detalle dokuteka-generico-fitxa

Elortza eta Mendiluze, puntukako lanean

Hona hemen Igor Elortza eta Aitor Mendiluze, puntukako lanean, Barakaldoko BECen izandako 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalean.

Aitor Mendiluze Olentzero da eta Igor Elortza, berriz, Aita Noel. Txminiatik sartu ezinik dabiltza biak.

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Bertsolariak: Aitor Mendiluze (AM) eta Igor Elorza (IE)
Gaia: Zu, Aitor, Olentzero zara eta Igor, Aita Noel. Tximiniatik sartu ezinik zabiltzate. Zu hasita, Aitor, zortziko txikian puntuka, 8 bertso osatu arte. (Gaia, berriro) Olentzero eta Aita Noel dira; Aitor, Olentzero eta Igor, Aita Noel. Tximiniatik sartu ezinik dabiltza.

1
AM: Gabon, adiskidea, nolatan zu hemen?
IE: Ikusi beharko da adiskide garen.
AM: Nik baietz pentsatu det ukatu baino lehen.
IE: Berba egingo dugu amaitu ondoren.

2
IE: Zergatik zatoz horren itxura beltzeko?
AM: Ezin da txuriz joan ikatza lortzeko.
IE: Gogoa al daukazu haurrak izutzeko?
AM: (e)Ta zuk berriz guztiak parrezka jartzeko.

3
AM: Zeinen ridikuloa uniforme hori.
IE: Ba, Coca-Colak dio nagoela ongi.
AM: Falta dira zintzilik bola bat edo bi.
IE: Zure kapoitxo horiek ekartzea, tori.

4
IE: Kontuz, nirekin daude CIA eta NASA.
AM: Ta halere sartzeko ez zara kapaza.
IE: Ez didazu jartzen ez bide erraza.
AM: Lagun handiak baina laguntza eskasa.

5
AM: Ze tximini estuak gaurko etxeetan.
IE: Neu ere sartu ezinik nabil, benetan.
AM: Gainera, su bajurik ez da kaleetan.
IE: Amaitu behar dugu guk biok penetan.

6
IE: Sartzeko beste bide bat ba ote dago?
AM: Nik mepamsaren ordez atea nahiago.
IE: Zoaz zu aurretik eta ni gero errazago.
AM: Lan zikinak egiten ni ohituta nago.

7
AM: Baina, ta zer umeak esnatzen badira?
IE: Baten bat ikusi dut leihotik begira.
AM: Ez gaitzala ikusi, azkar erretira.
IE: Nik ipuina kontatu ta zu jarri tira.

8
IE: Noski, bion artean hobe izango da ta.
AM: Ia, ba, sartzen garen elkarri tiraka.
IE: Azkenik egin dugu langintza aparta.
AM: Eskerrak, hi, Errege eguna bada ta.

 

detalle2

Docuteca

B2
16-12-2013

x61pRelaContWAR

16293622
04:14

x61pViewCountWAR

7631

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR