detalle dokuteka-generico-fitxa

Gidabaimena berritzerakoan azterketa teorikoa egitea aztertzen ari dira

Gidabaimena berritzeko orduan, test psikoteknikoa egiteaz gain, proba teoriko txiki bat egitea aztertzen ari dira trafikoko arduradunak.

Ideia honen aldeko eta aurkako iritziak biltzen dira bideoan.

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Garbiñe San Miguel berriemailea.- Ideia honen atzetik Balentziako Unibertsitateak egindako ikerketa bat dago. Gidabaimena berritzera joan direnen artean % 95ek ez dute gainditu eurek jarritako azterketa teoriko txiki bat.
Gertatu diren istripuetan arauak ondo ez jakiteak izan duen pisua neurtzen ari dira orain.
Hala jakinarazi du María Segui, Espainiako trafiko zuzendariak asteburu honetan, autoeskolen biltzar batean.
Han ziren Euskadiko ordezkariak eta arauak fresko edukitzea garrantzitsua dela azpimarratu digute.
Jose Miguel Solozabal.- Nik uste ,jende askok arauak aldatu egin dira azkeneko urteetan, gauza asko aldatu dira eta bueno, komenigarria izango litzateke, bada, jendea eguneratuta egotea.
G.S.M.- Gaur egun, adibidez, jende askok ez omen daki biribilgunea nola hartu. RAC Gidari-Elkarteko ordezkariekin ere izan gara eta araua gogoan izateko ideiari ondo baderitzote ere, nola gauzatuko den galderak kezka sortzen die.
Luis Murgia.- Beldur pixka bat ematen du, ez? Bada, ea zer datorren horrekin, ze ea berriro autoeskolara joan behar garen orain karneta errenobatzean…
G.S.M.- Badirudi ideia aurrera eramanez gero psikoteknikoarekin batera azterketa teoriko bat egingo litzatekeela. Gidarien artean era guztietako iritziak jaso ditugu.
Kaleko gizona 1.- Nik ez dut uste gaizki dagoenik, ez? Azterketa basiko bat baldin bada…
Kaleko gizona 2.- Hori dena tranpa bat da dirua biltzeko.
G.S.M.- Trafikoko teknikariak aztertzen ari dira orain azterketa teorikoa ezartzeko aukera. Aurrera egingo balu ikusi behar nola gauzatzen den.
 

detalle2

Docuteca

B1
11-12-2013

x61pRelaContWAR

16293540
01:22

x61pViewCountWAR

6501

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR