detalle dokuteka-generico-fitxa

Maria, euskaldun berri autodidakta

Hogeita bi urteko greziar honek Internet bidez ikasi du euskara, modu autodidaktan.

Bere kasa euskara ikasi duen Jose Miguel Ramirez kolonbiarrari zuzentzen zaio bideoan Maria.

Kontuan izan Nolako euskara-ikaslea zara? izeneko ataza duzula eskura, bideo honen gainean hainbat proposamen dituena.

Euskadi Irratian Maria Spantidiri egindako elkarrizketa entzun nahi baduzu, hementxe duzu.

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Kaixo guztioi eta ongi etorri nire youtube kontu berrira. E … Marietxe naiz hogeita bi urte ditut, Greziakoa naiz eta euskara ikasten dut nire kabuz. E … orain dela bi urte hizkuntzen auto-ikaskuntzaren munduan sartu nintzen, e … gaztelaniaz …, gaztelania ikasten hasi nintzen eta orain euskara ikasten ari naiz, e … hamar bat hilabete daramatzat eta asko gustatzen zait, oso hizkuntza desberdina iruditzen zaidalako, bai gramatika aldetik eta bai lexiko aldetik, Europako beste hizkuntzekin konparatuta.
E … Kolonbiako euskaldun berriaren bideoa, bueno, Jose Miguelen bideoa ikusi dut eta esan behar dut, e … harrituta geratu naizela. Jose Miguel, zorionak. E … bueno ikusten duzunez, euskal … , Euskal Herritik kanpoan badaude euskaldun berri autodidaktak, bueno ez daude asko, baina pixkanaka-pixkanaka agertuko direla uste dut.
E.. bueno nire euskara-maila ez da oso ona, ez da zurea bezalakoa, baina esaten duzun bezala, Euskal Herri, Euskal Herrira joan behar barik, behar gabe, e … ikas daiteke euskara. E … bueno, ez da ezinezkoa. E … ni ez naiz inoiz Euskal Herrian egon, interneten bidez ikasten dut, ez daukat inolako euskarazko libururik, e … baina gaur egun euskara ikasteko aukera pila bat daude interneten. Adibidez, niri gustatzen zaidan  … webgune bat, “mintzalagun.com” da. Oso ona delako … gauza berriak ikasteko denbora gutxian, eta gero “aprendereuskera.com”, Santurtziko Udal Euskaltegiaren orrialdea, ba oso erabilgarriak dira niretzat, eta horietaz aparte, ba, irratia, youtube, euskal musika, mmm skype, bueno, asko laguntzen didate.
E … baina bueno, egia esateko, beste pertsonekin euskaraz hitz egiten dudanean ba pixka bat urduri jartzen naiz, baina bueno, inor ez da perfektua.  … eta zer gehiago a!, askotan jendeak galdetzen dit “Zergatik ikasten ari zara euskaraz hitz egiten?", eta bueno nire historia euskararekin ez da luzea. E … duela urte bat inguru, hau da 2013ko udan, neska euskaldun bat ezagutu nuen, … eta lehen aldiz euskaraz hitz egiten zuela entzun nuenean, ba bene-benetan txundituta geratu nintzen. Nire buruari esan nion “Zein ederra den. Ez dut tutik ere ulertzen, baina entzutea asko gustatzen zait.” Eta bueno minutu batzuk geroago euskara ikastea erabaki nuen, eta hau da nire historia euskararekin.
Bueno, euskara ez da munduko hizkuntzarik errazena baina edozelan, edozein hizkuntzetan zailtasunak daude, ezta? Hizkuntza bakoitzak bereak ditu. E … bueno, merezi du.
E … zer gehiago? Ez dakit zer gehiago esan, orduan eskerrik asko bideo hau ikusteagatik eta besterik gabe, mua! agur.
 

detalle2

Docuteca

B1
17-09-2014

x61pRelaContWAR

16345390
04:35

x61pViewCountWAR

3546

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR