Dokuteka
Biomasa, energia-iturri
Energiaren prezioa eta petrolioarekiko dugun mendekotasuna kezka-iturri den honetan, ona da beste bide batzuk aztertzea.
Euskadiko basoak garbitzean batutakoarekin, behar dugun ur bero eta berogailu-eskariaren % 40 lortu daiteke, modu garbian, gainera. Portugaleteko adinekoen egoitza batek jarri du sistema hori.
Energiaren prezioa eta petrolioarekiko dugun mendekotasuna kezka-iturri den honetan, ona da beste bide batzuk aztertzea. Bada, adi! Euskadiko basoak garbitzean batutakoarekin, behar dugun ur bero eta berogailu-eskariaren % 40 lortu daiteke-eta. Modu garbian, gainera. Portugaleteko adinekoen egoitza batek jarri du sistema hori.
21.000 metro karratu, 12 solairu eta 35 urte ditu Portugaleteko Aspaldiko egoitza orain arte gasarekin berotzen zuten. Hemendik aurrera, biomasarekin.
% 30 aurreztuko du urtero fakturan.
David Amo Fernandez (Biotermiak enpresa).- Tasaren aurka, hogeita hamar, % 30, baina gasolioaren aurka, hirurogei, % 60a, horrelako zerbait.
Ez da aurreztuko den bakarra. Urtean 520 tona C02 gutxiago botako dira atmosferara. Neguan astean behin ekarriko dute ezpal kamioikada. Udan, hilean behin. Erre eta ura berotzen dute. Hondarra errautsa da eta basoetan ongarri moduan erabiliko da.
Aspaldiko egoitza da instalazio handienetakoa, baina sistema tamaina ertainetik aurrera edozein tokitan jarri daiteke: urbanizazioak, kiroldegiak, ikastetxeak, lantegiak… Instalazioa enpresak ordaintzen du hamar-hamabost urteko kontratua eginez gero.
David Amo Fernandez (Biotermiak enpresa).- Guk ez dugu kanpoko biomasa erabiltzen. Gainera, geure helburua da Euskadiko biomasa erabiltzea.
Beroa lortzeko sei mila milioi euro ordaintzen ditugu urtero Euskadin. Gure basoak garbitzen lortzen diren apea eta sastrarekin gure beharren % 40 lortu daiteke, betiere era iraunkorrean. Europako Batzordearen datuen arabera, gasak eta gasolioak sortzen duen lanpostu bakoitzagatik hogeita hamar lanpostu zuzen eta zeharkakoak sortzen ditu biomasak, lanpostu finkoak, gainera.
