detalle dokuteka-generico-fitxa

Zer entzun, halako adimena duzu

Diotenez, lotura omen dago gure musika-gustuen eta adimenaren artean. Eta lotura hori neurtzeko, aplikazio bat ere asmatu dute. Entzun Euskadi Irratiko irratsaioa eta ea zer iruditzen zaizun teoria hori.

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Bueno, e… pertsonaren inteligentzia-maila, entzuten duen, pertsona horrek entzuten duen musikaren arabera neurtu dute. Virgil Griffith aplikazio eta software egileren gizon honek egin du horretarako neurgailu berezi bat, taula bat. Taula horretan esango duen, inteligentzia musikarekin, aditzen den musikaren arabera neurtu du.
 

Ikasle amerikarrekin egin dute proba, lehenik eta behin, eta emaitzen arabera, Kaliforniako Teknologia Institutuko mutilak, neska-mutilak, omen dira azkarrenak. Eta orain jakin nahiko duzue zer den aditzen dutena, noski. Bueno, ba gehienbat Radiohead, Bob Dylan, The Shins, U2, edota Counting Crows. Beatles, Coldplay eta Red Hot Chili Peppers ere entzuten dituzte segituan, baina, bueno. Inteligenteenak horiek, aipatu horiek.
 

Gero erdi-mailakoak, alegia, hain azkarrak ez diren horiek, Pink Floyd, Pearl Jam, AC/DC, edota System of a Down. Eta motzak direnik ez dugu esanen, baina ez omen dira oso azkarrak Beyonce, Lil Wayne, edota The Used aditzen dituztenak.
 

Alegia, zer entzun, zer aditu, halako azkarra izan. Noski, ez pentsa, guk Counting Crows jarriko dugu, badaezpada ere, zein eta nork ez du azkarra izan nahi.

detalle2

Docuteca

B1
27-10-2014

x61pRelaContWAR

16346009
00:01:26

x61pViewCountWAR

7687

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR