'Ocho apellidos vascos' filma Leitzan
Arrakasta handia lortu duen filma da "Ocho apellidos vascos". Filmaren zati bat Leitzan grabatu zuten, eta hango etxe bateko jabeekin izan dira Euskal Herria Zuzenean saiokoak, filmaketaren berri gehiago jakiteko.
Leitzako jendearen ustez, ondo egina dago filma eta herria bera ezagutzera emateko balioko du.
Sara Gandara.- Gu Nafarroa aldera gerturatuko gara. Izan ere, Leitzarrak harro-harro daude, izan ere, Zortzi euskal abizenak edo hobeto esanda, Ocho apellidos vascos film hori, zati handi bat bertan grabatu dute. Eta Aitor, gainera, filmean agertzen den etxe bateko jabeekin elkartu da. Hori gutxi ez, eta ikusiko dugunez, 8 euskal abizen izatea bertan ez da batere zaila.
Aitor Perez.- Horrelako gauzak entzun zituzten Leitzako kaleetan Ocho apellidos vascos pelikularen grabaketan.
Leitzan mugimendu dezente izan zenuten, ezta?, grabaketarekin.
Kaleko emakumea 1.- Bai, hala da, bueno, ba, lan-talde handi samar bat etorri zen Leitzara eta hortxe, ba, plaza ingurua eta dena hartuta eduki zuten…
Kaleko gizona 1.- Herrikoan aritu ziren grabatzen eta izandu zen bastante…
Aitor Perez.- Mugimendua, ezta? herrian…
Kaleko gizona 1.- Mugimendu eta oso ongi
Aitor Perez.- Sekulako mugimendua herrian…
Kaleko haurra.- Bai, bai, pila bat.
Aitor Perez.- Ba nonbaiten asko grabatu baldin bazen, hemen izan zen, ezta, Joxe Mari?
Joxe Mari.- Bai, bai, puska dezentea grabatu zuten.
Aitor Perez.- Atari hau ere agertu agertzen da, ez? pelikulan.
Maria Angeles.- Bai, bai, askotan, askotan. Agertzen da, agertzen da.
Aitor Perez.- Ze, hau da Amaiaren etxea, ezta?
Maria Angeles.- Bai, Amaiaren etxea eta gero mutila, ba, Sevillatik etortzen denean hemen jotzen du pikaportea eta bueno…
Aitor Perez.- Hemen daukagun hau da, ezta? Eta horrela, horrela jotzen du, ezta?
Maria Angeles.- Hori jotzen du.
Aitor Perez.- Egunkarietan, hemen, ba bueno, hortxe, alde batean ikusten ditugu, bestean ere bai. Bueno, beulta handiak ematen aritu da pelikula hau.
Maria Angeles.- Bai, eske nik uste dut jendeak daukala gogoa ba ez dakit, ba hainbeste pentsatu eta hainbeste zeratu gabe, ba pelikulak umore pixka batekin ikusteko.
Aitor Perez.- Ocho apellidos vascos, izan daitezke zortzi abizen euskaldun?
Kaleko gizona 2.- Nik ere baditut zortzi, bai. Bai, Arribillaga, Soroa, Zabaleta, Berasain…
Kaleko emakumea 2.- Sagastibeltza, Sagastibeltza, Sagastibeltza, hiru ditut, Erneta,
Kaleko gizona 2.- Lasarte, Zabaleta…
Kaleko emakumea 2.- Arribillaga, Uharte, Arruarte, Zabaleta.
Herri egokia da horretarako, ezta?
Joxe Mari.- Bai, bai, bai, jende dezentek dauzka zortzi apellido euskaldun.
Aitor Perez.- Ez dakit zuek grabaketan ere barre egiteko aukera izan zenuten.
Maria Angeles.- Bai, bai, pixka bat bai.
Joxe Mari.- Hor, jaitsi zenean andregaia jaitsi zenean hor goitik behera jaitsi zenean hor nengoen begira eta jesus ba goitik behera jaitsi zen eta hartu soinak eta goitik behera lasterka eta…
Aitor Perez.- Elejalderekin, ezta? Egon zineten.
Maria Angeles.- Bai, harekin gehiena. Nik uste dut nire gizona harekin gehiena. Gero, Carmen Machi ere oso sinpatika.
Aitor Perez.- Emaitza hortxe dago, zineman, badakit ikusi duzuela, eta zer nolako sentsazioa gelditu zaizue?
Maria Angeles.- oso ona, barre pila bat egin genuen eta oso ongi.
Kaleko haurra.- Joan ginen ikustera, baina ez zeuden sarrerak.
Aitor.- Harro zaudetela, ezta? Pelikulaz eta bueno, eta Leitzaz.
Kaleko emakumea 2.- Bai, aizu, bueno, Leitza oso polita da. Lehengo batean esaten genuena, Leitza handia Iruñearen pare, Madrilek ere nahi luke.
Aitor Perez.- Eta bizilagunentzako, ba bueno, harro sentitzeko modukoa, ez?
Kaleko emakumea 1.- Bai, bai, hala da. Eta bueno, ea andaluziarrek ere pixka bat ezagutzen gaituzten eta bai, etorri daitezela.
Aitor Perez.- ba entzun duzue, Leitza nolakoa den ezagutzeko modu ezin hobea da Ocho apellidos vascos pelikula arrakastatsua ikustea. Beraz, badakizue, joan zinemara eta herri hau pixka bat gehiago ezagutuko duzue. Leitzatik, Aitor Perez, Euskal Herria Zuzenean.