detalle dokuteka-generico-fitxa

Zein da mediku forentseen lana?

ETB1eko bideo honi esker Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundea ezagutuko dugu.

Mediku forentseen lana gorpuen azterketa baino gehiago dela erakutsiko digute: Euren ikerketa eta emaitzak oso garrantzitsuak dira epaileentzat.

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

ESATARI NESKA. Euren ikerketa eta emaitzak berebizikoak dira epaileentzat, mediku forentseen lana, hildakoen azterketa baino gehiago da eta gaur gertutik ezagutuko dugu lan berezi hori.
Orotariko auzietan behar izaten da euren esku-hartzea, lan-istripuetan, adin txikikoen abusu-kasuetan, bortxakeria matxistan, jendearen ezintasun-maila ebazteko ardura ere izaten dute, epaileek euren txostenak behar dituzte.
ANGEL ALMEDA. Gure gizarteak ez du onartzen edozein eratan hiltzea, orduan jakin behar dugu zergatik gertatzen diren e … heriotzak.
AINARA SODUPE. Epaileei laguntzen diegulako ba prozesu justua izateko.
ESATARI NESKA. Era berean laborategian aztertzen dituzte epaiketetan berebizikoak izan daitezken proba eta zantzuak. Gorpuak ere mapak dira eurentzat, gordetzen dituzten erantzunak aurkitu behar dituzte, eta maiz autopsia batek ikerketa osoa irauli dezake. Euskadin iaz bostehun autopsia egin ziren bortxakeria agiri zuten heriotzak argitzeko.
ANGEL ALMEDA. Gaur badaukagu zenbait e … gaixo ikusteko, ez dakit e … hiru trafikozko istripuak eta etxeko biolentzia edo indarkeria ikusteko ere bai badaukagu bi pertsona hauek. Ditugun kasuak dira bai zibil arlokoak edo penal arlokoak, e … zigor arlokoak. Hartzen dugu pertsona eta azterketa egiten dugu eta galderak eta historia kliniko osoa ere bai egiten dugu, eta azkenean horrekin batera egiten duguna da txosten bat, eta txosten hori epailera bidaltzen da, eta gero epaiketa bat egiten da. Eta epaiketa horretan batzuetan deitzen digute, ba hor epailearen aurrean testimonio ematera peritu bezala.
ESATARI MUTILA. Euren bulegoetara biktimak zein erasotzaileak sartzen dira, adin guztietako jendea.
AINARA SODUPE. Ba erasotzaileekin tratua, depende zer nolako bueno delitua egin duten. Zailena normalean umeen balorazioa da, e? Hunkigarriena delako, e … kontuz handiagoa izan behar duzulako ….
ESATARI MUTILA. Lagin batzuk etorri dira laborategira.
LUIS MANUEL LORENTE. Trafiko-istripu bateko laginak dira. Gidaria bertan hil da eta aztertu behar dugu toxikorik hartu duen, alkohola edo drogaren bat.
ASIER SANCHEZ. Urtero mila kasu sartzen dira laborategi honetara 77.000 analisi egiten dituzte. Emaitzak ezinbestekoak dira epaiketan.
ESATARI MUTILA. Mediku forentseek edozein ezbeharretara eta krimen eszenetara joan behar dute gorpua altxatzera, eta gero autopsia egiten diote erantzun bila.
ANGEL ALMEDA. Jaso eta gero, hemen, kamara izoztuan sartzen ditugu, autopsiaren zain. Hemen ikus dezakegu bat. Sala honetan sartzen da gorpua eta gure e … lankideek egiten dute autopsia.
ASIER SANCHEZ. Orain lanean daude, ezta?
ANGEL ALMEDA. Momentu honetan badaude lanean, orduan ezin dugu sartu. Hau da lekua autopsia egiteko. Hemen jartzen da gorpua eta e … nahiz eta krimenaren lekuan edo altxatzearen lekuan e … susmagarri bat edukitzea, baina gero hemen egiten da ikerketa osoa eta ateratzen dira gorputzetik hainbat laginak gero ikasteko.
ESATARI MUTILA. Laginak tratatzen dituzte mikroskopioarekin hobeto aztertzeko. Prozesu sakon honen ostean, kasuak guztiz bestelako norabidea hartu dezake.

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

C1
05-11-2014

x61pRelaContWAR

16346135
03:46

x61pViewCountWAR

3970

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR