detalle dokuteka-generico-fitxa

Tankiniak ezagutzen dituzu?

Udan eramango diren tendentziak azalduko dizkigu Paula Garaialdek.

Tankiniei buruz ere aritu da; erdi bikini, erdi bainujantzia dira, eta kirola egiteko aproposenak ere bai, antza.
 

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Uxue Arbelaitz.- E … Paulak ekarri dituen proposamen batzuk, zer .. zer eramango da? Ohiko bikinia, beti betikoa bai, ez?
PAULA GARAIALDE – Bai, ohiko bikinia beti dago modan, gainera badakizue beltza izaten dela urtero ere ba tendentzia aukeratuena.
U.A.- Beltza.
P. G. – Normalean, ba bueno, gainera hasiera honetan, gainera kontuan izan behar dugu Aste Santua hor dagoela, oraindik ez dugula kolorea azalean, beraz aukerak izaten dira normalean ez hain arriskutsuak. Normalean, ba, beltza izaten da beste aukera bat, kolore ilunak, gero udara iristen denean ba bueno, kolore alaixeagoak edo zuria ez? Izaten dela e … Aste Santuko betza, udan e … bilakatzen da, ez? Baina bueno, hola aipatzeagatik ekarri ditugunen artean, ba beharbada …
U.A.- Bai, zer dugu gure erakusleihoan, ea?
P. G.  – Ba beharbada formari buruz hitz egin dugu, ez?
U.A.- Bale
P. G. - Forma klasikoenak izaten dira: bikinia, ezaguna dugun bikini arrunta.
U.A.- Bai.
P. G. – Normalean gainera gehien erabiltzen den forma izaten da, bestetik trikinia; aurten oso modan dago. Urtero etortzen da baina gero hondartzetan ez ditugu hainbeste ikusten ze azkenean ez zaigu gehiegi ikusten …
Jaime Otamendi.- Badaukazu adibideren bat Paula? Trikini adibide bat, faborez
P.G. – Benga hauxe. Pamela Andersonen  trikinia  ja ja ja ja. Bueno sexia da oso.
U.A.- Bai baina horrek gero eguzkia hartzeko eta ez du balio ez?
P. G.  – Bueno, marrak utziko dizkigu, ez? Arrastoak baina horiek ere modan daude, e?
U.A.- A bai?
P. G.  – Bai  ikusi ditugu pasarela askotan ere, ba bueno arrastoa … ez da hola trikinia.
U.A.- Eguzkiaren arrastoa?
P. G.  – Bai, gainera trikini hau nahiko txikia da beraz izaten du, izaten duen e .. zona bakarra ez dena beltzaran jarriko, ba izango da ba sabel aldea ez? Baina bueno …
U.A.- Zer ?, zer?
Gonbidatua.- Pamela Anderson hor ez dela sartzen.
P. G. – Non? Hemen edo goian? Jaja
G.- Goian.
P. G.  – Bueno hau izango litzateke…
G.- Hori izango litzateke zientzia fikzioa.
P. G.  -Bai egia esan txikia da bai, oso. Baina bueno, trikiniak, normalean ez dira oso polit gelditzen ba bular handiak baldin badituzu, ez? Ze nahiko itsusi gelditzen da beraz, hobe ba gorputz fina baduzu eta bular gehiegirik gabe. Beste aukera bat izango litzateke tankiniak.
U.A.- Tankiniak
P. G.- Aurten, bai, aurten tankini asko ikusiko ditugu
J.O.- Tankiniak, tankiniak ja ja
P. G.- Tankiniak, tankiniak …
J.O.- Edaria ematen du, tankini bat har dezagun
P. G.- Tankini bat, adibidez hau izango litzake tankiniaren goi zatia. Zergatik deitzen diogu tankinia? Ba normalean erdi bideko gauza bat izaten da, ez da bikini arrunta eta ez da bainu jantzi osoa. Orduan hau izango litzateke tankini bat, atzetik irekia da eta kamiseta edo short antzeko zer edo zer ez? Oso erosoak dira kirola egiteko normalean ba askoi  gustatzen zaigu hondartzara joaten garenean  eguzkia hartu eta kirola egitea ezta? Horrelakoa, horrelako aproposa oso, proposamenak oso, oso gomendagarriak dira.
U.A.- Eta hori, horri behe aldean jarri diezaiokezu edozer
P. G.- Bai edozein kulero edo edozein zati, eta gero bestetik betiko bainujantziak, niri ikaragarri gustatzen zaizkidanak, gainera oso dotore gelditzen da, finak dira.
U.A.- Bai, berriz hasi gara bainu jantziak ikusten, e?
P. G.- Niri  asko gustatzen zaizkit. Iruditzen zait beti ba aukera oso, oso ederra ez? Kasu honetan ekarri duguna, ez dauka tirarik, ze beti ba bueno badakizue e . momentu honetan “pin-up” estiloa ba nahiko modan dagoela, beraz ba bueno ba honek oihartzuna dauka.
J.O.- Beldarrain emozionatuta daukazu e …  zera honekin, ez?
U.A.- Bai, ez?
P. G.- Polita da oso.
G.- Oraintxe zuzenean probatu nahi dut.
P. G.- Nik, nik uste dut proposamena oso dotorea dela hondartzarako eta normalean gainera beti ikusten ditugu adineko emakumeetan, baina gazteok ere jarri ditzakegu horrelako, horrelako bainujantziak eta gainera ez du galtzen, ze askoentzat ez bada bikini oso txikia, bikinia txikia bada sexia da eta horrelako jantzi …  e … bikini … osea, esan nahi dut bainujantzia, ez. Ba bai, hau oso sexia da e? Oso polita da. Orduan, hori izango litzateke aurkitu ditzakegun …
U.A.- Gizonezkoentzat ekarri duzu bat, ezta?
P. G.- Bai, gizonezko kasuan bat ekarri dut.
J.O.- Ea, Pagadi, ea Pagadi.
P. G.- Berdea, esperantzaren kolorea.
J.O.- Ondo, ondo ez?
Pagadi.- Poltsikoak dauzka, Paula?
P. G.- Poltsikoa atzeko aldean, txanponak sartzeko edo pilota, paletan baldin bazaude edo…
P.- Ni gutxi paletan baina gutxienez kanbioak edo tabakoarentzat…
P. G.- Zergatik horrelako, zergatik horrelako ….
U.A.- Baina gero uretarako eta ….
P.- Bai, bai.
P. G.- Txanponak edo zer edo zer. Horrelako proposamena zergatik? Nik gorroto ditudalako piratak. Mesedez, ez. Mesedez, ez.
P.- Hori debekatu. Change.org bat egin behar da galtza piratak debekatzeko.
G.- Aurka
P.- Bai aurka
P. G.- Mesedez.
U.A.- Txorkatilarainokoak horiek.
P. G.- Oso itsusiak dira
J.O.- Piraten kontrako ligakoa zara zu ere, Paula.
P. G.- Bai, bai.
J.O.- Ze De la Maza ere hala da, Pagadi ere bai. Eta beste bi melokotoi hauek ez dakit, baina …
Gonbidatua 2.- Nik holako antzeko zer edo zer osea ke
G.- Baina aber, baina aber, baina piratak non ikusten, hemen ikusten dira hondartzetan jendea beherainoko…
U.A.- Bai.
P. G.- Bai, tamalez bai.
G.- Ilegalizazioa, ilega … hori ilegalizatu behar da, fuera!
P. G.- Bai, hori oso itsusi gelditzen da, galtzontziloena ere ez.
J.O.- Eta galtzontziloak e … barnetik?
P. G.- Ez, mesedez, ez
J.O.- Baina hori asko ikusten den zerbait da
P. G.- Bai, baina ez, kendu galtzontziloak eta utzi dena libre, lasai, bainujantziak izaten du horrelako forrotxo bat …
U.A.- Baina arazoa hori da, ez al da, mutilak, ez al da arazoa egun e .. forrorik gabeko bainujantziak egiten dituztela eta horregatik…
G2.- Forroa behar dute, behintzat.
P. G.--Baina forroa behar du
G2.- Forroa behar du
J.O.- Baina hori ez da forroa ez?, hori …
U.A.- Bueno.
P. G.— Bai, bueno ez dakit. Mandarinak gordetzeko sarean edo baina bueno, kasu honetan nik uste dut…
J.O.- Astakeria, astakeriarik gabe esatea nindoan, e?
P. G.- Beraz, hau proposamena, klasikoa da.
J.O.- Horrek euskaraz izena duelako, baina, tira…
P. G.— Klasikoa da, baina niri ikaragarri gustatzen zaidan e … modeloa da ez? Erosoa da, kirola egiteko aproposa, eta bestela ba bueno, badaude italiarrek asko erabiltzen dituzten ba galtzontzilo antzeko zer edo zer, ba bueno, baina bueno horiek ere nahiko arriskutsuak dira. Beraz ziur egon nahi baldin baduzue, horrelako proposamena, nik uste dut ondo dagoela.
U.A.- Bai igerilarien txiki horiek
P. G.- Bueno, piszinara joateko ez dago gaizki baina gero hondartzan ba ez dakit, ez dut ikusten e? Ez dut ikusten. Eta gero goiko aldeari begira eta hau oso garrantzitsua da ze emakumeen kasuan ba bueno ba bularraren arabera, bularraren forma edo garrantzitsua denez, eta adin batzuetan are eta gehiago, ez? Orduan, hiru modelo aurki ditzakegu. Batetik Halterrak, Halterrak izango litzateke e … horrelakoak adibidez. Arruntak
J.O.- Ea adibideak erakutsi bai. Hori da Halterra bai.
P. G.- Arruntak
U.A.- Lepoan lotzen direnak
P. G.- Lepoan lotzen direnak; ikaragarri ondo gelditzen dira ze gainera ba bueno bularrak eraman ditzakezu ba pixka bat tentexeago edo, edo solteago ez? Eta izaten da normalean modelo arrakastatsuena, ez?
U.A.- Halterra
P. G.- Halterra. Bestetik : Bandeu. Bandeu
U.A.- Bandeu, bandeu, bandeu
P. G.- Bandeu forma dutenak izaten direla normalean, ba, tirarik gabekoak, ez? Eta hauek ere ba oso polit gelditzen dira normalean bular asko ez duten emakumeetan, ze bestela gehiegi …
J.O.- Aha
P. G.- Baina ez baldin …
J.O.- Eta hirugarrena, Paula?
P. G.- Eta hirugarrenak, hirukiak, hiruki forma dutenak. Normalean gehien erabiltzen ditugunak eta, eta hondartzetan ba, ba bueno, arrakasta gehien izaten dituzten jantziak izaten dira, erosoak dira eta normalean bai bular handiak edo bular txikiak baldin badituzu, beti datoz ondo, ez?
P.- Dena sartzen da
U.A.- Beti ondo
P. G.- Orduan, hori izango litzateke goi, goiko zatiari begiratzen badiogu eta beheko zati begi …, beheko zatiari begiratzen badiogu .
J.O.- Di-da batean, bai? Paula?
P. G.- Di-da batean, benga
U.A.- Azkar-azkar.
P. G.- Aber, batetik, kulero pixka bat handixeagoak, minishortak edo horrelakoak, oso politak dira. Aurten asko dator eta normalean emakume argaletan ere oso polit gelditzen dira, ba pixka bat sabela tapatuz ez? Nola ez, tangak. Arriskutsuak, baina bueno ipurdi polita baldin baduzu, zergatik ez horrelako zer edo zer eramatea, ez?
P.- Arriskutsua zergatik?
P. G.- Ba bueno kontatuko dizut beste momentu batean.
-Ja ja ja
G.- Ba ipurdi itsusia badaukazu, ba estetiko …
P. G.- Eta gero, normalean ba ezagunak ditugun bikiniak, ez?edo ba bueno, ba erdi mailako gauzatxo bat, ba polit gelditzen direnak eta azken finean, ba bueno, ba ez baldin badugu arriskurik izan nahi, ba horrelako zer edo zer aukeratuta, ba ziur polit goazela hondartzan, ez?
U.A- Mm
P. G.- Gainera honek dauka goiko zatia oso polita.
U.A.- Bai perla horiekin eta
P. G.- Perlekin eta  … badakizue aukera asko dagoela.
G.- Increible
P. G.- Eta polit joan gaitezke hondartzara Aste Santu honetan, beraz apuntatu eta…
U.A.- Apuntatu eta …
J.O.- Izugarria, hemen e …. Pupupu, mutututa gaude, mutututa gaude.
U.A.- Toplessa galdetzen dute.
P. G.- Toplessa ez dago modan.
J.O.- A, hori ere ez dago modan.
P. G.- Hori ez dago modan.
J.O.- Nik pentsatzen nuen baietz.
P.- Nola ez dagoela modan?
P. G.- Ez dago modan, ba hori. Antzinako gizona zara, hori pasa da ja.
J.O.- Paula Garaialde, txalo bero bat eta eskerrik asko, bene-benetan.

detalle2

Docuteca

B1
23-04-2014

x61pRelaContWAR

16343818
08:07

x61pViewCountWAR

2869

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR