detalle dokuteka-generico-fitxa

Michel Etcheverry, Baxenafarroako kantaria

64 urtetan beti indartsu aritu den Michel Etcheverry kantariak bigarren aldikotz kantatu zuen Olympian, Parisen.

Gehien-gehienik adineko jendeak estimatzen du abeslari hau, baina egia da  Parisen aretoak betetzen dituen Euskal Herriko kantari bakarra dela.

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

 

Franck Dolosor. Michel Etcheverry Baxenafarroako kantaria, 64 urtetan beti indartsu, bigarren aldikotz Olympian kantatzeko, Parisen.
Gehien-gehienik adineko jendeek estimatzen dutela abeslari hau, baina egia da ere Euskal Herriko kantari bakarra dela hemen aretoak betetzen dituena.

Michel Etcheverry.-Sala partikularra da, bistan da, errespetu anitz eduki behar da toki honetan, eta lehen  haundian, duela bi urte jadanik biziki ongi pasatu zen, eta egin dugu, zertarako ez?, berriz, euskaldunok, euskaldunok maitatu du desafioa.. Izanen da orotarik: kantu xahar, kantu berri, eta bistan da, Luis Marianorekin zenbait…

F. D.- Artista prestatzen ari da, eta gu ere hementxe gaituzue, taulen gainean. Nor daki? Olympia areto mitiko honetan. Zenbait izen handi pasatu den historian zehar: gaur hementxe dugu publikoa prestatzen ari,, alde batetik, eta orain taula gainean Heletako semea. 

M. E.- Badaukagu esperientzia pixka bat, iduriz, jendeek erraten didate: “nerbioski zara?”. Ez dut uste, gero ikusiko; orain arte, ongi doa, bai.

F. D.- Nola irauten da? Sekretua…

M. E.- Sekretua. Uste dut publikoaren errespetua, Hor izanen dira eskualde guzietarik heldu direnak gaur, eta zenbait ehun aldiz baino gehiago izanak direnak.

Entzulea 1.- Arras ontsa. Ontsa zen Michel Etcheverryrekin. Ontsa kantatu du, festa zen, jende anitz bazen, eta biziki kontent gara.

Entzulea 2-. Gustu guztietarakoentzat bazen.

Entzulea 3. Euskalduna, gure bihotzean da.

Entzulea 4.- Ederra, ederra, biziki.

F. D.- Lagun guztientzat hitz bat, agur bat, Waltari pilotari kubatarrarentzat ere bai.

Kantaldia bururatu da. Michel lagun arterat doa.

M. E.- Sentimendu handia. Ez baduzu emozioa ematen, kantaldiak ez du fitsik balio. Nik horretan, hori dut pentsatzen, egia nik.

Iduriz anitz emozio izan da. Eta horretan da irabazten partida, edo kantaldia. .
 

detalle2

Docuteca

B2
13-04-2012

x61pRelaContWAR

16359538
02:42

x61pViewCountWAR

3858

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR