detalle dokuteka-generico-fitxa

Borjako "Ecce homoa" denon ahotan

Borjako (Zaragoza) Errukiaren santutegian zegoen "Ecce homo" margolana konpondu nahian guztiz hondatuta utzi du Cecilia Jiménez bizilagunak.

Sarean mugimendu ikaragarria sortu du margolanarekin gertatu den istorioak eta sare sozial guztietan hizpide da gai hau egunotan, trending topic bihurtzeraino.

Transcripción:[+] Transcripción:[-]
Oso atsekabetuta dago Cecilia Giménez gaixoa, baina berak jarri du Borja, 5.000 biztanleko herri txiki hau mapan. Estatuko telebista, irrati eta egunkari guztietan eta mundu osoko komunikabideetan ere azaldu baita Borjako "Ecce homo"a. Twitterren trending topic izan da eta sarea dagoeneko irudiaren bertsioz bete da. Jatorrizko irudia Elías García izeneko pintore batek margotu zuen duela 80 urte eta, itxuraz, bi orduan bakarrik. Ceciliak behintzat askoz denbora gehiago eskaini zion lanari. Esan duenez, urte mordoa darama denen begi-bistan honelako konponketak egiten, inork ezer esan gabe eta lan hau gainera, bukatu gabe omen dago. Datorren astean iritsiko dira Udalak deitutako errestauratzaileak ea margoak konponbiderik duen ikusteko. Baina bitartean, Interneten hasi dira Ceciliaren lana bere horretan uztearen aldeko sinadurak jasotzen. Eta esaten dutenez, inguruko upategi batean ere, irudia ardoen etiketetan erabiltzea pentsatzen ari dira.

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

B1
24-08-2012

x61pRelaContWAR

16361725
01:10

x61pViewCountWAR

2809

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR