Dokuteka
Nongoak dira etxean dauzkagun gauzak?
Euskadi Irratiko saio honetako kazetaria Iratxeren etxean sartu da: sukaldea, egongela, armairua... miatu du janari, arropa, altzari eta gainerakoen jatorria zein den aztertzeko. Kontua hauxe da: Frantzian ba omen da gizonezko bat frantziar jatorria duten gaiekin bakarrik bizitzen saiatu dena. Hori euskal gaiekin egiterik ba ote dagoen ikertzen saiatu dira Hirigorrian saioko kazetariak.
XABI. Bizi-irautea, hori da esperimentua.
ESATARIA. … produktu frantziarrekin bakarrik, baina ze, jatekoarekin, hozkailuko gauzekin? Edo etxeko gauza guztiak?
X. Denak. Denak izan behar du frantsesa. Bere etxeko gauza guztiek behar dute izan Frantzian egindakoak, eta Frantzian egindakoa ez dena, etxetik kendu du. Azkenean, silloi bategaz (batekin) eta Ikea-ko ohe bategaz (batekin) bakarrik gelditu da.
E. Ikeakoa frantsesa zen? Edo suekoa?
X. Badakizu zer gertatzen den? Berak daukala teoria bat, dela Ikeako ohe hori egon litekeela Landetako egurragaz (egurrarekin) eginda, nahiz eta Ikea suediarra izan.
E. Egon liteke?
X. Egon liteke.
E. Egongo da ez, hor utzi badu?
X. Aizu, ez du lurrean lo egingo tipo honek?
E. Bueno, eta zenbat denbora gizon hau…?
X. Bederatzi hilez.
E. Bale. Bueno, ba guk pentsatu dugu hau irakurrita eta gero. Guk hau egin genezake, Euskal Herrian egindakoekin soilik bizitzea posible da, Euskal Herriko jakiak frigorifikoan ditugula edo Euskal Herriko arropekin edo elektra-tresnekin? Ba adibide bat jaso dugu, Durangoko pisu batean sartu da Xabi, Iratxeren pisuan, eta bere hozkailua, egongela eta armairua arakatu dituzte elkarrekin, eta hemen eta kanpoan egindako zer daukan jakin dugu.
X. Iratxe, arrasti on!
IRATXE. Arrasti on, Xabi.
X. Zabalduko dugu zure hozkailua?
I. Bale. Oraintxe bertan.
X. Ikusten dugu apalak eta nahiko beteta dauzkazula. Zer daukazu goiko, goiko apala horretan?
I. Ba jogurtak, Kaiku markakoak…
X. Kaiku. Horreek (horiek) euskaldunak.
I. Bai. Eta perretxikoak. Asteburu honetan…
X. Perretxikoak…
I. Gorbeian hartuta.
X. Bale. Eta beste jogurtak, hor daudenak?
I. Ya da “Griego de Danone”.
X. Bigarren apala. Bigarren apalean zer daukagu?
I. Ba daukagu Txorizo Pamplona, betikoa. Eta gero daukat “pernila”.
X. Eta “pernila” nongoa da?
I. Labelgoa. Gaur goizean karnizerian erosia.
X. Beraz, hemengoa. Euskal Herrikoa.
I. Bai.
X. Eta jartzen du nongoa edo ez?
I. Ez. ez dakit. Badakit hemengoa dela, baina juxtu ze, ze herritakoa ez.
X. Hirugarren apalean zer daukazu?
I. Gazta(i)a eta menbriloa, gazta(i)a Otxandiokoa eta Zeanurikoa, eta menbriloa… begiratu: sagar dultzea, Lea-Artibaikoa.
X. Beno, eta laugarren apalean zer daukagu?
I. Ba txokolatea.
X. Txokolate asko daukazu, e?
I. Bai. Mendira eroateko, gehienbat. Gero daukadaz (dauzkat) hanburgesa begetalak, tofuagaz (tofuarekin) eta espinakagaz (espinakarekin), eta nageteak bere (ere) bai tofuarenak.
X. Eta non daude eginda?
I. Katalunian. Agrikultura ekologikoa.
X. A bai, Bartzelonan, bai.
I. Eta hemen salmoia. Marka Martiko.
X. Baina kanpokoa, Norvegiarra.
I. Norvegiarra. Bai. A beno, eta txokolatea.
X. Txokolatea, nongoa? Beno, ez dakigu.
I. República Dominicana.
X. Bale. Eta behean? Azpikoan dauzkazu barazkiak, tomateak, adibidez, tomateak non erosi dituzu? Edo nongoak dira?
I. Ortukoak.
X. A, zure ortukoak.
I. Bai. Eta kalabazinak bere (ere) bai.
X. Tomateak eta kalabazinak, ze zu pisu batean bizi zara, baina bueno, badaukazu ortu bat edo, zure familiak edo badauka, ez?
I. Bai, nire aitak ematen deustaz (dizkit)…
X. Bueno, zure hozkailuan, ateko apaletan daude arrautzak; arrautza horiek Eroskikoak dira. Non eginda? Non jartzen du? Bueno, eginda.
I. (barreak) Bueno, eginda. Edo… Zaldibiakoak.
X. Daukazu mermelada bere (ere) bai.
I. Hau nire amak egindakoa…
X. Etxekoa orduan.
I. Etxekoa, eman eutsana (zidana). Bai.
X. Hor dauzkazu antxoak bere (ere) bai.
I. Honeek (hauek) Santoñakoak dira, eta hemen daukat Arroyabe hegaluzea, Bermeokoa…
X. Arroyabe hegaluzea… Bermeokoa dela jartzen du.
I. Bai.
X. Esnea, nongoa? Zer daukazu?
I. Kaiku, laktosa gabe. Eta gero hemen daukat txakolina, bizkaitarra, Bakiokoa.
X. Hozkailua itxi dugu. Eta jakin gura dugu gutxi gorabehera zure etxeko tresnak, hemen sukaldean, nongoak diren, edo zein marka gutxi gorabehera, jakiteko Euskal Herrian egindakoak diren edo ez. Hozkailua, adibidez, zer, zer markadun, zer markakoa da?
I. Balay. Balay Cuine alemaniarra da.
X. Bale. Zer gehiago? Labea adibidez, edo garbigailua?
I. Ba garbigailua, Fagor.
X. Fagor, beraz, Euskal Herrian egindakoa, ez?
I. Bai. Bertakoa.
X. Eta labea?
I. Bere (ere) bai. Fagor markakoa.
X. Labea Fagor markakoa. Egia. Zer gehiago begiratu genezake? Hau extraktorea?
I. Mepansa.
X. Mepansa. Hori ez dakigu nongoa den. Suarena, plakarena, bitrozeramikarena?
I. Bai. Corberó, suediarra uste dut dela.
X. Etxeko muebleak badakigu nondik datozen?
I. Ba guk bigarren eskuko etxea erosi genduan (genuen), así que ez dakit nongoak direzen (diren). Esan ahal dot (dut) apalak Zaldibian erosiak direzela (direla), zeren nire mutilak baldak bere etxetik ekarri ebezan (zituen), eta ordenagailuko mahaia Eroskin erosia, edo silla Ikean erosita dago.
X. Ikeatik zuk gauza gutxi dauzkazu, ez? Ze ya mundu guztiak Ikeako zerbait dauka, baina zuek apenas daukazue ezer.
I. Silla bat bakarrik. Bai. Egia da.
X. Beraz, badakigu hori behintzat suediarra dela, eta klaro hauek daude erosita Zaldibian baina non eginda, hori ya beste mundu bat da.
I. Seguramente, han bertan eginda egongo dira. Bai. Ze karpinteria bat zan (zen).
X. Bale. Eta gero sofa eta hauek, e, bigarren eskukoa denez ez dakizue non erosita dauden, ez?
I. Ez.
X. Eta alfonbra, esate baterako, honeek (hauek) zuenak dira?
I. Bai. Alfonbra bai. Baina hemengo denda batean erosita dagoz (daude), Durungon, baina Made in India ipintzen du.
X. Beste gauza garrantzitsu bat etxean, telebista, ordenagailua eta holango (holako) kontuak? Telebista adibidez, da, LG, ez?
I. Bai. Eta ordenagailua bere (ere) bai.
X. Eta hori nongoa da?
I. Korearra.
X. Eta etxean dauzkazun koadro hauek adibidez, norenak dira?
I. Nire amarenak. Familiako artista.
X. Ikusi dugu orduan zure sukaldea, zure, zure saloia bere (ere) bai gutxi gorabehera, ze dena bat da; orain gaude zure koartoko armairu aurrean. Eta aukeratu ditugu gehien, gehien erabiltzen dituzun arropak. Esate baterako, hemen atera duzu, holan, oso jertse koloretsu bat., diozu H & M-n dagoela erosita, ez?
I. Bai.
X. Non jartzen du dagoela eginda?
I. Ba H & M-ko hau Kanbodian.
X. Praka-pare bat bere (ere) bai.
I. Bai. Mangon erosita bat…
X. Eta etiketak jartzen du non eginda dagoela?
I. Pakistanen.
X. Beste praka-pare bat.
I. Eta horreek (horiek) Madrilen eginda dagoz (daude)
X. Jertse bat bere (ere) atera duzu. Antza, asko erabiltzen duzuna, halako jertse berde bat, ez? Hau asko erabiltzen duzulako.
I. Bai. Nahikotxo. Eta Esferan erosita dago, baina Bangladesh-en eginda.
X. Beste jertse bat bere (ere) bai, lanazkoa, morea erakutsi didazu…
I. Bai. Baina hau Toledon eginda.
X. Bueno, ikusten dugu hemen euskal marka bat, pare bat niki dauzkazulako Skunkfunk-ekoak, baina hauek non eginda daude?
I. Ba Sukunkfunkekoak, Txinan.
X. Mendiko arropa dezente bere (ere) badaukazu; atera dituzu praka batzuk, eta niki bat?
I. Bai. Hori. Ternuakoak. Horreek Arrasaten eginda dagoz (daude).
X. Beraz, momentuz, daukagun bakarra armairutik, Euskal Herrian egindakoa da…
I. Ternuakoa. Bai.
X. Bueno, gero bere (ere) dauzkazu galtzetin batzuk ere antza Euskal Herrian daudenak eginda, ez?
I. Bai. Lorpen markakoak.
X. Eta oinetakoei begiratuko diegu azkenengoz. Gehien erabiltzen dituzunak zeintzuk dira?
I. Ba Camper batzuk. Horreek (horiek) ez dakit nongoak direzen (diren). Eta Nike-k Vietnamen eginda.
X. Mendiko botak, zureak, non eginda daude?
I. Marka frantsesa da, baina Txinan eginda dagoz (daude).
X. Bueno, egin dugu zure pisuaren errepaso azkar bat, ikusi dugu sukaldea, ikusi dugu hozkailu barruan dagoena, ikusi dugu zure armairu barruan dagoena, marka diferenteak, non eginda dauden, eta ikusi dugu gehienak Euskal Herritik kanpo eginda daudela. Beraz, zuk frantziar honek egin duena egingo bazenu, ez dakit zure etxea zelan geldituko litzatekeen?
I. Ba txabola baten moduan. Mendiko arropak jantzita, eta gazta(i)a eta barazkiak jaten.
X. Eskerrik asko, e!
I. Bai. Zuri.
