Dokuteka
Costa Concordiaren hondoratzea
2012ko urtarrilaren 13an, lau mila pertsona baino gehiago zeramatzan transatlantiko handiak Giglio irlako itsas hondoko arrokak jo eta hondoratu egin zen. Itsaski handirik gabe gaur egun horrelakorik gertatzea sinesgaitza da.
Esataria 1. Italian, Tirreno itsasoan, istripua izan duen Costa Concordia itsas-bidaia ontziaren irudia burutik kendu ezinik gabiltza. Eta gertatu zena ondo ulertu ezinda ere bai. Horrenbesterainoko ontzia, harkaitza jo, zulatu, lasatu eta urpera. Kapitainaren jokaerak, eta ebakuazioak eta erreskatea egiteko moduak ere eztabaida handia eragin dute. Bidaiari eta eskifaia, 4.000 pertsona baino gehiago zihoazen barruan, hildakoak oraingoz 7 dira eta desagertuak 28. Ontzitik bizirik irtendakoan artean euskal herritarrak ere bazirela ari gara jakiten: Senpereko senar-emazteak, Murchanteko gizon bat eta Lezoko emakume bat behintzat, bai.
Kapitaina, Francesco Schettino, atxilotuta dago. Leporatu diotena hilketa, hondoraketa eta ontziaren abandonoa, alde egitea.
Bueno, itsasontziak gidatzeari buruz eta kapitain baten ardurei buruz dakitenekin hitz egin nahi dugu, kapitain-lana ezagutu nahiko genuke.
Esataria 2. Bai. Josu Arribalzaga, adibidez, gernikarra da, 15 urtez egin du kapitain-lana gasa eta petrolioa eramateko ontzietan, eta gaur egun, Portugaleteko Nautika Eskolan irakasle-lanetan dabil.
Esataria 1. Josu, egun on, ongi etorri!
Josu Arribalzaga kapitaina. Bai. Egun on denori (denoi) bai.
Esataria 2. Eta…
Josu Arribalzaga. Zuzendu, zuzendu egin behar dizuet gauza bat.
Esataria 2. Zuzendu. Zuzendu.
Josu Arribalzaga. Kapitain-titulua bai, badekot (badaukat), baina kapitain moduan ez naiz ibili azkenean, e!
Esataria 1. A!
Esataria 2. Ene ba!
Esataria 1. Titulua daukazu.
Josu Arribalzaga. Bai. Bai. Titulua bai.
Esataria 1. Oso ondo.
Esataria 2. Patxi Kaltzakorta ere kapitaina da, bakailao-ontzietan ibili da izan da batez ere, Pasaiako Laurak Bat enpresaren Egunabar ontzian egiten du lan.
Esataria 1. Egun on, Patxi.
Patxi Kaltzakorta kapitaina. Bai. Egun on danori (denoi). Egun on.
Esataria 1. Bueno, Josu, nolatan gerta liteke gaur egun horrelako istripua?
Josu Arribalzaga. Ba orokorrean esanda, azkenean pertsona, hor dabilenean, fallo, hutsuneak izaten dira horreek (horiek). Azkenean instrumentu guztiak, daukaguzenak (dauzkagunak) laguntzak baino ez dira, orokorrean, geure ziurtadea (ziurtasuna) jakiteko eta nondik gabiltzan erabiltzeko. Beste guztiak pertsonen hutsuneak dira eta hortik aurrera, gauza asko ezin leike (liteke) esan. Ze(ren) azkenean, istripu bakoitzak beraren situazioak dekoz (dauzka) eta bakoitzak jakingo deu (du) zer gertatu den leku bakoitzean.
Esataria 1. Patxi, zer esango zenuke? Kapitainak hanka sartu du?
Patxi Kaltzakorta. Bai. Uste dot (dut) nik. Ze(ren) adibide batez, guk Pasaiatik irteten genuenean Terranovara (Ternuara) joateko. Tripulazio… Goazen… Patroi… Batzuk ondarrutarrak ziren, besteak lekeitiarrak, eta beti hurreratzen zen, bertan portu ingurura, eta bai Ondarrura eta bai Lekeitiora, eta gerokoan ere segi rutan (ibilbidean)… Eta orduan ere… Ari naiz esaten orain dela 30-40 urteko gauzak.
Esataria 1. Bai.
Patxi Kaltzakorta. Eta han ez zegoen orduan radarra besterik. Eta hurreratzen zen bertara arte. Eta nik ez dut uste hor, ez dakit ba, planoetan ez agertze horrek, harkaitzok, ez dakit… Zer esango dot (dut) ba!
Esataria 1. Kapitainak esaten du harkaitzak, haitzak, ez zirela agertzen ontziaren, zera, mapa horretan.
Patxi Kaltzakorta. Bai. Bai.
Esataria 1. Hori esaten du berak.
