detalle dokuteka-generico-fitxa

Zer egin mendian galduz gero?

Euskal Herria Zuzenean saioko atal honetan Ana Lopez larrialdi teknikariarekin izan da Odei Esnaola, Gasteizen, mendian galduz gero zer egin jakiteko.

Telefono mugikorrean bateria beteta izatea garrantzitsua da, besteak beste!


HIZTEGI LAGUNGARRIA

 

AHOLKUAK EMAN.- Dar consejos.

ERAGINA EDUKI/IZAN.- Influir.

LARRIALDI-TEKNIKARI.- Técnico de urgencias.

PERRETXIKO BILA JOAN/PERRETXIKOTARA JOAN.- Ir a buscar setas.

SARRI.- Askotan. Muchas veces.

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Berriemailea.- Garai honetan sarri gertatzen dira halakoak, perretxiko bila joan eta galtzen den jendearen kasu asko izaten dira. Horregatik gaur Odei Eusko Jaurlaritzako larrialdi-teknikari batekin egotera bidali dugu eta horrek hainbat aholku eman dizkigu mendian nola ez galtzen jakiteko.
Odei Esnaola.- Teknologia inoiz baino eskurago daukagu. Hala ere, oraindik jendeak galtzen jarraitzen du. Ez da hala, Ana?
Ana Lopez.- Bai, mendizale gero eta gehiago gaude, mendira jende gehiago ateratzen da eta horrek ere eragina dauka. Baina garai honetan eragin handiena daukana da perretxikoen bila joaten den jendeak ez duela esaten nora joaten den eta gero galtzeko arrisku gehiago dago.
Gero eta gehiago ateratzen gara mobilarekin, ez? Orduan, mobilerako bateria betearekin joanda eta daude aplikazio batzuk… guk erabiltzen dugu bat Alpify deitzen dena, Alpify, nahi duten bezala, eta oso interesgarria da eta guretzat lagun onena jendea bilatzeko, ze aplikazio hori jaitsita, pizten badugu mendira joaten garenean, beti jakin dezakegu non dagoen pertsona hori.
Odei Esnaola.- Zer da egin behar ez dena behin mendian norbera galduta ikusten bada?
Ana Lopez.- Bueno, lehenengo gauza, eguraldi txarra baldin badago, eta horretarako Euskalmet daukagu, ez dugu eguraldi txarrarekin joan behar. Eta ura eraman, arropa eta oinetako egokiak, ez nekatu gehiegi, e? gure neurriak neurtu, jakin noraino ibili dezakegun (gaitezkeen).
Perretxikoen bila joaten den jendea… denbora pasatzen zaio eta ez da konturatzen, baina oso inportantea da gaua iritsi baino lehen kotxeraino iristea. Gaua erortzen denean oso zaila da jendea bilatzea eta gainera, normalean, perretxikoak egoten dira baso-lekuetan eta hor oraindik zailagoa izaten da.
 

detalle2

Docuteca

B1
23-10-2014

x61pRelaContWAR

16345968
01:53

x61pViewCountWAR

9714

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR