detalle dokuteka-generico-fitxa

Nobel saria salgai

Ikusi izan dugu Oskar sariko eskulturak saltzea, baina Nobel sariko domina saltzea? Hori egitea erabaki zuen Medikuntza edo Fisiologiako Nobel saria jaso zuen James Watsonek.

Euskadi Irratiko Norteko Ferrokarrila programan eman dute horren berri.

 

 

 

 

 

 

 

Irudia: Isaac Fryxelius, Pixabay

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Galdera bitxi bat: zer egingo zenuke Nobel sariarekin? Arraroa da, ezta, hori galdetzea. Noizbait entzun izan dugu galdera hori, baina Oskarrei buruz, zinemako Estatu Batuetako sariei buruz. Oskarra bada estatua txiki bat, urrezkoa edo urreduna, behintzat, oso ondo ez dakit, eta, zergatik ez, saldu egin daiteke. Baina Nobel sari bat? Nobel saria ere zerbait fisikoa bada, domina bat jasotzen du irakasleak edo irabazleak; hori eta diru pila bat, noski. Baina ematen duen ospea eta errekonozimendua, nire ustez behintzat, handiagoak dira; barkatu, askoz handiagoak dira dominaren eta diruaren balioak baino. Hori uste nuen nik, behintzat, eta horregatik harritu nau albiste batek. James Watsonek –DNAren egitura aurkitu zuen Watson ezagunak– bere Nobel saria saldu egin nahi du.
    1962an jaso zuen Medikuntzako edo Fisiologiako Nobel saria Francis Crick eta Maurice Wilkins-ekin batera. Watson eta Crick bikote ospetsua, hain zuzen ere, egin ziren, ba, DNAren egituraren aurkikuntzagatik.
    86 urte dituela bere domina saldu nahi du, edo, zehazki esanda, enkantean jarri nahi du. Nobel sari baten domina saltzen duen lehendabiziko irabazlea da, hori esan dute behintzat. Baina horrekin ez dut esan nahi ez denik beste nominarik inoiz saldu, baizik eta irabazleak berak bere domina saltzen duen lehen aldia dela; alegia, beste domina batzuk saldu dira irabazlea hil ondoren. Adibidez, Crick-en domina saldu zen; 2004an hil zen Crick eta bere domina enkantean jarri zuten eta 2.200.000 dolar eskuratu zuten horregatik.
    Orain Watson berak jarriko du domina enkantean Christie enkante-etxean eta diotenez, 2 milioi eta erdi dolar, edo hortik gora, espero dute lortzea horrekin. Diru hori hainbat erakundetara joango da: Chikagoko unibertsitatera, Cambridge Unibertsitateko Clerk College-ra…

(Euskadi Irratiko Norteko Ferrokarrila irratsaiotik hartua)

detalle2

Docuteca

A2
04-12-2014

x61pRelaContWAR

16346629
00:02:20

x61pViewCountWAR

6101

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR