Dokuteka
Gerra herririk herri
Espainiako Gerra Zibilean Bilboren defentsarako burdin-hesia hautsi zuten faxistek, besteak beste. Dokumentu honetan, garai eta gertakizun haiekin lotutako kontakizuna topatuko duzue, baita biografia interesgarri bat ere.
Lehen esan dogun lez, maiatzaren 15ean, Sollube ganea lortu euden Italiarrek eta, bertatik, Mungia aldea eraso egingo deure. 23an guztiz birrinduta agertzen da baina Beldarrainen gudariek erresistitzen deure Roatta italiarraren indarren aurrean. Burnizko Garrikoa Fika aldetik apurtu ostean, ekainaren 12an Bilbo gane ganean agertzen dira faxistak. Beldarrainen sektorea barriz, gudarien esku mantentzen da. Defentsarako benetan preparata egon zan sektore bakarra izan zan Beldarrainena.Bilbon frankotarrak sartu ziranean Beldarrainen sektorean borrokan jarraitzen zan eta erretiratzeko agindua modu txarrean hartu eun. Uribe aldean herririk herriko italiarren okupazinoa holan joan zan:
Ekainak 14: Italiarrak Lemoiz eta Gorliz hartzen daure. Larrauri, Meñaka eta Maruritik bere erretiratu egiten dira gudariak.
Ekainak 15: Italiarrak Plentzin sartu eta Sopelatik paraje agertzen dira. Gudari bakar batzuk Laukiz, Axpe eta Unbe aldean segiten daure.
Ekainak 16: Flechas Negras-en bataloiek Punta Galea, Barrika, Butroi, Urduliz, Gatika, Sopela eta Berangon sartzen dira.
Ekainak 17: Apurka, apurka Getxo, Algorta, Eguzkitza, Loiu, Leioa, Sondika eta Areeta jausten dira. Akabuko honetan, nazionalen aldeko batzuk agertzen dira kaleetan Malatestako anarkistak Areetatik joan ostean, monarkiaren aldeko ikurrinakaz. Malatestakoek hau jakin eta konpania bik atzera egiten daure, ordu eta erdiko borroka ostean gehienak garbitzeko.
Herritarren bizimodua
Haietan egunetan Uribe aldeko jendea frente biren artean atrapata ikusi zan. Gerrak sortu euzen gabeziez aparte (gerra ostea izango zanaren aurrerapena), bildur psikologiko bat dago fazisten okupazinoa izango danaren aurrean. Biztanlegoak gogoan deko Molak irratiz eta panfletotan botatako amenazuak.
Italiarrak sartu baino lehen, asko ta askok alde egitea erabakitzen dau. Idi-gurdien ganean etxeko jenero guztiak imini eta famelikaz eskapateko intentzinoa egoan. Baina nora? Ordurako nazionalek Bilbo hartuta euken eta bide erdian buelta emon beharren ikusi ziren.
PABLO BELDARRAIN OLALDE (1909-1996)
Komandante izendatu barria, Uribealdean 5. Dibisinoaren buru zan 1937ko maietzean. Bere indarrak Lemoiz eta Gamiz artean imini iauzen, Plentzi eta Unbe artean gero, eta azkenik Sopela eta Artebakarra artean.
Bere sektorea, izan zan gerrarako benetan preparata egoan bakarra. Taktikaren aldetik defentsa sistema barri baten asmatzailea dogu: defentsa sakabanatua. Etenk bako bonbardaketei aurre egiteko, bere soldadu gehienak zabaldu egiten ditu ondo gordetako posizinotan. Intxorta aldean ibili zanean adibidez, aurreko trintxera guztiak desegin eta barriak egiten ditu atzerago, basoen gailurraren atzetik, alanbraduriak arbolen adarretan oratzen ditu eta ondo kamuflatako lurrezko fortinak egin. Tankeeri bidea minakaz izten dake.
Bilbo jausi ostean erretiratzeko agindua gogo txarrez bete eun eta kargutik kendu euden, baina tartean Lauro aldean italiar bateria oso bat eta espainiar konpania bi desegiten ditu, 80 preso hartuz. Erretiradarako orduan hegazkinen erasoak eskiba euzen. Areatan Beldarrainen dibizinoaren zati bat lotu zan, Nerbioi ganeko zubiak bota ziranean. Haiek handik ataratzeko txalupakaz zubi bi eraiki euzen.
Gamiz generalari ezkerraldeko lantegiak ez erabiltzeko moduan uzteko eskatu eutson, baina ez akon kasurik egin. Fabrika danak oso osorik Frankoren esku lotu ziren.
Frantzian eta Espainian preso
Beran goi kargukaz desadostasunak euki ta gero ekainaren 3an atzerrirako bidea hartzen dau. Donibane Lohitzunen bizi da Munduko II. Gerra hasi arte. Orduan boluntario moduan alemanen kontra joateko dagoenean Petain-ek euskaldunak konzentrazio esparrutan sartzen ditu, eta Beldarrain Bretañako batera daroe. Handik eskapa eta 22 hilabete egiten ditu ostuta...
Bilbora buelta zanean Larrinagako kartzelara daroe, eta akabun Iparraldera bere andreagaz joatea lortzen dau urte askotan han biziteko.
