Dokuteka
Gerritik behera elbarri zegoen gizon bat oinez hasi da, usaimen-zelulak transplantatuta
Darek Fidyka poloniarra elbarri zegoen, 2010ean sartu zioten labankada baten ondorioz, eta ez zuen ematen egoera horretatik ateratzeko itxaropenik zegoenik. Orduan, aspaldi ikertzen ari ziren tratamendu batekin probatu zuten, sudur-barruko usaimen-zelulak transplantatuta bizkarrezur-muinean. Handik sei hilabetera lehen pausoak eman zituen, barra batzuei helduta eta fisioterapeuta baten laguntzarekin. Bi urte pasatuta, Darek errehabilitazio-zentrotik oinez atera daiteke. Gainera, maskuri eta hesteetako sentsazioak ditu berriro, eta baita zenbait sexu-funtzio.
Ikerketa zuzendu duen Geoff Raisman irakaslearen hitzetan “hau gizakia ilargian oinez ikustea baino handiagoa da”, eta oso urrats garrantzitsua da munduan dauden hiru milioi elbarrientzat.
elbarri = paralítico
labankada = navajazo
itxaropen = esperanza
usaimen-zelula = célula olfativa
bizkarrezur-muinean = médula espinal
maskuri = vejiga
heste = intestino
