Dokuteka
Facebook gizarte sarearen garrantziaz aritu dira Faktoria irratsaioan informatikako zenbait adituekin.
Hiztegi lagungarria
20tik 35 urte bitartekoa. Urte-tarte horietan dagoena. Adibidez: Tuenti sare sozialean ia ez dabil 20tik 35 urte bitarteko jendea.
Aditua. Gai batean jakituna. Adibidez: Hitzaldia informatika-adituentzako zen.
Argazkiak partekatu. Kasu honetan, argazkiak konpartitu. Adibidez: Pederastek euren artean haurren argazkiak partekatzen dituzte Internet bidez.
Arriskua. Kaltea gertatzeko aukera edo posibilitatea. Adibidez: Bizitzak behar du arriskua, bestela aspergarria izango litzateke.
Beharko! Zer erremedio! Adibidez: Zer, bihar amaginarrebaren etxera zoaz bazkaltzera? Beharko! Bestela, emaztea haserretuko zait.
Gutxi-asko badakigu. Gutxi gorabehera badakigu. Adibidez: Gutxi-asko badakigu jaialdira zenbat datozen.
Iraultza. Erreboluzioa. Adibidez: Frantziako Iraultza izan zen ezagutu den iraultzarik handiena.
Izarrak. Kasu honetan, asko nabarmendu dena: artista, asmakizuna, aparailua... Adibidez: Facebook sare soziala izan da aurtengo izarretako bat.
Kargu hartu. Aurpegiratu, zerbait kexuka aurpegira esan. Adibidez: Nor zara zu niri kargu hartzeko?
Lozorroan geratu. Erdi-lotan geratu. Adibidez: Lozorroan geratu da Mozart entzuten.
Neskalaguna. Andregaia. Adibidez: Neskalagunak normalean eurak baino mutil garaiagoekin ibiltzen dira.
Ordu txikietan bukatu den parranda. Goizeko lehen orduetan bukatu den parranda.
