Dokuteka
Zoaz pikutara!
Zure bikotekideak engainatu egin zaitu. Zer esango zenioke?
Oso haserre dagoen neska batek engainatu duen bikotekideari esaten diona entzun ahal izango duzu hurrengo audio laburrean.
Nola aldatu daitezkeen gauzak! Orain gutxi arte zutaz biziki maiteminduta nengoen, itsututa, eta orain munduan gehien gorrotatu dudan pertsona zara, gezurti madarikatua! Engainatuta eduki nauzu, erabat engainatuta. Nola izan zara gai? Barruak nolatan uzten zizun hain zinikoa izaten, hain pertsona txarra! Ez dut ezer jakin nahi zutaz, nahi dudan gauza bakarra zu infernuan usteltzea da, eta eskatzen jarrita, zuri baten batek berdina egitea, ni tratatu nauzun moduan tratatu zaitzala beste batek, hori da nahiko nukeena. Ez dakizu zenbat min eta sufrimendu eragin didan jakiteak urte hauetan guztietan gezurretan ibili zarela, bi bizitza inongo arazo barik bizi izan dituzula jakiteak; barruak kiribildu zaizkit egia ezagutu dudanean. Baina badakizu gauza bat? Ez duzu merezi ezta hori ere, ez duzu merezi zuk egindakoagatik nik minutu bakarra sufritzea: alde nire bizitzatik orain, alde eta ez izan tentaziorik nigana hurbiltzeko, ez zaitut ikusi nahi eta! Momentu honetatik aurrera ez zara inor niretzat, ez dakit nor zaren; erabat damutzen zait zu ezagutu izana, putakume galanta! Joan, eta ez etorri! Behin ezagutzen nuela uste nuen pertsona ere ez zara niretzat. Niretzat hilda zaude!