Patxi Kaltzakorta. Horrexegatik esaten dut ba! Ez dakit ba! Ez dakit.
Esataria 1. Zuk zer inpresio daukazu, Josu?
Josu Arribalzaga. Nik uste dot (dut), ba bueno, agertu, segun zein karta tipo erabiltzen zuen, zer puntutakoak, puntu handia, puntu txikia. Gauza da zertan hurreraturik ez dagoela existitzen ez diren lekuetan, eta ziurtadean ibili badira ruta bat egiten honaino, ba zertan aldaturik ez dago, hori ruta (bide hori).
Nik esango dizut horrenbesteko itsasontzietan ibili naizela. Nik, gaurko egunkarian dator 292 metro dakozela (dauzkala) eta ni ibili nintzen ba LNG batzuetan, honeek (horiek), gasero (metano-ontzi), bola daukazienak (dauzkatenak), eta beste horrenbeste metroko luzerakoan, eta azkenean, maniobrak eginkeran (egitean) atzeak, rabeo de popa (popa jitoan) egiten dena, egiten dau (du) honek, eta luzera handia daukan legez, ba edozelako mugimendu arraroak egin leiz (litezke) rumboa kanbiakeran (norabidea aldatzean) baina ez deko (dauka) zerikusirik horrek non sartzen den jakiteko. Eta esaten da gure konpainian, argi egoten zen, ba konpainiako legea emotean (ematean), lege-moduan behintzat, araua bete izatea legez (bezala), esaten zuen: ez ur hau pasatu, beste itsasontzi batetik mila batera baino. Mila bat dira ia-ia kilometro 2: 1850 metro. Ia-ia kilometro 2.
Eta hemen, berba egiten dugun kasuan ba, berbetan, dagoz (daude) 300 metro, 350 metro. O sea, azkenean, hori da txistu-punta bat botatzen den tamainaraino, horregaz (horrekin), kilometro 2rekin konparatuta. Segun zelako sakoneran gabizen (gabiltzan) sonda erabiltzen da edo ez da erabiltzen. 300 metrotik gora bazabiltz sakoneran, ba ez deu (du) zertan ipinirik zer bat, sonda bat martxan, ze(ren) azkenean horrek ere, horrek ere, barkuak ere, itsasontziak horrek ba erabiliko bazuen 10-11 metro kaladokoa (sakonerakoa), edukiko zuen, ba geuk ere erabiltzen genduzen (genituen) antzerara… Eta azkenean 11 metrorako, 300 metro sakonera dagoen lekuan ez deko (dauka) interesik sondak ibiltie (erabiltzea). Sonda erabiltzen da ba, portuan urten (irten), sartu eta urten egiteko, edo sakonera bat, erabat gutxi dagoen lekuan, jakiteko zertzu dagozen (dauden), edo zenbat daroagun (daramagun) killen (gilen) azpitik sakonera.
Esataria 1. Esaten da istripu bat gertatzen denean edo barku bat hondoratzeko zorian dagoenean, kapitainak izan behar duela barkutik alde egin behar duen azkeneko pertsona. Eta hori ere ez da gertatu, Patxi.
Patxi Kaltzakorta. Hori… (barretxoak)
Esataria 1. Berehala alde egin omen zuen.
Patxi Kaltzakorta. Hala diñoe (diote). Ez dakit. Ez dakit.
Esataria 1. Esaten dute istripua 9ak eta erdiak aldera izan zela edo, eta 11ak eta erdietarako joana zela kapitaina.
Patxi Kaltzakorta. Oso…
Esataria 1. Eta azkeneko bidaiariak atera ziren goizaldeko ordu bi eta erdietan.
Patxi Kaltzakorta. Oso arraroa da hori. Ez dakit. Ez dakit zer esan. Oso arraroa da niretzako hori. Ez dakit.
Esataria 1. Legeak zer esaten du? Kapitainak, kapitainak izan behar duela alde egiten azkenekoa?
Patxi Kaltzakorta. Bai. Bueno, azkena edo, ahal denik azkenena… Bai, ez?
Esataria 1. Josu!
Josu Arribalzaga. Lege, lege moduan ez dago.
Esataria 1. Legeak ez du ezer esaten.
Josu Arribalzaga. Nik ez dot (dut), nik ez (dot) inon irakurri lege moduan, baina azkenean…
Esataria 1. Hori tradizioak esaten du.
Josu Arribalzaga. Oso, oso, oso argi dau (dago) gauza bat. Itsasontziko batek, nork daki, bertan, itsasontziko gauzarik… Dakozenak (dauzkanak)… Kapitainak azken momentuan…
Esataria 1. Bai.
Josu Arribalzaga. Orduan, dena, organizazioa, dena egin behar izango lukeena, eta ondoen egingo lukeena bera, kapitaina da, berak jakingo luke zer, noiz eta non eta norgaz (norekin).
