Dokuteka
Biziko al ginateke teknologia berririk gabe?
Biziko al ginateke teknologia berririk gabe? Irratsaio honetan, Manu Etxesortuk galdera hori planteatuko die elkarrizketatuei.
Irratsaio honetan, Kanadako familia batek abian jarritako “esperimentu sozial” bat azaltzen duen albistetik abiatuta, elkarrizketatuek beraien iritzia emango dute gaiari buruz.
Manu- Biziko al ginateke teknologia berririk gabe? Kanadako familia batek erabaki du aldi batez teknologia berririk gabe bizitzea. Konturatu dira beraien seme-alabak internetera eta bideo-jokoetara erabat kateaturik, erabat lotuta bizi direla eta ondorioz, beraien kideekin harreman gutxiago dutela, ba, herriko plazara jolastera joan beharrean nahiago dute tabletarekin jolasean geratu. Dependentzia hori ikusita, gurasoek gauzak errotik moztea erabaki dute. Datorren urteko apirila bitartean esperimentu soziologikoa egingo du Kanadako familia honek, etxean bertan egingo dute. Biziko dira internetik gabe eta patrikako telefonorik gabe; 80. hamarkadako ohituretara itzuliko dira. Adibideak jarriko dizkizuet, zer egingo duten? Begira, armairutik aterako dituzte VHS zinta zaharrak. Zuk ezagutu zenituen zinta horiek, Eneko?
Eneko- Bai, bai
Manu- Erabiliko dituzte irrati-kaseteak Irati.
Irati- Bai, bai.
Manu- Patrikako telefonoen ordez finkoa erabiliko dute, beno, hau nahiko erraza da. Oraindik geratzen dira etxeetan, gero eta gutxiago, baina, badaude. Ez dute on-ine ezer egingo: tramiteak egitera beraiek joango dira: udaletxera, osasun-zentroetara eta abar. Eta hau harrigarriagoa da: argazki-kamera analogikoak berreskuratuko dituzte, eta gero karreteak errebelatzera eramango.
Eneko- Zure galderari erantzunez, teknologia berririk gabe bizi al garen edo ez. Ene ustez, teknologia berriek lana aurrezten digute eta bizitza nolabait errazten digute, baina, orduan nire galdera da zergatik hain zoriontasun apurra eskaintzen diguten ez? Eta nire ustez, erantzuna nahiko erraza da: oraindik ez dugulako ikasi teknologia berriak tentuz edo begi onez erabiltzen. Honekin zer esan nahi dut? Teknologia berriak objetiboki edonorentzat lagungarriak direla, baina, teknologia berrien aplikazioak, ordea, onak zein txarrak izan daitezkeela. Adibide bat: joaten bazara Donostiako edo Gasteizko ospitale batera eta galdetzen badiozu mediku bati bizitzak salbatzeko ea 80ko hamarkada teknologia edo gaur egungoa nahiago duen, ba erantzuna erraza da ez? Baita aurkako adibidea ere: industria militarrean aplikatutako teknologia berriek min handia egin dio jendarteari. Beraz, laburbilduz teknologia berriak, berez, ene ustez onak dira, baina teknologia horiek tentuz eta begi onez aplikatzen ikasi behar dugu.
Irati- Maixaren tesi txiki honen ondoren niri tokatzen zait esatea… Ados nago, azkenean nik uste dut problema dela ez dakigula teknologia berri horiek zuzen erabiltzen ez? edo abusatu egiten dela askotan.
Manu- Neurria galdu dugula pittin bat, ezta?
Irati- Bai, ze bizitza erraztu digute, baina, bizitza errazteaz gain, batzuetan zama ere badira. Adibidez, whatsapp-aren kasuan edo denbora guztian konektatua ibiltzeko aukera hori , eta denbora guztian zaude eskuragarri ez? Eta horrek ni behintzat estresatu egiten nau batzuetan, ez?
Irati- Hori da bai!
Manu- Etengabeko kontrola
Irati- Ematen du erantzun behar duzula, e-maila bat jaso eta bihar erantzun behar dut e-mail hori? Eta igual ez daukat gogorik edo ez dut ikusi ordenagailuan neukan posta
Eneko- Kanadako familia honena da pixka bat..
Manu- Muturrekora eramanda dago.
Eneko- Adibidez, whatsapp-a nik ez daukat. Izan nuen astebetez eta kendu nuen segituan. Baina, ez ditut VHS bideoak ikusten. Esan nahi dut..
Manu- Eta whatsapp-a zergatik kendu zenuen?
Eneko- Imajinatu, ba hori, Iratik esaten duena ez? etengabe mezuak jasotzen. Ni horrela ezin naiz bizi. Eta hombre, familia honena.. nik ulertzen dut ez dela positiboa ume batek pantaila baten aurrean egunean 10 ordu igarotzea ez? Nik uste dut trebetasun komunikatiboa edo inteligentzia soziala nonbait galtzen dela ez? 10 ordu egoten bazara pantaila baten aurrean. Horrek ere bai, orduak murrizten ere egin daitekeela. Ez zara bueltatu behar 80. Hamarkadara.
