detalle dokuteka-generico-fitxa

Ludwig van Beethoven

Beethoven musikari handia Bonn hirian jaio zen 1770eko abenduaren 16an, eta Vienan hil zen, 1827ko martxoaren 26an.

Beethovenen bizitzaren zertzelada nagusiak entzungo dituzu audio honetan.

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Beethoven Bonn hirian jaio zen 1770eko abenduaren 16an, eta Vienan hil zen, 1827ko martxoaren 26an. Tenor abeslaria zuen aita, Johann, eta musikaria zen aitaren aldeko aitona, Ludwing.
Johann van Beethovenek txiki-txikitatik behartu zuen Ludwing semea musika ikastera, goizeko ordu txikiak arte joaraziz, askotan pieza zailegiak zuen adinerako. Pianoa jotzen ez zen ume prodijioa, baina jendaurrean hala aurkezten zuten. Lehen musika-emanaldia 1778an eskaini zuen, Kolonian.
Aurrera atera zen Beethoven, nahiz eta aitak maiz jotzen zuen eta gauez esnatzen zuen klabezina jotzeko. Esaten da inprobisatzen bazuen gogor egiten ziola. Hala, benetako bokazioa Neefe organo-jotzailearekin hasi sen sentitzen. “Mozart berria” esaten zion honek mutilari. Mutikoaren irakasle zen Neefe, eta bazekien haren musika-abilezia estimatzen eta bere laguntzaile bihurtu zuen Bonn hiriko gorteko orkestran.
Maximilian Franz printzeak, Ordena Teutoniko elkarte militar-erlijiosoko kideak, bere Kaperako organo-jotzaile izendatu zuen Beethoven 1784an: soldata, urtean 150 florin.
1790ean kantata bat sortu zuen Beethovenek, bere lehen lana. Handik gutxira hil zen Mozart, eta gutxira Beethovenen aita. Garaitsu horretan ikasle-irakasleak ziren Beethoven eta Haydn konpositore austriarra.
1792an Vienan da berriro Beethoven; han oreka aurkituko zuen konpositore gisara. Hiria musikari emana bizi zen, musika-egile ugariren bizileku zen, eta Beethoven ospea lortzen hasi zen: miretsi egiten zuten, piano-jotzaile oso ontzat zeukaten, hainbat hiritatik deitzen zioten musika jotzeko, baita zenbait errege-erregina melomanoren aurrean jotzeko ere, baina 1796an gorreriaren lehen sintomak sumatzen hasi zen.
Orduan hasi zen Beethoven gogo txartzen, gaixotasuna jendarteari ezkutatzen, entzuten ez zituen notak pentagramatik kentzen. Orkestra-zuzendaritza ere utzi zuen, gorreriak eraginda. Kontuak horrela, elkarrizketa-koaderno batzuk erabiltzen zituen ingurukoekin komunikatzeko. Jada ez zen hain jende zale, bere baitara bildu zen babes bila, baina babes horrek izugarri indartu zion sormen-gogoa. Fidelio operak ez hainbeste, baina sinfonia arrakastatsuak estreinatu zituen, sonatak, kuartetoak… Eta ia goia jo zuen 9. sinfoniarekin; eta Solemnis Meza estreinatzean aretoa jendez beteta zeukan, zer entzungo. 1824an gaude.
Baina osasun-egoera eta sormena goia jo gabe zituen oraindik. Alde batetik, adituen ustez, bere lanik onenak sortu zituen: adibidez, sokarako hainbat kuarteto, berritzaileak ordurako. 1825ean oso gaixo jarri zen.
1827an hil zen, martxoaren 26an. 20.000 lagun joan ziren hiletara. Eta bere eskuizkribu eta gauzarik gehienak enkantean saldu zituzten.
Guztira 343 obra idatzi zituen Beethovenek, horietatik 205 bera hil ostean argitaratuak. Ezagunena, dudarik gabe, 9. sinfoniaren 4. mugimendua. 

detalle2

Docuteca

B2
01-04-2014

x61pRelaContWAR

16343540
04:37

x61pViewCountWAR

4012

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR