detalle dokuteka-generico-fitxa

50 urte Tourraren gurpilean

Hernaniko Julian eta Arantxa senar-emazteak 50 urte daramatzate Tourrera joaten.

Bideo hau Dokumentu Biltegiko 53. DVDan badago ere, atari honetara ekarri dugu, transkripzio eta guzti.

Transcripción:[+] Transcripción:[-]


Arantxa Aranburu.- Nire senarrarekin ezkondu baino lehenago ere, beste temarik ez zuen eta, ziklistak gora eta ziklistak behera eta, nahi eta nahi ez, beti, beneno pixka bat sartzen joan zen eta gero han ibili gara beti, batera eta bestera, batzuetan Pirinioetan, gero aurrerago ere joan gara… Alpeetara ere joan gara, eta beti horren zale.

Bikote arrunta dira Julian Arana eta Arantxa Aranburu hernaniarrak. Badute, baina, zerbait berezia, seguruenik, beste inork egin ez duena.

A.A.- Euskal Herrian, nik esango nuke, nik behintzat ezagutu dudana, ez. Hori seguru ezetz.

Jesus Loroño tropeletik ihes eginda doa mendian gora. Larrabetzuko igotzaile apartak garaipen handia lortuko du Cauterets-eko gailurrean. 1956.a da, Arantxa eta Julian Tourrera joaten hasi diren urtea.

Kotxe 600 edo famoso horrekin, alkilatu eta lau joaten ginen. Pentsatu nola joaten ginen. Orain beste komodidadeak badaude, baina orduan ez ziren.

Deserosotasunak ez ezik, beste traba bat gainditu behar izan zuen Arantxak, hainbeste gizonezkoren artean, emakume bakarra izan eta arraro sentitzearena.

A. A.- Gu bakarrik urte askotan joan gara, bakarrik, hemengo aldekoak, eta esaten dut, beti gizasemeen artean egoten izaten nintzen. Behin gogoratzen naiz, Tourmaleten ginela, Bahamontesek azkeneko urtea ni nintzela behintzat deitzen, azkeneko urtea, eta gizajoak hola edo hala igo nahi, eta azkenetakoa, eta gure parera ailegatu zen eta “empújame, empújame” esaten zion nire senarrari, eta nire senarrak “bakartuko nauzu, baina lotsatu egiten naiz, zuri bultza egitea”. Zeren badakizu, horrelako figura handia izan eta bultzatzeko esan eta… Horrelakoxeko zera ematen zuen bultzatzea, jendeak ikustea zuk bultzatzen zenuela, beste gauzarik ez, baina…

1966ko Tourra garrantzitsua izan zen txirrindulari euskaldunentzat. Jose Antonio Momeñek laugarren egin zuen sailkapen nagusian. KASek irabazi taldekako sailkapena eta Luis Otaño garaile izan zen helmuga Bourg d’Oisans-en zuen hamabosgarren etapan. Julian eta Arantxak bertatik bertara ikusi zituzten garai haietako txirrindulari onenak.

A. A.- Zer esango dizut, atzera-atzera joanez geroz, ez dakit ba, Geminiani gogoratzen naiz,  Robic eta horiek denak, gero berriz Merckx eta Merckx baino lehenago beste amerikanoa, nola zen, ahaztu ere egiten zaizkit… Lemond, Lemond eta Anquetil ere bai.

Tourrera joaten hasi zireneko urrezko ezteiak egin dituzte aurten, baina tropelari segikako abenturan, ez dute oraindik amaitutzat eman nahi.

A.A.- Hurrengo urtean ere bai, Jaungoikoak nahi badu, hantxe izango gara, eta ahal den arte behintzat, han segiko dugu. Nola edo hala, joango gara, besterik ez bada, bastoiarekin igual, norbaitek eramaten bagaitu, hantxe izango gara gu ere.
 

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

B2
21-12-2006

x61pRelaContWAR

16352244
00.03.05

x61pViewCountWAR

5210

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR