detalle dokuteka-generico-fitxa

Zaindu zure loaldia

Egia ote da gero eta gutxiago lo egiten dugula? Telebistak eta Internetek lo ordu asko kentzen omen dizkigute. Irratsaio honetan Zumarragako ospitaleko loaren unitateko osagilea den Silvia Dorronsorok loaren inguruan izan ohi diren arazo larri batzuk azalduko dizkigu.

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Silvia Dorronsoro Zumarragako Erietxeko Loaren Unitateko medikua da, arnas aparailuan aditua.

Silvia, egun on.

Egun on.

Gero eta lo gutxiago egiten al dugu? Ala okerrago egiten dugu?

Bi gauzak. Nik uste dut lo gutxiago egiten dugula geroz eta betebehar gehiago ditugulako, eta horretarako nahiko denbora ez dugunean ba loari kentzen diogu. Eta kalitatea ere nik uste txikiagoa dela baita.

Ez dakit, teknologiak, telebista, internet eta gauza guzti horiek kalte egin ote diguten, lo ordu asko lapurtzen ote dizkiguten?

Bai, nik uste dut ohitura txarrak hartu ditugula azken aldi honetan, eta horiek loari eragiten diote.

Ez daukagu garaiz oheratzeko kultura edo ohiturarik, beste herrialde batzutan baduten arren...

Bai, bai, nik uste hemen beste ordutegi bat eramaten dugula eta... hori da.



Eta zenbat lo ordu behar ditu pertsona batek ondo ibiltzeko, osasuntsu ibiltzeko, batez beste, jakina, umetan eta heldutan eta zahartzaroan ez da gauza bera izango baina...

Hori da. Seitik zortzi ordura behintzat gomendatzen da, eta gero, batez ere loaren higiene egokiaren barruan sartzen dena da egunero, asteko zazpi egunetan, oheratzeko eta jaikitzeko ordutegi erregularra izatea. Kopurua inportantea da baina baita ere erregularrak izatea.

 

 


Eta ez asteburuan bat-batean oso-oso berandu oheratu eta oso berandu jaiki eta... Gero, astelehena horregatik izaten da hain gogorra agian...

Bai.

Bueno, zuek Loaren Unitatean batez ere loaren patologiak-edo lantzen dituzue, ezta?

Bai, hori da. Gehien-gehien ikusten dugun patologia, edo guri gehien ukitzen diguna da Loaren Apnea-hipopnea Sindromea. Jendeak igual gehiegi ez du ezagutzen baina oso prebalentzia handikoa da. Pentsa, umetan poblazioaren %1etik 3ra arte ikusten da, gizonezkoetan %4tik 6ra arte, eta emakumezkoetan %2tik 4ra arte. Eta hori asko da.



Eta zer da, zehazki?

Ba hori, gauetan gertatzen dena da goiko arnas hodia itxi egiten da, eta orduan, nahiz eta ordu asko egon lotan, edo guri iruditu lo gaudela, momentu horietan gorputza borrokatzen ari da arnasa ondo hartzeko, eta orduan ez dugu deskantsatzen, ez gara lo sakonera iristen, eta orduan, gero egunez logura izaten dugu eta loa ez da indar berritzailea.



Eta noiz jotzen du jendeak zuengana, lo egin arren nekatuta jarraitzen duenean edo?

Bai, normalean nekatuta dagoenean eta gehien bat bere oheko lagunak ikusten duelako gelditu egiten dela, arnasik gabe geratzen dela segundu batzutan, edo zurrunga asko egiten duelako. Orduan, sintoma horiek dira gehien bat eramaten dituztenak guregana etortzera.



Zuengana, ezta? Bueno, erruki orduan bakarrik lo egiten dutenak.

Bai.



Beraz, zurrunga asko egitea izan daiteke arazo baten seinale, nahiz eta ematen duen
"Uf, seko dago lo"...?

Hori da, bai, zurrunga bakarrik ez da patologia baina zurrunga seinale bat izaten da arnas hodi hori ez dagoela guztiz irekia, pixka bat ixten ari dela eta guztiz ixten denean da arnasik gabe geratzen garen momentua, "apnea" deitzen zaiona.



Eta zer konponbide du?

Bueno, ikusi egin behar da zenbat aldiz egiten den, aurrena diagnostikatu egin behar da. Gauean aparatu bat jartzen dugu ikusteko zenbat aldiz geratzen den arnasik gabe, horrek zer eragin duen oxigenoan, eta horren arabera gehienetan aparailu bat jartzen dugu lo egiteko airea presio batera botatzen duena arnas hodi hori irekita mantentzeko, CPAP deitzen dena.



Aparatua?

Bai.

Eta apneaz gain, zein dira beste patologia orokorrenak edo zabalduenak?

Gauetako... bueno, asko daude, narkolepsia, adibidez. Gero, gaixotasun psikiatriko askok baita ere loaren kalitatea jeisten dute, depresioa eta beste patologia batzuk. Gaixotasun neurologiko askok ere bai. Eta gero patologikoak ez direnak, baina adibidez laneko turno-aldaketak ere asko eragiten dute loan, hegaldi luzeak egiten direnean,

jet lag

edo deitzen den hori, alkohola, kafeina eta zenbait botikek ere loaren kalitatea txikitu egiten dute, eta bueno, gaixotasun asko, arraroak, baina asko daude.



Aizu, Silvia, eta lotarako pilulen kontsumoa handia dela esaten da.

Bai.



Zerk egin dezake kalte gehiago, pilula hartzeak ala lo gutxi egiteak?

Bueno, behar denean hartu behar dira, baina nik uste dut piluletara jo aurretik, lehen esan dudana, loaren higiene egoki bat eramaten saiatu, eta jada horrek ez badu funtzionatzen, ba egia da pertsona batzuk beharko dituztela botikak, baina lehenengo higiene batekin saiatu.



Eta lo gutxi egiteak nola eragin diezaguke biharamunean?

Bueno, batez ere, egun guztia nekatuta, kontzentrazio gutxiago, logurak atakatzen digunean istripuak ere izan ditzakegu, gaixotasun kardiobaskularren bat baldin badugu ere okertu egin daiteke...



Bai, ze, hori da, beti... gauza bat da hurrengo egunean logurea eta nekatuta izatea, baina beti lo gutxi egiteko ohitura hori izan ezkero eta berandu oheratzeko eta, gorputzaren funtzionamendu guztian joango da erasaten, ezta, pixkanaka-pixkanaka?

Bai, bai, eragina du eguneroko bizimoduan baita ere, eta gaixotasunen bat baldin baduzu, okertu ere bai.

Eta kalterik egin al dezake lo gehiegi egiteak?

Ez dakit, hori ez dugu neurtu.

Bueno, gauza bat egingo dugu: probatu egingo dugu, Ane eta biok ez gara ibiltzen horretan oso soberan eta.

Bai.

Ja, ja. Garaiz ohera denok! Ba, Silvia Dorronsoro, eskerrik asko egin diguzun tarteagaitik.

Zuei.

Zuei.

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

B2
28-11-2011

x61pRelaContWAR

16356868
05:58

x61pViewCountWAR

5300

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR