detalle dokuteka-generico-fitxa

Whitney Houston abeslaria hilik aurkitu zuten larunbatean

Whitney Houston abeslariaren heriotzaren gaineko azken berriak.

Gaur goizeko Euskadi Irratiko Faktoria saioan tarte bat eskaini diote asteburu honetan komunikabide guztietan protagonista izan den abeslariaren heriotzari.

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Asteburu goizean propioa izan da berea zalantzarik gabe. Musika munduan dena irabazi eta gero, azken urteak drogekin borrokan egin ditu eta sendatzen ari zela zirudienean, 48 urterekin hil da Whitney Houston.

Xabier Arazabal, egiguzu kronika, egun on, Xabi
-Egun on, bada bart banatu diren Grammy sarietan abestekoa zen Whitney Houston, baina zapatuan Los Angelesen arrastiko laurak zirenean, hilda topatu zuten Beverly Hilton hoteleko bere gelan.
Egunkariek gaur batzen dute albistea, beste agur trajiko bat dela, drogak hil duela rhythm and blueseko diba, ahots ikaragarri eta bizitza iluneko abeslaria hil dela edota historian arrakasta handiena izan duen emakumezko artista joan dela. Horixe gaur Houstoni buruz idatzitakoa.

Eta apurka-apurka datu gehiago jaso dugu, Xabi, bere heriotzari buruz, ezta?
-Bada, bai, bere gelako baineran hilda topatu zutela bagenekien atzotik eta dirudienez, bere ile-apaintzaileak aurkitu du. Hasiera batean bere bizkartzainak topatu zuela esan zen, bera protagonista zen pelikularekin joko makabro samarra eginez, baina ez zen hala izan, antza. Bainera beteta eta burua urpean sartuta, itota aurkitu zuten. Gelan medikamentu-poteak aurkitu dituzte, baina oraindik ez dakite heriotza zerk eragin duen. Teoria da lo gelditu eta ito egin zitekeela, baina teoria baino ez da hori. Medikuak gelara iritsi zirenean hogei minutu egon ziren, antza, bera erreanimatu nahian, baina ez zuten dibak berriz arnas hartzerik lortu. Hil da, orduan, Whitney Houston eta bart Grammy sarietan omenaldia egin zioten bere klasikoak abestuz eta gala bere omenez otoitz eginez hasiz.

 

detalle2

Docuteca

B1
13-02-2012

x61pRelaContWAR

16357982
2:16

x61pViewCountWAR

3747

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR