detalle dokuteka-generico-fitxa

Añanako Gatz Harana Munduko Ondare bihurtzeko bidean

Martxan da Unescok Añanako Gatz Harana Munduko Ondare izendatzeko prozesua.

Gatz Harana bakarra da munduan, batez ere bere arkitektura bitxiagatik.
Iturburuek 200 milioi urte dituen itsaso zahar baten gatza ematen dute, eta horrek oso berezi egiten du harana. Arabako turismo gune ospetsuenetako bat da gaur egun Añanako Gatz Harana. Zaharberritze-prozesua ezagutzeko bisita gidatuei esker, txoko honetan gatza zergatik dagoen ulertu eta bertako fauna eta flora ezagutzeko aukera paregabea dago gaur egun.

Transcripción:[+] Transcripción:[-]
ESATARIA.- Bisitaldi bakoitzean zerbait berria eskaintzeko ahalmena duten lekuak bakanak dira. Horietako bat Gesaltza Añana dugu. Eguzkia paisaia berezi batean amiltzen, inguruak maiz zuritzen dituen elurra, arrastiri sorginduak, edo oraingoan bezala, liluraz eta misterioz betetako giroa, lainoak sortua. Gatzagetan zehar pasieran ibiltzean historia usaintzen da urrats bakoitzean. Gatzaga berreginak eta zainduak etorkizun eder baten iragarpena bezalakoak dira. MIKEL LANDA.- Jendeari gustatzen zaio bisita, eta baita aurten atera ditugu bisita espezializatuak. Adibidez, zahar-berrikuntza ikustea, nola egiten ari garen eta nola konpontzen ari garen, e, ba, gatz-hareko karratu hauek eta manantialak eta dena… E.- Gatz-haraneko fundazioak isilean egiten du lan, baina etengabe eta ondo, Gesaltza Añanaren berezko kultura ezagutzera eman nahirik, eta bertako gatza sustatzen du bere zeregina osatzeko. Produktuen barietatea handia da gainera, Euskal Herriko sukaldari askok daukate begia jarrita produktu-sorta miresgarri horretan, eta baten batek gatz-sail bat eskuratua du bezero ahozuriak gogoan. M. L.- Pasa den urtean baino gehiago, ze daukagu gehiago, karratu gehiago gatza egiteko, eta datorren urtean espero dugu egitea ba pasa den urtean egin genuenaren bikoitza gutxi gorabehera, ze, ze gero eta gehiago konpontzen, konpontzen ari gara. E.- Mikelek eta Gontzalek ia egunero zeharkatzen dute harana. Eguzkia gogor jotzen hasitakoan, ura lurrindu eta gatzagak zuri-zuri azaltzen zaizkigu begi-aurrean. Orain dena ondo dagoela ikustea besterik ez da falta. Mamen prestaketa guztiez arduratzen da. Ehortze-biltegiak gatz-loreak bidaltzen dizkio, gatzarekin paketeak egiten ditu produktua merkatura txukun irits dadin, gatzak lohia ekar dezake eta. Beraz, ondo garbitu eta gero, eskuz paketatzen ditu orriak ez puskatzeko. Gontzalek produktu-sorta aurkeztu zigun, eta batez ere, ardoaren gatz-lorea nabarmendu nahi izan zigun, Marqués de Riscal upategiak laguntzen die produktu hori prestatzen. GONTZAL ESTEBAN.- Produktu nagusiak gatz-loreak, gatz-ezpalak ere deituak eta gatz mineralak dira. 250 edo 500 gramoko poltsetan saltzen da. Gatz-lorea delicatesem bat da, eta hortaz, hobe formatu txikietan merkaturatzea, zeren poltsaren bat puskatuko balitz… Honako hau, ardoaren gatz-lorea da, gourmet-produktu bat da, tonuetan ondo ikusten den bezala. Gure gatza, gatz-lorea eta ardoa elkarrekin nahasten ditugu, Marqués de Riscalek bidaltzen digun ardoa erabiltzen dugu, eta labe batzuetara doa zuzen-zuzenean. Han, tenperatura jakinean, lurrindu, eta tonuak eta zaporeak xurgatzen ditu, eta ardo-gatza primeran datorkie gisatuei, saldei eta haragiari. E.- Prozesu osoa hemen hasten da, iturbegi honetan. Gazgileek aprobetxatu duten izadiaren opari bat da. Ubide-sare konplexu baten bitartez haraneko gatzaga guztietara eroaten dute ur oso gazia. Zentzuzkoa denez, gatz likidoa ere hemen berton sortzen da, denda espezializatuetan oso ondo saltzen diren beste produktu berri horietako bat da. G. E.- Santa Engraziako iturbegian gaude, honako hau gesala da, eta iturbegitik dator. Royo deritzogun ubide batzuetatik jaisten da putzu batzuetaraino. Udan hantxe gelditzen da bi hilabetez, dekantatu arte, nahi ez ditugun materialak bota ditzan: buztina eta abar, Bero handia egiten duenean, gatzaren hezetasuna igo egiten da, 250 gramo lortu arte, eta gatz likido gisara ontziratzen ditugu. Gero, putzuetatik ontziratze-modulura daramagu dena. E.- Laster, Gesaltza Añanako produktu-sorta are zabalagoa izango da, inguru miresgarri hauek ostera ere bisitatzeko aitzakia ezin hobea dudarik gabe. Ziur, orduan ere harri eta zur utziko gaituela.

detalle2

Docuteca

B2
12-03-2012

x61pRelaContWAR

16358938
4:51

x61pViewCountWAR

6006

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR