Dokuteka
Eskolara etxetik tuperra ekarrita
Kataluniako ikastetxeetan aukera emango zaie ikasleei etxetik bazkaria ekartzeko.
Hozkailuak eta mikrouhin-labeak jarri beharko dituzte zentroek, baita zaintzaileak ere, monitore bati ordaindu edo Gurasoen Elkarteko norbait begirale-lana egitea proposatzen dute gastua gehiegi igo ez dadin. Etxetik tuperra eramateko oniritzia zentro bakoitzeko eskola-kontseiluak eman beharko du.
Transcripción:[+]
Transcripción:[-]
Bazkaltzeko ordua da Bartzelonako eskola honetan, eta nork bere tuperra ateratzen du hozkailutik. Orain arte Kataluniako ikastetxe pribatu batzuek soilik uzten zieten janaria etxetik eramaten. Datorren ikastarotik aurrera aukera izango dute eskola publikoetan ere bai. Generalitateak tuperra erabiltzea baimenduko du, krisiak jota dauden familia askok ezin dutelako jantoki-zerbitzuak balio dituen ehun eta berrogeita hamar euroak ordaindu.
Ikasleen Gurasoek Elkarteen Federazioak familien aldarrikapenaren berri eman zion Generalitateko Hezkuntza sailari, elkarrekin ikasleen osasuna bermatzeko protokoloa adostu dute. Eskolek baldintza batzuek bete beharko dituzte.