detalle dokuteka-generico-fitxa

Erleen museoa

Erlauntza batean zer gertatzen den ikasteko modua izango dugu Aikur museoan.

Josune eta Eliasen laguntzaz, Aizkorriko Aikur museoan erleak bertatik ikusiko ditugu, bizi-bizirik baina ziztadarik hartzeko arriskurik gabe.

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Aizkorri mendian oraindik nabariak dira azken elurtearen arrastoak. Apirila aurrera doa baina, eta haranetako paraje hauetan aspalditxo loratu ziren zuhaitz eta belardiak, baita erleak lanean hasi ere.

Erlea gertu-gertutik eta biziki maite du Josune Epelde eta Elias Otegi ezkon bikote urretxuarrak.

Elias Otegi: Gu jada gaztetan hasi ginen Josuneren baserrian erleak zaintzen eta estudiatzen, asko estudiatu dugu.

Josune Epelde: Erleen mundua ezezaguna da: ezkutukoa da, barruan bizi da, ilunpean bizi da. Erleak, defendatzeko, eztena dauka; orduan, beldur handia zaie, nazka puntu bat ere bazaie...

Baina norbaitzuk senti ditzaketen nazka eta beldurraren gainetik daude erleak gizakiari eta naturari egiten dizkion onurak. Esan daiteke erlerik gabe oso bestelakoa izango litzatekeela gure mundu hau.

Elias Otegi: Ba, oso grabea izango zen, izango zen polinizazioa falta, orduan espezie asko eta asko eta asko fruta gabe geldituko ziren; fruta falta bada, haziak ere ez, orduan espezie asko denbora gutxian desagertuak izango ziren.

Urretxuko Aikur baserria da hau. Hementxe bizi dira Josune eta Elias; gaur bakar antzean dabiltza baina bakartasun hau ez da ohikoa, hemen museoa baitago, erleari buruz jakin beharrekoak erakusten dituen museoa.

Josune Epelde: Guk nahi genuen museo didaktiko bat egitea, erleen bizitza ezagutu arazi... eta kontu horiek kontatzeko behar da erlauntzak-eta, erleak, eta erleak bizirik ipintzea. Orduan, hori..., beste museo mota bat egin dugu.

Erlauntza batean zer gertatzen den ikasteko modua izango dugu Aikur museoan, eta gauza harrigarri bat: erleak euren artean nola komunikatzen diren.

Josune Epelde: Eguraldi ona sentitzen dutenean erleak hasiko dira irteten, lorea baldin badago usaina sentituko dute eta irtengo dira esploratzera, janari bila. Aurkitu dutenean jasoko dute nektarra, jasoko dute polena, etxera etorri eta kontatu behar dute janaria non aurkitu duten.

Eta lagunei hori adierazteko, dantza moduko bat egiten du erleak, dantza hori desberdina izaten da jana gertu egon edo urruti. Jana etxetik gertu badago, dantza borobilean egingo du erleak; urruti badago, beste mugimendu bat egingo du.

Josune eta Eliasen laguntzaz, Aikurren erleak ber-bertatik ikusiko ditugu, bizi-bizirik baina ziztadarik hartzeko arriskurik gabe.


 

detalle2

Docuteca

B1
29-04-2009

x61pRelaContWAR

16360403
03:15

x61pViewCountWAR

7270

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR