detalle dokuteka-generico-fitxa

Mikel Lizarralde mediumarekin hizketan

Donostiako esoterismoaren eta terapia naturalen gaineko jardunaldietan hartu du parte Mikel Lizarralde mediumak. Berarekin eta Ilargiarekin arituko dira hizketan Euskadi Irratiko kazetariak.

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

-Egun on, Mikel
-Egun on, kaixo!
-Zure kurrikulumean irakurri dugu, Mikel, Donostiako Zientzia Intuitibo eta Terapeutikoen Institutuko Zuzendaria zarela eta nazioarteko eskola batean lortu zenuela medium titulua, nolabait esatearren. Irakasle, Marilyn Rossner izan zenuen, munduko onenetarikoa omen da. Baina, zein da? telebista saio ospetsu batean azaltzen den hori?
-Ez.
-Ez, ez.
-Telebistan NBCn egoten da, Antena 3en, Tele 5en, noiz edo noiz, baina ez da beti egoten den hori. Beti egoten den hori da Anne Germain eta hori da... ingelesa da, britainiarra da.
-Atrebentzia ez bada, Mikel, saio horrek, Anne Germain horrek, zer ekarri du zuen lanbidera, bezero gehiago ala guztiz kontrakoa?
-Bada, egia esan, nik ez dut antzeman ez gehiago eta ez gutxiago, zeren beti eduki dugu zortez eta Jainkoari eskerrak, bada, martxa, martxa ona. Bai agian ekarri diguna da seriotasun bat, errekonozimendu bat, bai, ikustea badagoela mundu honetan ere jende serioa eta lan serioa egiten duena.
-Profesionaltasunez.
-Hori da. Eta ezberdindu egin gaitu, bada, beste ez hain profasional edo ez hain serio lan egiten duten beste batzuengandik, ez?
-gatozen harira, ze  egunotan bi hitzaldi-tailer eman behar dituzu eta bidentzia bat eginen duzu zuzenean, bisitarien aurrean.
-Bai, hori beti egiten dugu. Guk normalean hitzaldiak ematen ditugunean, ez da show bat delako, baizik eta bizitzaren ondorengo bizitzak aritzen garelako, mediumidadea, igarle izateari buruz aritzen gara eta egiten duguna da ikustarazi benetan dohain horiek nola errealitate izan daitezkeen eta nola komunikazioa posible den, ez? Eta bueno, bertan daudenekin zuzeneko demostrazioak egiten ditugu, bada, mezuak emanez, beraien senitartekoei buruz edo beraien gida espiritualengandik datozenak edo... nik ere ez dakit zer gertatuko den edo nor etorriko den, baina  bai esan diezazuket oso inpaktantea izaten dela normalean, ez?
-Ziur, dudarik ez daukat horretan. Zuregandik oso gertu eta fisikoki ari naiz, beste mahai batean Ilargia egonen da, nahi duenarentzat Tarot kartak botatzen. Egun on zuri ere bai, Ilargia!
-Kaixo, egun on!
-Zuk tarota irakurriko diezu bisitariei...
-tarota eta gero, baita ere, kirologia, eskuen lineak irakurtzen ditut.
-Zein da, Ilargia, jendeak azkenaldian egiten dizkizun galderak, betikoak? alegia, maitasuna,lana, dirua ala azken honek, diruak, hartu du garrantzia krisi garai honetan?
-Bada, niri gehiengotan, azkenaldian gehien galdetzen didatena, zuk esan bezala, izan da maitasunaren inguruan eta gero, baita ere, nola ez, lanaren inguruan batik bat.
-Bai, eta langabetu ugari izan dituzu zure mahai inguruan?
-Bada, zoritxarrez esateko da, bai.
-Bai, ezta? Aizue, bikote, non dago zuen lanaren muga? Esan nahi dut, igarle eta tarotistaren arteko diferentzia non kokatzen duzue zuek?
-Bueno, bai, nik ez dakit zer esango duen Ilargiak, baina nire ustez tarota da igarkizuna egiteko beste instrumentu bat. badaude hainbat, ez? barrunak, eskuak, eskuen marrak irakurtzea, instrumentu asko daude. Baina bai esango nukeena da igarle batek hori guztia egin dezakeela, bai instrumentuarekin eta baita instrumenturik gabe.
-Bai, ni ere ados nago horrekin.
-Eta, ez dakit, Ilargia eta Mikel, zuen lana burutzen ari zareten une horretan, bata kartetan eta besteak iragartzen duenean, oso albiste txarren bat, latzen bat, zaila izaten da esatea? Bada ez bada gorde egiten duzue? Nola jokatzen duzue?
-Nik, adibidez, zerbait txarra ikusiz gero ere, bada, esan beharrean daukazu, ez? era batean... baina, esateko modua, pixka bat, egin leikezu  suabetu, igual zerbait txarregia ikusten baduzu, ezin duzu esan dena golpean,  egin leikezu berdina, baina beste matiz batzuk emanez.
-Bai, oso garrantzistua  iruditzen zait adieraztea jendeari ez diogula ezeri beldurra izan behar, oso garrantzitsua dela profesionalengana joatea eta profesional horiek formakuntza bat  izan behar dutela eta formakuntza horren parte garrantzitsu bat da, oso garrantzitsua gainera, gauzak nola esan eta gauzak nola adierazi. Oso zaila da gauza txarrak esatea, baina pertsona horrek bere konfiantza guregan jarri du eta bere denbora guri eman digu eta gure erresponsabilitatea da ahal dugun neurrian berari laguntzea  eta laguntzeko baldin bada, zergatik ez esa, ez? Baina oso garrantzitsua da nola esan. Gaixo bati adierazi behar zaio ze gaixotasun duen, mediku batek erantzukizun hori du, baina oso garrantzitsua da nola esaten dion.
-Modua.
-bada, guk ere antzeko lan bat daukagu. Orain, ez badauka inongo konponbiderik, bada, agian ez da bidezkoa esatea, baina konponbidea dagoen bitartean, nola ez.

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

B2
14-09-2011

x61pRelaContWAR

16356728

x61pViewCountWAR

3734

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR