Garagardoa etxean egin daiteke

Urdulizeko Etxeandia garagardoa nola egiten diren ikusiko dugu bideo honetan. Etxean ere egin omen daiteke garagardoa.

Euskal Herria Zuzenean saioko bideoa.

Informazio gehiago,Etxeandia garagardo-etxearen blogean eta web orrian


Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Urdulizko Etxeandia garagardoaz, hain zuzen. Ehuneko ehunean produktu naturala da eta ekoizleek diotenez, mimo handiz egindakoa.
Joseba Olagarai.- Garagardozaleak, erne! Hartu papera eta lapitza eta apuntatu ongi. Etxean garagardoa nola egin erakutsiko dugulako. Hori, Jon, posible da.
Jon Etxe.- Guztiz posible da norberak etxean garagardoa egitea. Guztiz posible, bai.
J.O.- Ikastaroak ematen dituzue hori erakusteko.
J.E.- Bai, hemen ikastaroak ematen ditugu, bada, etxean norberak etxeko sukaldean norberak garagardoa egin ahal izateko.
J.O.- Nola egin behar dugu hori? Zein da prozesua?
J.E.- Lehenengo urratsa ehotzea da. Malta ehotu. Orduan, malta, azkenean, garagarraren germinatu bat da, orduan, egin behar duguna da ehotu eta...
J.O.- Ehotzea xehetzea da, ezta? Puskatzea… Eta nondik ekartzen duzu garagar hau?
J.E.- Gehienean, gehienbat Nafarroatik ekartzen dugu.
J.O.- Bizkai aldean ez dago asko.
J.E.- Ez dago, ez dago batere, ez, ez. Orduan, bigarren urratsa urarekin nahastuta beratzea da, nolabait egin behar dugu daukan almidoia, maltak daukan almidoia azukre bihurtu, hori berez egiten da ur beroarekin nahastuta.
Irakin egiten da gutxi gora behera hirurogei minutuz eta gero jada bodegara pasatzen da, bodegan jada egiten da fermentatu, bost egun ingurutan eta gero beste egonkortze bat dauka hamar egun ingurukoa. Eta gero jada botilara.
J.O.- Botilan sartuta jada azkeneko pausua da hori.
J.E.- Bai, gero, behin botilan beste hamabost bat egun inguru behar ditu, baina bueno, hori behar du, behintzat, heltzeko edo madurazio bat, madurazio txiki bat behar du botilan.
J.O.- Zuek hainbat garagardo mota egiten dituzue eta atentzioa eman dit bakoitzak bere izena daukala, ez? Mattin pirata daukazue, Mari daukazue.
J.O.- Bai, hori guztia hasi zen lehenengo garagardo nahiko indartsu bat egin genuen eta bertan Urdulizen badago pertsonaia famatu bat, bueno, aintzinekoa, Antsonekoa indartsua, eta orduan hortik hasi ginen.
J.E.- Mattin pirata zer da, gogor samarra garagardoa?
J.O.- Pixka bat fuertetxoa da, zazpi gradu inguruko, zazpi gradu baino gehiagoko garagardo horia da…
J.E.- Eta Lauaxeta poeta zer da, goxoagoa?
J.O.- Gure gogokoen garagardo beltz bat da, poesia líquida esaten dena, horrela.
J.E.- Eta Mari, Mari ezaguna ze gustukoa da?
J.O.- Nahiko garagardo jenerala da, edo orokorra. Rubia bat, normaltxoa.
J.E.- Atentzioa eman diguna bereziki da itsaso azpian egiten duzuen garagardoa. Ikusten ari gara irudia eta zoragarria da. Nola egiten duzue hau?
J.O.- Bai, hori Plentziako urazpiko upelategiarekin batera Bilboko enpresa batek gestionatzen du eta eurekin batera bagabiltza esperimentatzen ea nola maduratzen duen gure kasuan garagardoa, urazpian.
J.E.- Zenbat denbora egoten da itsas azpian?
J.O.- Sei hilabete inguruz egoten da.
J.O.- Eta zergatik da ona itsas azpian egotea, bada?
J.E.- Garagardoaren kasuan, tenperaturagatik. Tenperatura itsas azpian oso egonkorra da. Hamalau metro ur azpian da eta hor tenperatura udatik eta negura bost graduren bueltan ibiliko da, baina oso astiro da aldaketa, oso lentoa.
J.O.- Ni ezin naiz gelditu itsas azpiko garagardo hau probatu gabe, e? Gaurko despedida honekin, ia zer gustu duen. Aber, Jon, txin-txin. Ah! Ederra, zoragarria! Urdulizetik, Joseba Olagarai, Euskal Herria Zuzenean.

B2
10-02-2014
16342444
03:28
7706