Dokuteka
Santa Ageda reggae bertsioan
Otsailaren 4a Santa Ageda bezpera da; etxerik etxe kantuan aritzeko eguna. Hemen proposatzen dizugun doinua, ordea, ez duzu herriko kaleetan entzungo... ez dugu uste, behintzat.
Hemen duzun bertsioa ez da oso ohikoa, Iñaki Basartek reggae estiloko abesti bat osatu baitu Santa Agedako koplekin.
Transcripción:[+]
Transcripción:[-]
Zorion etxe hontako denoi,
Oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz
ezta ere oinetakoz,
baina eztarriz sano gabiltza,
ta kanta nahi degu gogoz.
Santa Ageda bezpera degu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua deguna.
Santa maitea gaur hartu degu
gure bideko laguna.
Haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako jarduna.
