detalle dokuteka-generico-fitxa

Haitzen hitza

Lurraren Nazioarteko Eguna ospatzen da urtero apirilaren 22an. Aitzakia hori hartuta, geologiaz gehiago jakiteko aukera ematen duen bideoa aurkezten dizugu.

Zein da gure espeziearen eta gutako bakoitzaren lekua lurraren historian? Zumaia aldeko flisharen irudiak atzean dituela, Asier Hidalgo geologoak honelako galderak egiten dizkigu eta eboluzioa geologo baten ikuspegitik azaltzen du. Gainera, egin duten Haitzen hitza dokumentala aurkezten du.

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

ASIER HIDALGO.- Haitz hauek kontatzen diguten istorio guzti hau ba nolabait plazaratzeko, polito egiteko, eta ulergarriago eta erakargarriago egiteko, ba duela hiru urte edo hasi ginen dokumental batean lanean, pelikula batean lanean, ba zumaiarra den Alberto Gorritiberea zen zuzendaria, ni neu, eta beno, askoz zabalagoa izan zen beste talde handi batekin, ez? Eta gure ideia betidanik izan da erakustea Lurraren istorioak, konkretuki honek, baina Lurraren istorioak orokorrean zenbat daukan erakusteko, ez?, zenbat daukan erakusteko gaur egungo bizitzarako. Garrantzitsua dela Lurraren historia ulertzea gaur egun gu planetan kokatu ahal izateko.

Adibidez, eta urrutirago joan gabe, gaur egun oso, ba komunikabide guztietan dagoena aldaketa klimatikoa datorrela esaten, esaten digute. Beno, Lurraren historiak erakusten digu istorio luze honetan zehar aldaketa klimatiko asko egon direla. Zumaian, adibidez, badago aldaketa klimatiko bat, beroaldi bat, duela 55 milioi urte, Paliozeno eta Eozeno arteko muga markatzen duena, ba Lurraren histori guztian garrantzitsuena izan dena edo garrantzitsuenetarikoa, ez? Jakin nahi baldin badugu zer gertatu daitekeen gaur egun, norantz joan gaitezkeen, haitzetan bilatu besterik ez daukagu, ikusteko garai hartan zer gertatu zen.

Hortaz, horregatik eta beste gauza askorengatik adibidez Zumaian ere ikus dezakegu dinosaurioak nola desagertu ziren. Eta horrek esaten digu Lurraren historian bost estinzio masibo egon direla, bost momentu non biologiak krisi handi bat eduki duen bioaniztasun-krisi handi bat eduki duen, eta behintzat % 50a baino espezie gehiago desagertu egin diren. Adibidez, dinosaurioena, bosgarrena, azkenekoa. Gaur egun badaude biologo batzuek seigarrenean gaudela esaten dutenak. Orduan, beno, nolabait konturatzeko ere gaur egungo momentua Lurraren istorio horretan beste momentu bat besterik ez dela, eta beste guztia ulertzea ezinbestekoa dela.

Horretarako nahi izan genuen zientzialariei hitza eman; zergatik? Zientzialariak badirelako normalean jendea, isil-isilik lana egiten duena, normalean kasu askorik egiten ez zaiena, azkenaldian geroz eta gehiago, zorionez, eta guk nahi genien zuzenean beraiei hitza eman. Hogeita bost zientzialari ekarri genituen mundu guztitik. Hogeita bost hauetatik hamabost bat edo geologoak ziren, geologo hauek zertarako ba, arroka hauek eta Lurraren historia ulertzen laguntzeko. Baina beste hamar bat edo baziren biologoak, baziren meteorologoak, klimatologoak, baziren inkluso ekonomistak, adibidez, baziren antropologoak… ba dudarik gabe naturak ez dauzkalako guk jartzen ditugun frontera horiek nolabait esateko, muga horiek. Natura bera dena bat delako eta muga horiek askotan guk geuk jartzen ditugulako, eta bere osotasunean ulertu ahal izateko, guztion ikuspuntua behar dugulako, ez? Orduan, beno, gure ideia horrekin egin genuen dokumentala, guk asko ikasi genuen elkarrizketa guzti hauek entzunez, eta nik gauza bat nabarmendu beharko banu, ba da umiltasuna, ez? Dokumental honek, eta Lurraren istorio honek, eta jende guzti honek dakien guzti horrek erakusten digun umiltasuna, ez? Lurraren, planetaren aurrean eduki behar dugun umiltasuna.

Geologiak badu beste gauza bat erakargarria dena, niri behintzat erakargarrien egiten zaidana, eta guri umiltasun handia eman behar diguna gainera, ez? Geologia bai da laboratorio oso handi bat, planeta guztia hartzen duena, baina gehienbat guretzako zailena dena da denbora ulertzea. Geologian prozesuek milioika urte irauten dute. Lurrak, Lurrak, gure planetak, lau mila seiehun milioi urte dauzka, lau mila seiehun milioi urte dauzka, gure espezieak milioi urte gutxi besterik ez dauka.

Orduan hor bai esaterik daukagula gure espeziea, ez gure arbasoak, gure espeziea… hasiera-hasieratik ailegatu berriak garela planeta honetara, ez? Gure planetak istorio luze-luze bat daukala atzetik, kontatzeko. Eta nolabait gure espeziea eta guk geuk, pertsona bezala inkluso, mundu honetan kokatu ahal izateko, ez? Horri deitzen zaio, Hutton-ek, James Huttonek, geologiaren aita kontsideratzen den geologo bat, eskozesa bera… Beno, berak deitu zion “El tiempo profundo”, deitu zion horrela. Ze indarra daukan hitz horrek! Ez? Eta bera fijatu zen oso gauza errazean, eta hemen oso antzeko gauza ikus dezakegu. Berak ikusi zuen Eskoziako labar batzuetan, ikusi zituen harri batzuek bertikalean zeudela: Konturatu zen harri horiek, bertikalean zeuden harri horiek, hauek bezala, bertikalean zeuden harri horiek higatuta zeudela, eta horren gainean, beste harri batzuek, beste kapa batzuek horizontalean zeudenak…

Hori da geologian, diskordantzia bat deitzen dena. Beno, ba berak pentsatzen eta pentsatzen esan zuen: “Gauzak gertatu baldin badira guk gaur egun ikusten ditugun abiadura horretan, uniformismoan, harri, hemen ikusten duten argazki hau esplikatzeko, lehenengo, bertikalean dauden kapa hauek itsas azpian metatu behar izan dira, gero altxatu egin behar izan dira, gero higatu egin behar izan dira, gero berriro itsaso azpira sartu behar izan dira, gero berriro beste kapa horizontal horiek gainean metatu ahal izateko, eta azkenik guztiak gora igo behar izan du. Horretarako behar da denbora. Eta berak leku konkretu horri, argazki horri deitu zion “El tiempo profundo”.

Niretzako geologiak erakusten digun gauzarik garrantzitsuena, niri behintzat, pertsona bezala, da umiltasun hori, ez? Konturatzea gure planeta gu baino askoz gauza handiagoa, zaharragoa dela, eta dudarik gabe bere historia ulertzen ez badugu inoiz ezin izango dugu gaur egungo egoera ulertu, eta are gutxiago norantz joan gaitezkeen ulertu.

Geologia nik esango nuke dela Lurra ikertzen duen zientzia, ez? Guk daukagu, geologoek daukagu sekulako suertea, daukagu munduan dagoen laboratoriorik handiena, daukagu, horrelako laboratorio handiak dauzkagu, mundu guztia da gure laboratorioa. Orduan bere, bere garaiko geologo hauek, Hutton, edo Charles Lyell dela eta, beno ba hauek izan ziren nolabait, esan daiteke, geologiaren aitak edo. Ze ordura arte geologia zientzia orokorrean ba pixka bat erlijioarekin ere erdi nahastuta bazegoen, eta hauek hasi ziren pentsatzen benetan Lurrak istorio luze bat zeukala kontatzeko, baina luzea pentsatzen zena baino askoz luzeagoa: milioi eta milioi urteak luzeak, um.

Eta noski, hori ba, batzuetan erlijioarekin eta ez zetorren bat eta horregatik Charles Lyell-ek, ba bere uniformismoaren teoria hori bota zuenean, azkenean zer zen uniformismoaren teoria? Ba beno, pentsatzea Lurraren historian gauzak gertatu direla gaur egun ikusten ditugun bezala, gaur egun ikusten ditugun abiadura berdinean, eta horrek esan nahi du, adibidez, arroka hauek itsaso azpian sortu baldin baziren, eta gaur egun hemen baldin badaude, eta gaur egun ikusten dugun abiadan gertatu baldin bada prozesu guzti hau, horrek dudarik gabe esan nahi duena da denbora asko behar duela, gauzak poliki gertatzen direla, eta denbora asko behar duela. Eta nolabait geologiak, Lurrak, Lyelli eman zion erreminta, eman zion pista hau, bai izan zen Darwinek erabili ahal izan zuen zerbait esateko, beno, hala baldin bada, espezieak ere poliki-poliki, denboraz, ba eraldatzen doaz, adaptatzen doaz, eta horrela ailegatzen gara gaur egun daukagun dibertsifikaziora.

Beranduago ikusi da , beno, alde batean arrazoi handia daukala, komunitate zientifiko gehiena ados dago horrekin, baina geologiak baita ere erakusten digu Lurraren historia ez dela beti hain erraza izan, hain uniformea izan, badaudela beste momentu batzuk ba oso katastrofikoak izan direnak, ez ? eta hor, hor beti bi korronteen arteko e, ba ba nolabait esateko, eztabaida hori, ez? Uniformismoa alde batetik, kata…katastrofismoa, bestetik.

