Dokuteka
2013ko Euskararen Nazioarteko Eguneko spota
Hiromi Yoshida eta Sho Hagio japoniarrek euskara mundiala dela esango digute.
Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu.
Bisita ezazu www.mundiala.net ataria.
Hiromi Yoshida.- Kaixo, Sho, zer moduz? Zer moduz dena hor?
Sho Hagio- Gaur elkarrizketa bat egin didate, badakizu, betikoa da: nolatan Japonen bizi den japoniar batek hitz egiten duen euskaraz?
H.Y.- Kar, kar, kar. Eta zuk zer esan duzu, ba?
S.H.- Zer esan diodan? Euskara ikasi nuela mundiala delako. Imajinatu ahal duzu zenbat jende egon daiteke zabalduta munduan zehar euskaraz hitz egiten duena?
H.Y.- Eta konprobatzen baduzu?
Ezagutzen al duzu inor munduan dabilena eta euskalduna dena? Bidaliozu txio bat eta konproba dezagun.
Urteak egun bat du euskara ospatzeko, egun guztiak euskaraz gozatzeko.
