Dokuteka
Danborradarako sukaldariz egoki janzteko aholkuak
Lierni Agirrezabala kazetaria sukaldariz jantzi da Donostiako danborradarako behar bezala prestatzeko.
'Euskal Herria Zuzenean', saio berezia.
Lierni Agirrezabala.- Kontxi, zenbat urte sukaldari-arropak saltzen danborradarako?
Kontxi Segurola.- bada, urte pila bat, urte pila bat.
L.A.- Sukaldariz jantzi nahiko banu, zer jantzi beharko nuke goitik behera?
K.S.- Goitik behera, bada, hasiko ginen galtzekin, lehenbizi. Gero, txaketarekin, gero jarriko nuke zapi bat, eta mantala aurrean.
L.A.- Zapiak ikusten ditut hemen kolore ezberdinetakoak dituzuela, kolore ezberdinetakoak izan litezke?
K.S.- Bai, bai, bai, bai. Batzuetan eramaten dute urdina, bestela koadroekin edo zuria, lisoan.
L.A.- Ze preziotan eros genezake jantzi bat?
K.S.- Gutxi gorabehera, 50 euro, gutxi gorabehera, e?
L.A.- makilak hartu eta listo, danborra ere utzi didate. Danborradan ateratzeko prest nago, Kontxi.
K.S.- Oso ondo, oso ondo zaude, baina primeran!
L.A.- Baina danborra nola jo falta zait jakitea!
K.S.- Hori ja!
L.A.- Kalera noa, ea erakusten didaten, eskerrik asko.
K.S.- Bai, zuei.
L.A.- Gero arte, agur.
K.S.- Agur.
L.A.- Zuk badakizu?
Kaleko gizona 1.- Pues, aspaldi ez dut jo danborra.
L.A.- Donostiarra zara?
Kaleko gizona 1.- Bai, donostiarra naiz.
L.A.- Eta danborradan ez zara ateratzen…
Kaleko gizona 1.- Pues atera nintzen behin, baina… bueno, behin bakarrik atera naiz.
L.A.- Behin bakarrik.
Kaleko gizona 1.- Uste dut gogoratzen naizela nola hartzen diren makilak.
L.A.- Ea.
Kaleko gizona 1.- Aber, uste dut eskuina honekin, honelako zerbait zela eta ezkerraldean horrela.
L.A.- Tan-tan-tan, tan-tan-tan-tan, tan-tatan-tatan! Rakatan!
Kaleko gizona 2.- Ta-ta-tan!
L.A.- Lehenengo aldia izateko bosteko bat emango dizut, e?
Oso ondo!
Kaleko gizona 1.- Bueno… ez dakit, ez dakit…
Kaleko emakumea 1.- Joxe Mari, zahar eta gazte, kalerik kale, danborra joaz…
Kaleko gizona 2.- Dexente, dexente… Tira, emango dizut…
L.A.- zenbat emango didazu?
Kaleko gizona 2.- Lau eta erdi, bost.
L.A.- lau eta erdi, bost? Bost, aprobatuta. Lehenengo aldia dut eta…
Kaleko gizona 2.- A! lehenengo aldia al duzu? Orduan, bost.
Kaleko emakumea 1.- Bueno, nahikoa da.
L.A.- Oso ondo! Zu danborradan atera zara urte batean baino gehiagotan, ziur.
Kaleko emakumea 1.- Bai, seguru. Urtero.
L.A.- Urtero!
Donostiarra izanik, danborradan inoiz atera gabe, nola da posible?
Kaleko gizona 3.- Ni atera? Afariak-eta egin ditugu, baina…
L.A.- Baina danborra jotzen ez.
Kaleko gizona 3.- Ez, ez, ez. kalean pailazoarena egiteko ez. Zuek, bizi zaretenok.
L.A.- Zer esan nahi duzu, pailazo moduan gabiltzala kaletik?
Kaleko gizona 3.- Bueno, bai, gutxi gorabehera. Aizu, San Sebastian, mucho ruido y poco pan, tarrapatatan.
L.A.- Hemen, Costa Ricatik etorritakoek a ber badakiten zer den danborrada…
Zer da ezagutzen duzuna?
Eskerrik asko!
Kaleko emakumea 2.- Ez horregatik.
L.A.- Irakatsi didatenarekin ez dakit ba prest ote nagoen danborradan ateratzeko, baina aizue, saiatu, behintzat, saiatu naiz.
