detalle dokuteka-generico-fitxa

Izozturik

Fermin Erbiti kazetariaren gogoeta negu gogorraren inguruan Euskadi Irratiko Amarauna irratsaioan.

Garai bateko neguak gogorragoak ote ziren oraingoak baino?

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Eta orain, Fermin Erbiti kazetari eta idazleari eman behar diogu hitza. Egin du berak bere aukeraketa eta prestatu ditu Amaraunerako hiru hitz eta hiru hitz horiek sortzen dizkioten gogoetak. Aste honetan izan zitezkeen: Garzon, Contador, Atlhetic, Tapiès, baina ez du horietako bakar bat ere aukeratu. Entzun nahi zein izan den Erbitiren hautua?

FERMIN ERBITI:

Izozturik

“Benetako negu gogorrak, garai batekoak eta ez oraingoak”. Gu baino zaharragoei hamaika aldiz entzundako esaldia da hori. Azken egunetan Euskal Herri osoan termometroak behera egin du nabarmen zero azpiko 6, 7 eta 10 graduraino helduz, barnealdean eta baita marka hori gutxitan ikusten duten kostaldeko hiri eta herrietan ere. Benetako negu hotzak garai batekoak zirela diotenei mesede bat: otsailaren hasierako tenperatura hauek oroimenaren koaderno fidagaitzean apunta ditzatela, nahiz eta jakin hori dena alferrikakoa izanen dela. Izan ere, egia da, txikiak gineneko neguak ziren hotzenak. Orduko elurteak ere, ikusgarrienak. Garai hartako udak ere, luzeenak eta adiskidantzak ere, beste inoiz baino hautsiezinagoa zirudien. Egia esan, haurtzaroko talaiatik dena da handi, dena eder eta luze. Baina munduari beste talaia batetik begiratu behar diogunok badakigu oraingo neguak ere hotzak izan daitezkeela, otsaila-hasiera honek erakutsi digun bezala.
 

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

B2
14-02-2012

x61pRelaContWAR

16358004
1:50

x61pViewCountWAR

2318

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR