Dokuteka
EGA app
Kaixo! euskaltegiak (www.kaixo.com/euskaltegia) 10 urte bete dituela-eta, mugikorrentzako App bat sortu du: EGA APP izenekoa.
Aplikazio honek EGA (Euskararen Gaitasun Agiria) eskuratzeko azterketa prestatzeko hainbat ariketa eskaintzen ditu.
Behin aplikazioa jaitsita, hauxe da aukeran dagoen menua:
Atariko proba
Galderaz galdera, hiru erantzun posible daude aukeran. Bat aukeratuta, zuzena bada, kolore berdez markatzen du eta okerra bada, berriz, kolore gorriz. Horrekin batera, erantzun zuzena ematen du.
Sinonimoak
Esaldi bakoitzean beltzez ageri den hitzaren sinonimoa idatzi behar da. Behin erantzun bat emanda, sinonimo posible guztiak eskaintzen dizkigu aplikazioak.
Berridazketak
Aukeran dagoen esaldia emandako egitura erabiliz berridatzi behar da. Aurrekoetan bezala, kolore gorria edo berdea erabiliz esango digu gure erantzuna egokia den ala ez eta asmatzen ez dugun kasuetan erantzun zuzena eskainiko digu, kolore berdez.
Momentuz Android mugikorrentzako dago prest eta hurrengo helbidean aurkituko duzu.
Laster beste sistementzako prest egongo omen da aplikazioa.
