Dokuteka
Elikadura eta umore ona
Elikadurak, zoriona ez bada ere, umore ona lortzen laguntzen omen du. Hala dio dietistak irrati bidez emandako aholku hauetan.
Hiztegi lagungarria
Bekosko dagoenean. Muturtuta dagoenean, haserre. Adibidez: Trini bekosko dagoenean, ez da giro!
Beti eskukadatxo bat frutu lehor. Beti eskukadatxo bat fruitu siku. Adibidez: Dietistaren gomendioa da: beti eskukadatxo bat fruitu lehor eraman gainean.
Dako. Dauka (bizkaieraz). Adibidez: Endikak urtebete dako.
Egualdixa da basikoa. Eguraldia da oinarrizkoa (bizkaieraz).
Eguna ondo fan da eta. Eguna ondo joan da eta. Adibidez: Pozik da, eguna ondo fan da eta.
Esnekiak be baita. Esnekiak ere bai (bizkaieraz). Adibidez: Lekak gustatzen jataz, esnekiak be(re) baita.
Ez dut gura ahaztea. Ez dut ahaztu nahi.
Gaozenian. Gagozenean. Gaudenean (bizkaieraz). Adibidez: Pozik gagozenean itzela da zuen artekoa.
Horrek pe asko itten dau. Horrek ere asko egiten du (bizkaieraz).
Irritu. Haserretu. Adibidez: Joxe irrituta laga duzu.
Jatorduak errespetatu. Eguneko janaldi bakoitza errespetatu. Adibidez: Umore ona izateko eguneko jatorduak errespetatu.
Laburpena xamurra da. Laburpena erraza da. Adibidez: Asko eztabaidatu dute, baina laburpena xamurra da: Sara maite du. Kito!
Murmuina da inportantea. Burmuina da inportantea.
Ordu batak aldera. Ordu batak inguruan. Adibidez: Elizkizuna ordu batak aldera hasi da.
Pasiora urten. Paseora irten (bizkaieraz). Adibidez: Umore ona izateko, egunero pasiora urten.
Sartzen bu. Sartzen badugu. Adibidez: Jatordu bakoitzean fruta sartzen bu, edo arroza, gure umorea asko samurtzen da.
-Amaia, arratsaldeon.
-Arratsaldeon denoi.
-Gaur zoriontsu izateko ez, baina umore ona izateko bai, ez? Ze umore ona izateko elikaduraz hitz egin behar diguzu.
-Hori da. Baina komentatu duzun moduan, eguraldia da basikoa, ba berak ematen dizkigun bitaminak, eguzkiak ematen dizkigun bitaminengatik eta gero ba…inguruak era laguntzen du, ez? Gehienbat musikak ere baita ze jarri duzuen musika horrekin jada gerria ere dantzan, ez? Mugimenduan, horrek ere asko egiten du.
-Normalean, behintzat, eguraldiak asko laguntzen du, normalean, Eliri bai, niri elurra gehiago gustatzen zait, baina, tira! Eta musikak bai, musikak izugarri laguntzen du.
-Orduan, janarekin bueltan, jatorduak errespetatu behar dira. Zeren ikusten badugu jatorduak falta egiten direla, adibidez, gosaria, egin dugun baraualdiaren ondoren gauean, irritu (haserretu) egiten gara. Hori jada ez dugu gosaldu behar den moduan eta hamabiak ordu-batak aldera gaude irritu, haserre, askotan, lan-erritmoa eramatea zaila izaten da. Horregatik, askotan, jatorduak errespetatu egin behar dira, zergatik guretzat argi dagoena da burmuina dela inportanteena, ondo mantentzea, gure burua ondo elikatuta edukitzea, ez? Erabiltzen duen gasolina bakarra da azukrea eta azukrea eta umorea oso erlazionatuta dago. Kalitatekoa izan behar da azukre hori. Gehienetan, fibratan aberatsa, hor daukagu arroza, ogia, pasta, lekaleak, frutak, freskoak, fruta sekoak, gehienbat hor, zergatik txokolatea sekula ez da falta, umore txarrarekin edo triste gaudenean, ez? Txokolatea bai, egunero posible da, baina gure dieta baldin bada organizatuta ondo, ondo errespetatuta jatordu guztiak eta jatordu bakoitzean sartzen badugu arroz-razio (anoa) hori, ogi-razio hori, lekale hori edo fruta hori, asko samurtuko du gure umorea eta gure poztasun horretan. Ez dugu ahaztu behar triptofanoekin, triptofanoa da aminoazido bat eta triptofanoak lasaitu, umorea hobetu… beste modu batera ikusten ditugu gauzak, ezta? Triptofanoak non dago? Bada, platanoan, adibidez. Aguakatean, piñan, baina gehienbat platanoan, platano heldu honek egunero hiru fruta-pieza jan behar dira, bada horietako bat behintzat platanoa baldin bada, hobeto. Kosk egiten zaionean platano horri lasaitu egiten gara, dultze-puntua dauka, azukrea dauka, baina dauka triptofanoa. Fruitu lehorrekin ez ahaztu. Ze fruitu lehorrek dauka burmuin forma? Buruan forma? Intxaurrak.
-E…intxaurrak, bai.
-Bai? Ez ahaztu fruitu lehorrekin, beti eskukadatxoa fruitu lehor arratsalde erdian. Etxera lasai egoteko, umore onarekin egoteko, eguna ondo joan da-eta. Eta esnea eta esnekiak ere badaukate triptofano hori eta arrainak ere bai.
Orduan, laburpena samurra da: eguraldiak beti lagundu egiten du, eguzkiarekin kontaktuan, kanpora irten, paseora irten, oinez ibili, naturak ematen dizkigun janari…zuzeneko janari horiek aprobetxatu, kolore askoko janariak: laranjak, horiak, berdeak, barazki asko, fruta asko, fruitu lehorrak eta lekaleak. Horixe da.
-Hori da sekretua.
-Zoriontsu izateko edo umorea izateko.
-Umore ona izateko, behintzat, bai, e? eta Maider bekosko jarrita dagoenean platano bat ekarriko diogu Maiderri eta gero, intxaur batzuk, ezta, Amaia?
-Hori da, baina beti lagundu ere baita ingurukoei zergatik askotan ez da baten lana bakarrik. Inguruak jada irribarreekin daudenean paperarekin zaudenean, disgustu batekin zaudenean, buelta ematen badiozu problema horri dena hobeto ikusten da. Orduan ez da baten lana, denon artean egin behar den lana da. Denok eduki behar duzue hor, ofizinan, mahaian, fruitu lehortxo batzuk, platanoa, frutak, e? Hainbeste makinatik buelta, kafea edan beharrean horrenbeste, ba, fruta-makinara joan.
-Badirudi begiratu egiten gaituzula edo ikusi egiten gaituzula nonbaitetik.
-Denak ibiltzen gara igual-igual.
-Denak ez, eta txokolate-tableta horiek ez.
-E! Bai! Txokolatea egunero, bi ontza.
-Ontzaren bat, A! Bi ontza, bale!
-Bi ontza, baina txokolate beltza, %70 kakaoa daukan hori. Ahoan desegin, suabe-suabe, plazera da.
-Ederki ba, Amaia, eskerrik asko.
-Gero arte denoi.
-Agur.
