Dokuteka
Garraio publikoari buruzko inkesta
Albiste labur honetan gobernuak egindako inkesta baten berri ematen digu. Garraio publikoari buruzko herritarren iritzia azaltzen da. Ez du zenbakizko daturik ematen.
Jaurlaritzak garraio publikoari buruzko inkesta egin du
Astialdirako, lanerako baino gehiago
Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lanetako Sailak garraio publikoen erabilpenaz egin berri duen inkestaren arabera, trena da hobekien baloratua dagoen garraioa, nahiz autobusa den erabiliena. Nolanahi ere, metroa erabili nahiago dute gehienek. Bestalde, garraio publikoa gehiago erabiltzen da astialdirako, lanera, ikastera edo erosketak egitera joateko baino.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiriburu eta herri nagusietan garraio publikoa erabiltzen duten 585 laguni eginiko inkestatik atera ditu ondorio horiek Jaurlaritzak. Aparkatu behar ez izatea da garraio publikoak erabiltzearen abantaila nagusia %47,6en iritziz, eta erosotasuna, lasaitasuna, dirua aurreztea eta ingurumena zaintzea, ondoren.
Garraio mota idealari buruz galdetuta, merkea, erosoa, puntuala, azkarra, segurua, ekologikoa, hurbila, garbia eta lasaia izatea eskatzen dute herritarrek.
Erabilerari dagokionez, hiri barruko autobusa da garraio publikorik erabiliena, eta arabarrak dira autobusa gehien erabiltzen dutenak, nabarmen. Amannek azpimarratu zuenez, bestetik, metroa da, autobusaren ondoren, gehien erabiltzen den garraioa. Bizkaian, maiztasun handiz gehien erabiltzen den garraio mota da. Zein garraiobide nahiago duten galdetuta, metroa da gustuko