzte, ezta?
Eneko Imaz. Oraingoz egin dituzten probekin ze(ren) bueno, ba probak eta egiten ibili dira, apropos sortzen bibrazioak eta lurraren kontrako, lurraren kontra zaratak jarri eta bibrazioen bidez transmititzeko zarata horiek, ez? Hiru soinu mota edo erabili dituzte. Eta badirudi badutela bat arrisku-abisua edo izango litzatekeena… Elefante talderen bati zerbaitek edo norbaitek edo erasotzen badio…
Esataria. Lehoi bat dagoela edo nik ez dakit zer dagoela, hori, abisua emateko…
Eneko Imaz. Beste bat izango litzateke ongietorri-mezu moduko bat… Kontuan hartu behar da, elefanteak oso animalia sozialak direla. Taldean bizi dira eta banan-banako harremanak eta sortzen dituzte, e! Ama eta kumeen arteko harremanak, loturak oso, oso sendoak izaten dira, eta bueno, baten batek, taldetik baten batek alde egin eta egun batzuk kanpoan pasatzen baditu, eta itzuleran eta oso kontentu jartzen dira, eta bueno, ospatu egiten dute nolabait, ez? Eta hori izango litzateke beste soinu klase bat, ez?, ospakizun hori edo… Eta hirugarrena, “bueno, aspertu gara eta goazen hemendik”, halako zedozer.
Esataria. A bai! (barreak)
Eneko Imaz. Bai. Ba bueno, animalia askok egun batzuk toki beretsuan pasa… bazkatzen eta jaten eta dena delakoa… Eta bueno, bertako belarra edo ura edo pixka bat ahitzen denean edo bukatzen denean tokiz aldatzen dira… Ba hori, mezu hori, bueno…
Esataria. Ostikoak emanaz…
Eneko Imaz. beharra dago.
Esataria. Hori ostikoak emanaz egiten dute.
Eneko Imaz. Hori da. Bai. Lurrari ostikoak eta emanaz.
Esataria. Beste animaliaren batek erabiltzen al du komunikatzeko era hau, Eneko? Edo elefanteena da, eta kito?
Eneko Imaz. Bueno, lurraren kontra ostikoa jotze hori…
Esataria. Bueno, bai.
Eneko Imaz. Elefanteena izango litzateke.
Esataria. Gainera, indarraz egingo dute, oso handiak direlako.
Eneko Imaz. Hori da. Bai. Nik ez nuke hanka azpian jarriko…
Esataria. Ez.
Eneko Imaz. Badaezpada, ez?
Esataria. Ez. Ez.
Eneko Imaz. Hau bereziena da. Elefanteena berezia da, ultrasoinuena ez. Hori ja(da), bueno, ezagunena seguru asko saguzarrena izango da, eta gero itsasoko ugaztunek eta ere erabiltzen dituzte, ez?, soinu, guk entzuten ez ditugun soinu-frekuentziak eta erabiltzen dituzte oso distantzia luzeak eta egiteko, edo oso, bueno, egiteko ez… Abisuak edo…
Esataria. Horiek emateko, mezuak bidaltzeko esango genuke.
Eneko Imaz. Bai. Hori da. Norberaren presentzia adierazteko edo, hori bai, animalia gehiagok egiten dute. Eta, elefanteek egiten zutela ere jakina zen, e! Horrelako (brrrrr), zarata bat edo egiten dute, oso-oso baxua dena eta guk juxtu-juxtu entzuten duguna… Eta hor badaude frekuentzia batzuk eta, hori ja(da) jakina bazen. Baina bueno…
Esataria. Ostikoarena ez. Eta gainera, esan dute ikerketa egin dutenek emeek errazago jasotzen dituztela mezuak.
Eneko Imaz. Hori da. Badirudi… Behintzat gehiago, nabarmenago erreakzionatzen dute holako mezuak eta direnean. Normalean, baita ere, egia da emeak izaten dira taldeko buru, taldea gidatzen dutenak eta hainbat eme eta kumez osatuta eta izaten dira, arren bat ere izaten da… Baina pixka bat taldeko buru… Eta noiz mugitu, noiz ez mugitu, nora joan, ez joan eta normalean emeek erabakitzen dute. Bai.
Esataria. Bueno ba, elefanteena ezagutu dugu, baina animaliek hizkuntza oso desberdinak lantzen dituzte. Denak aipatzea ezinezkoa izango litzateke, Eneko. Azpimarratzeko moduko bereziren bat bai?
Eneko Imaz. Hizkuntza bezala? Bueno, ez dakit, ez? Bata da oso nabarmena eta ebidentea, bueno, mugimendu eta koloreena, ez? Hori bai. Hegaztiek eta asko erabiltzen dute. Lumak posizioz aldatu eta harrotu edo kolore bitxia, normalean tapatuta izaten dituzten koloreak kanporatu eta…
Esataria. Bai.
Eneko Imaz. Hori hegaztietan, adibidez, oso, oso zera da… Gero, ugaztunetan asko erabiltzen dena, bueno, asko edo… Batez ere, ba bueno, antilope eta holako animalietan, ez?, oreinak eta, horiek isats aldean izaten dituzte halako mantxa zuriak edo kolore bereziak, nahiko argiak normalean, eta horiek agerian jarri edo tapatuta eduki, hori izan liteke abisu…
Esataria. Bai. Mezua bidaltzeko era bat, ez?
Eneko Imaz. Hori da.
Esataria. Koloreena…
Eneko Imaz. Normalean arriskua adierazteko. Gero, bueno, buztana dutenek, isatsa dutenek eta, ba bueno, erabiltzen dute baita ere isatsaren posizioa, altxatuta edo jaitsita edo astinduz edo ez, hori izaten da… Eta gero, ja(da) berezietan, aipatu ditugun hauek: ultrasoinuak saguzarretan edo oso-oso frekuentzia txikiko zaratak, baleek… Izurde…
Esataria. Hori da.
Eneko Imaz. holako animalietan… Eta gero, koloreak…
Esataria. Bueno.
Eneko Imaz. Arrainetan ere koloreak asko erabiltzen dira.
Esataria. Eta elefanteek, berriz, ostikoak ematen dituzte.
Eneko Imaz. Hori.
Esataria. Hori da, hori da ikerketa honek esan duena. Komunikatzeko uhinez gain, horiek ere erabiltzen dituztela. Ba Eneko Imaz, eskerrik asko.
Eneko Imaz. Bai. Zuei.
Esataria. Gero arte. Agur.
