Dokuteka
Azterketarako txuletak
Azterketa garaian hainbat ikaslek, ikasteaz gain, txuletak ere egiten ditu.
Erreportaje labur honetan txuletak egiteko teknikak eta ikasle nahiz irakasleen iritzia eta eskarmentua ezagutzeko aukera dugu.
10. zinta/ 00.00.10
Iñaki Leturia kazetaria. Horrelako, ba, paper-zati txiki batean azterketa gainditzeko beharrezkoa den informazioa hizki, letra txikiz idatzi, eta bueno, ahal duzun tokian gorde. Adibidez, hemen, mangan (mahukan), edo poltsikoetan, asko eramaten badituzu, aurkibide edo indize batekin lagunduta. Edo neskak, adibidez, ba, gonak, minigonak eraman eta hemen azpian gordeta. Hala, irakasleak ez dizue galdetuko non gordetzen duzuen txuleta. Horixe da betiko txuleta edo txuleta tradizionala.
Aurrerapide (aurrerabide) teknikorik ere izan da. Adibidez, apunteak makinaz edo ordenagailuaz idatziak baldin badituzue, ba fotokopistegi batera eraman eta txikitu. Uf, aukerak mila dira.
Ikaslea 1. Ez. Ez.
Kazetaria. Egia esan dezakezu, e! Nahi baduzu, zure intimitatea zainduko dugu papertxo honekin. Egiten duzu?
Ikaslea 1. Ez. Ez dot (dut) egiten.
Kazetaria. Ez du egiten.
Ikaslea 1. Oso ikasle ona naiz.
Ikaslea 2. Bueno, nik ez dut asko erabiltzen. Bakarrik formularen bat, erabiltzen genituenean formulak, baina ja…
Kazetaria. Mahaian idatzita, e!
Ikaslea 2. Baina…
Kazetaria. Ordenagailu txiki-txikiak ere ba omen dira, ez? Eta hor dena idatzita eraman, memorian sartua.
Ikaslea 2. Bai. Baina hori da apuruetan (behar-beharrean) baldin bazaude erabiltzeko. Bestela…
Kazetaria. Eta gero, ba, txuleta tradizionaletik eratorria da honako metodo hau. Rodillo (arrabol) antzeko honena: informazio guztia hemen, azalean, idatzi eta atzera, aurrera, ba behar duzuna… Gero hau ere oso interesgarria da: akordeoia. Informazioa hemen idatzi, materiala, ikasgaia, dena delakoa. Eta bueno, tamaina egokia behar du izan eskuan gordetzeko. Eta gero atzera, aurrera, behar duzun galderaraino iritsi arte.
Suspentse-musika pixka bat jarriko diogu honi. Eta pentsatu, ba, txuleta ateratzeko momentuan zaudela. Zer sentitzen da?
Ikaslea 3. Ikara, dardara, izua.
Kazetaria. Eta juxtu antzekoa da, ezta?: aterako dut, ez dut aterako; harrapatzen banau… (bihotz-taupadak)
Ikaslea 3. Eskuak horrela, dardarka, izerdi hotza eta bai, bai, gaizki, gaizki, baina bueno, ondo ateratzen da gero.
Ikaslea 4. Nik ez nuen egin. Ni errugabea naiz, mesedez. (barreak)
Kazetaria. Metodo hau, berriz, nahiko txapuzeroa (narratsa) da. Ikusten duzue, ezta? txapuza. Eta horrelakoak noiz egiten dira? Ba azkeneko momentuan, azkeneko unean, azterketara joan eta larri-larri zaudetenean, ba zer egingo dut, zer egingo dut, ba eskuan idatzi eta gainera, larritasun horrekin izerdia ateratzen baldin bazaizue eskuetan, ba bueno, ezabatzeko, borratzeko arriskua ere badu.
Beste arrisku bat? Ba azterketa entregatzerakoan, irakasleak nola zuen txapuza edo tranpatxoa (amarrutxoa), ba deskubritzea edo ikustea. Honen antzekoa da, baita ere, ba azkeneko uneko mahaigaineko ba idatzi, edo horiek. Hori ere, ezta pentsatu ere!
Irakaslea 1. Oso, oso nabarmena balitz, ba, agerian egongo zen, ezta? Baina normalean ez naiz gehiegi kezkatzen.
Kazetaria. Eta zu?
Irakaslea 2. Kezkatu ez naiz kezkatzen, baina bai, beti tokatzen da pittin bat zaintzea. Eta bai, normalean jendeak bekokian idatzita izaten dau (du) txuleta. Igarri egiten da.
Ikaslea 5. Izan dut, baina erabiltzen ditut erabili behar direnean.
Kazetaria. Bai?
Ikaslea 6. Ez. Inoiz (ez).
Kazetaria. Ez du egiten.
Ikaslea 7. Hasieran, ba hori. Bastante topatu dut… Gero ja…
Kazetaria. Ohitu egiten zinen.
Ikaslea 7. Bai.
Kazetaria. Honekin txuleta bat egin daitekeenik ere. Hau asmatu zuenak burua nekatu zuen, ikasten baino gehiago, gainera. Jostorratza, edo orratz batekin, horrelako bic normal batean edo nik uste dut beste beste edozein axotak edo boligrafok balio duela honetarako.
Ba, hemen, ba, formulak edo dena delakoa idatzi, pazientziaz, hori bai. Eta gero, ba, azterketa egiten ari zarenean, horrela idazten ari zarenean, ba, disimuluarekin begiratu, eta bueno, ba hortxe duzue zuen salbazioa. Gainera, boligrafoak badu txuleta mundu honetan beste erabilpen bat. Adibidez, zuek txuleta ateratzen duzuenean edo irakaslea zuei begira ari dela sumatzen duzuenean, boligrafoa ahoan sartu, zerura begiratu, eta disimulatu.
