detalle dokuteka-generico-fitxa

Norteko trenbideari

Xabier Leteren ahotsean, Txirritaren bertso ezagunak.

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Xabier Lete. Txirrita jaio eta handik(an) zazpi bat urtera egin ziren Norteko Ferrokarrileko obrak. Eta Xenpelarrek ere ezagutu zituen. Eta biek idatzi zuten horri buruz, baina pertsona diferenteak zer-nola ziren pixka bat ikusteko, talante (aldarte) desberdinekoak, ez baita aski esatea Xenpelar eta Txirrita, Txirrita eta Xenpelar.  

Bertsolariak ziren. Oso famatuak izan dira, eta gainera, gaiarekin askotan berdintsuak. Egin zituzten baina bazuten halako kutsu eta toke diferentea. Esate baterako, Xenpelarrek trenbidearen arazo hori kontatzen digunean dena kaltez eta gauza txarrez beteta kontatzen digu. Frantses teknikoak etorri zirela obrara, ekarri zituztela beren andreak eta andregaiak eta amoranteak; haiekin oheratzen zirela, ez dakit zer istorio… Morala galtzen ari zela, eta abar. Dena txarra.  

Alderantziz, Txirrita salado bat zen, grazioso bat. Txirritarentzat dena ona, dena ona aldaketa horiek denekin… Eta orduan, egin zizkion bertso batzuk Norteko Trenbideari, eta entzun ditzagun.     

 

Mila zortzireun irurogei ta
zazpigarrengo urtian
lenengo trena ikusi nuen
Españiyako partian;
bide pixka bat bistan pasa ta
iñoiz sartua lurpian,
perra berriyak erantsi dizte
andikan orain artian.

Modu orretan jarri zuenak
Norteko ferrokarrilla
jakinduriya aundiya zuen
entendimentu abilla;
gizonik ezin asi liteke
zaldi obiaren billa,
goizian irten Irundik eta
illuntzerako Madrilla.

Linea orrek badauka zenbait
tunel, zubi ta erriyo,
bi biderekin ipiñi dute
sekulan baiño berriyo,
elektrikako indarra eta
orrenbeste guardarrayo,
gau eta egun gelditu gabe
beti zerbaiten karrayo.

Trenera lasai balijuake
egiñagatik zartzera,
iyo bidiak ederrak dauzka,
kotxian aixa sartzen da;
amar legua bide pasa ta
ordu beteko etxera,
lengo segunda bezin ederra
dago oraingo tertzera.

Eseri aulki ederrak eta
beste gauza bat on-ona,
ezertarako beartzen bada
kotxe bakoitzak komona;
lenguan antxen ikusi nuen
larogei urteko amona,
frantses-euskaldun buruzuri bat,
Benta Berriko monona.

Karbonerarik ez dute bear,
fogonerorik ain gutxi,
or bear dena begiyak erne
eta llabiari eutsi:
abiyatzian iriki eta
allegatutzian itxi,
gau eta egun gelditu gabe
dabil txistu ta irrintzi.

Gizon abilla zen elektrika
sortu zuben maisu ori,
pixka-pixka bat arek graduak
bajatu zizkan subari;
orain indarra leku askotan
kentzen diyote urari,
garai batian merke zan baiña
gaur baliyo du ugari.

Ola esanaz ur irakiñak
egiten zuen negarra:
prezisu al da beti kalderan
kiskaltzen egon bearra?
Ez daukat beste alimenturik,
sua, kia ta txingarra,
ongi miatzen baldin banauzu
otzian badet indarra.

Berari beira jarri zitzaion
zabaldurikan besuak,
arrazoi ori ontzat artu du
elektrikako maisuak:
"Badakit zure gau ta egunak
dirala lastimosuak,
ori egiya esan badezu
itzaliko dira suak".

Nere munduko jakinduriya
izan da oso azala,
Jaungoikuari eskatzen diyot,
arren, argitu nazala;
garai batian ez genekiyen
elektrikarik bazala,
orain ur otzak dabilki trena
len irakiñak bezala.

garai batian ez genekiyen
elektrikarik bazala,
orain ur otzak dabilki trena
len irakiñak bezala.

(Jose Manuel Lujanbio "Txirrita")

detalle2

Docuteca

C1
12-08-2014

x61pRelaContWAR

16345190

x61pViewCountWAR

5429

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR