detalle dokuteka-generico-fitxa

Ez da egia

Esan dezagun ozen: ez da egia, jaun-andreok. Ziria sartu nahi izan ziguten baina errealitateak mundu guztia dagokion tokian jartzen du: gezurtiak...

Gezurtiak gezurtiekin eta egiazaleak egiazaleekin. Euroaren etorrerak prezioen garestitze bortitza ekarriko zuela zioten zuriei buruz ari natzaizue.
Oraindik gogoan dut nola egiten zioten barre euroaren onurak iragartzen zizkigun plastilinazko familia jator hari. Panpinatxo haiek, plastilinazkoak izaki, gezurtiak behar zuten. «Prezioak igoko dira, ikusiko duzue», gaztigatzen ziguten. Kontua izorratzea zen. Konparazio-ariketa xalo bat egin dezagun.
Zenbat balio zuen kafe batek 2002an? Donostiako erdigunean 110 pezeta. Zenbat balio du 2006an? 110 zentimo. Zigarroak erretzeari aspaldi utzi banion ere, oraindik gogoan dut zenbatean zegoen tabako paketea: 240 pezeta. Egun Lukcy paketeak 2,40 balio du, tabako makinak dixit. Adibide gehiago: berriki Donostiako Udalak autobus txartelen prezioak berrikusi ditu. Txartel arruntak 1,10. Bono-busa erabiliz gero, 0,65. Txartel horien salneurria 2002an honako hau zen: 110 eta 65, hurrenez hurren. Eta etxebizitzaz zer? Egun Donostiako erdiguneko etxebizitza arrunt batek 400.000,00 balio du. Zenbat balio zuen etxe horrek 2002an? Bai, asmatu duzue, 40.000.000 inguru.
Zenbakiak igual-igualak dira eta ez dute gezurrik esaten. Aldaketa bakarra koma bat izan da.
SMSen garaiotan, baina, nork erreparatzen dio koma ziztrin bati, ein?

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

B2
08-11-2006

x61pRelaContWAR

  • Etxaniz Rojo, Xabier
16337446

x61pViewCountWAR

4014

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR