Facebook eta Apple konpainiek beren langileei obuluak izozteko eskaintza egin diete

Facebook eta Apple konpainiak lana eta familia uztartu nahi duten beren langileei, emakumeei, laguntza eskaini diete. Laguntza honek eztabaida handia sortu du. Izan ere, emakume horiek euren obuluak izoztea eskatzen badute, enpresak finantzatu egingo die izoztearen kostua.

Facebook eta Apple konpainiak lana eta familia uztartu nahi duten beren langileei, emakumeei, laguntza eskaini diete. Laguntza honek eztabaida handia sortu du. Izan ere, emakume horiek euren obuluak izoztea eskatzen badute, enpresak finantzatu egingo die izoztearen kostua.

Proposamenaren aurka dauden batzuek, CNN katea kasu, diote enpresek emakume horiek akuilatzen dituztela lanari lehentasuna emateko amatasunaren kaltetan. Beste batzuek ondo hartu dute proposamena:hala emakumeek emankortasun handiena duten garaian beren lana sendotuko dute amatasunari uko egin gabe.

Facebook-ek idatzi ofiziala kaleratu du esanez abantaila pila bat eskaintzen dizkiela beren langileei eta izozte-tratamendua finantzatzea onura horietako bat dela.

Silicon Valleyren proposamen honek bertan emakume gehiagok lan egitea du helburu. Applek aurreko hilabetean emandako datuen arabera, langileen artean 10etik 7 gizonezkoak ditu. Guztira 98.000 lagunek lan egiten dute Applen. Goi-karguetan %72 dira gizaseme. Antzeko datuak ditu Facebook-ek ere: munduan dituen langile guztien artean ia 10etik 7 dira gizonezko. Teknologiari lotutako lanpostuetan %85 dira gizon. Eta kudeaketa-alorrean % 77.

Bi enpresa hauek lehendik ere badituzte gisa horretako laguntzak. Facebook-ek bonoak ematen dizkie guraso berriei: 4.000 dolar. Applek, berriz, amatasun-baja ordaintzen die 18 astez.

Facebook hasi da, eta Apple 2015ean hasiko da

NBC News telebista-katea izan zen obulu-izozteari buruzko berria ematen aurrena, eta Facebook-ek adierazi du telebista horretan aipatutako finantziazio-eskaintza urtarrilaz geroztik daukatela eskura langile-emakumeak. Applek, aldiz, datorren urte-hasieran jarriko omen du abian.

Adinak aurrera egin ahala obuluak hondatzen hasten dira, 28-30 urtetik aurrera edo. Beraz, emakumeak 30 urte edo betetzen dituztenean, erabaki egin behar dute: orduan izan ama ala amatasuna atzeratu. Obuluak izoztuta, hauen kalitatea ez da gutxitzen.

Obulu-izozteak 20.000 dolar balio du hortxe-hortxe. Izan ere, obuluak estimulatzeko bi ziklo behar dira, gero hortik laginak hartzeko. Eta osasun-aseguru estatu batuarrek ez dituzte kostu horiek beren gain hartzen. 

 

_________________________________________________________________________

 
Zer iruditzen zaizu enpresek euren langile-emakumeak beren obuluak izoztu ditzaten sustatzea?

•    Bikain. Hala emakumeek ez dute lanaren eta amatasunaren artean zirt edo zart egin beharko.
•    Ez ondo ez txarto. Hobe lukete umeen zaintzan gizonezkoen parte-hartzea sustatzea.
•    Txarto. Emakumearen obuluak emakumearen ardura da, ez enpresarena.


__________________________________________________________________________

 

Zein da zure iritzia? Irakurri dituzun hauetatik zein da gertuen dagoena?

 

 

 


B2
03-11-2014
16346086
4917