Geologian, hor ageri zen teoria bat geologia goitik behera aldatu zuena, eta nolabait geologiaren arlo guztiei kokapen bat ematen ziena, ez? Eskema batean kokapen bat ematen zien eta nolabait geologia, geologia zientziari gorputz bat eman ziona. Eta hau da, tectónica de placas deitzen, deitzen dena. Beno, honek azkenean esaten duena da Lurrean dauden plakak, kontinenteak, plaka batzuen gainean daudela, eta plaka hauek mugitu egiten direla, Lurrak bere barnean daukan energiarengatik.

Eta beno, adibidez, hemen daukagu, Zumaian ikus dezakegu, Zumaian edo Euskal Herriko edozein menditan ikus dezakegu horren ondorio bat.  Adibidez, tektonikaren plaka teoria honek esplikatzen digu zergatik dauzkagun mendiak, edo azaltzen digu baita ere zergatik dauzkagun sumendiak, edo zergatik dauzkagun terremoto asko leku askotan. Zergatik daukagu, adibidez, Txindokiko edo Anbotoko puntan fosil itsastar bat? Norbaitek igo du hor, itsaso azpian metatu zen horri hori, horra goraino, ez?

Orduan horrek guztiak zer esan nahi du? Hemen ikusten ditugun kapa guztiak zer dira? Beno, Iberiar penintsula gaur egun ezagutzen dugun bezala ez da betidanik horrela izan, kasu askotan… beno, duela  esango dugu, duela gutxi gorabehera 40 bat milioi urte arte Iberiar penintsula izan zen Europarekiko irla antzeko bat, irla txiki bat, ez gaur egun bezalakoa, baina irla txiki bat. Eta irla txiki hori eta Europaren artean hor bazegoen Tetis izena zuen itsaso bat, eta itsaso horren azpian Euskal herri guztia eta Pirinio guztia zegoen kokatua, itsasoaren azpian. Horregatik Euskal Herriko edozein lekutan fosil itsastarrak ikus ditzakegu, ez? Adibidez hemen edo adibidez baita ere Txindokiko puntan, 1500 metrotara ez?

Beno, nolabait  fotografia horretatik, Euskal Herri guztia, Pirinio guztia, itsaso azpian dagoena, gaur egun ezagutzen dugun horretara, e, zerbait gertatu da, gertatu da denbora asko pasa dela, baina horretaz gain zerbait gehiago gertatu da, gertatu da Iberiar plaka hori, iberiar irla hori poliki-poliki hasi zela mugitzen, hasi zela mugitzen, nolabait esango dugu iparraldera, ipar-ekialdera, hasi zen mugitzen, eta azkenean Europarekin talka egiten du, orduan, itsaso horren azpian metatuta zeuden sedimentu guzti horiek nolabait konprimitu egiten ditu, eta puskatu egin ditu eta tolestu egiten ditu, eta gaur egun Euskal Herrian eta Pirinioetan ezagutzen ditugun mendi guzti hauek altxatzen ditu.

Askotan esaten da geologoak garela Lurraren detektibeak bezala, ez? Eta hala da, azkenean guk pistak bilatzen ditugu, eta pista guzti horiekin istorio bat egin behar dugu. Eta pista horiek non ikus ditzakegu? Beno, Lurrak bere historian utzi dituen arrastoetan, eta arrasto horiek dira harriak, hitzak. Guretzako haitzak dira daukagun erreminta nagusia, hori da guk irakurri dezakeguna.

Adibidez, egiptologia ulertzeko, ba badago tipografia bat, eta badago zientzia oso bat, ba Lurraren historia ulertzeko ba dago zientzia bat, eta hori da harriak ulertzeko kapazitateta. Beno, orduan, geologoek nolabait Lurraren istorioa, istorio guztia edo gehiena haitzetan idatzita daukagu. Mundu guztian zabaldurik dauden haitzetan daukagu, eta egin behar dugun gauza bakarra da, joan, aurkitu lekuak, eta irakurri. Eta irakurtzen ditugun datu guzti horiekin azkenean egiten dugu istorio oso bat.

Nolabait esan dezakegu Zumaiako arroka hauek, konkretuki  hemen atzean dauzkagun guzti hauek, Lurraren historiaren liburu ofizialaren parte direla. Ez da bakarrik guretzako garrantzitsuak, eta gure historia ulertzeko garrantzitsuak diren arroka batzuk, baizik eta munduaren historia, gure planetaren historiaren zati txiki bat ulertzeko arroka hoberenak suposatzen ari dira. Eta, horregatik  ba beno, nik behar handirik ez dagoela iruditzen zait, baina horregatik kapitulu hau ba zaindu beharra daukagula, eta kapitulu hau galtzen baldin badugu, gure planetaren istorio-zati hori galduko dugula esan daiteke.


 

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

C1
08-11-2010

x61pRelaContWAR

16336691
12:55

x61pViewCountWAR

6268

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR